RED DE APARCAMIENTOS PARA BICICLETAS 'NBICI'

imagen

'BIZIZ' BIZIKLETENDAKO TXANDAKAKO APARKALEKUEN SAREA

APARKALEKUAK ERABILTZEKO MODUAK

Aurrez alta hartu behar duzu hemen edo Biziz aplikazioaren bidez (iPhone eta Android-erako eskuragarri). Sarbide-kode bat emanen dizute automatikoki. Behin zerbitzuan alta hartuta, 3 modu hauek daude aparkalekuetara sartzeko:

•    Sarbide-kodearen bidez: sakatu zure kodea botoietan atea irekitzeko
 
•    Telefono-deiaren bidez: deitu doan aparkaleku bakoitzean idatzita dagoen telefono zenbakira, alta hartzerakoan eman zenuen telefono mugikorretik. Komunikazio-seinalea entzundakoan, sakatu kanpaia duen botoia eta orduan zabalduko da atea

•    Online: sartu Biziz aplikazioan,aukeratu interesatzen zaizun aparkalekua, eta sakatu “atea” dioen botoi biribila
 

TARIFA: 2 € HILABETEKO. ZER HARTZEN DU BARNE?

•    Sareko edozein aparkalekutan aparkatzea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan hilabetean zehar
•    Aparkaleku berean aparkatzea 48 orduz jarraian
•    Bizikleta elektrikoa aparkatzea kargatzeko entxufea duten tokietan, kostu erantsirik gabe

 

ERABILERA ARAUAK

•    48 orduko aparkaldi jarraitua gaindituz gero, ordu bakoitzeko 0,50 € gehiago ordaindu beharko da
•    Aparkaleku jakin batetik ateratzen zarenetik berriz ere bertara sartu bitartean gutxienez 10 minutuko tartea utzi behar da; bestela, ez da kontabilizatuko lehen irteera
•    Sarean alta hartzea automatikoki berritzen da hilero. Bajaren izapideak  web-orri honetan,La baja dedo Biziz aplikazioaren bidez (IPhone eta Android-erako eskuragarri) egin beharko dira

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Kokapena

Aparkaleku guztiak

  IZENA  KOKAPENA  MOTA  LEKU KOP.
  Ospitalegunea  Protomedikatoaren plaza (Bideko Ama          Birjiña Ospitalearen eta Unibertsitate              Klinikaren artean)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  Iturrama  Ezkirotz kalea (Civivoxaren sarrera                nagusiaren parean Eskirotz kaletik)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  Mendebaldea  Antonio Pérez Goyena pasealekua                (Liburutegi Orokorraren eta Goi-mailako        Kontserbatorioren artean)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  Zezen-plaza  Arrieta kalea (zezen-plazako               aparkalekuaren sarreraren ondoan)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  Yanguas y Miranda  Yanguas y Miranda kalea (autobus-                geltokiaren parean)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  García Ximénez   kalea  García Ximénez kalea (autobus-geltoki          zaharraren eta Corte Inglés merkataritza-      gunearen artean)  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
  Txantrea  Arriurdiñeta plaza (Txantreako Liburutegi     Publikoaren atzealdean)  Mistoa  Bizilagunendako 30 plaza
  Txandakako 20 plaza
 
  Donibane  Iratxeko Monasterioaren kalea (Ibarbideko    parkea, Irrintzi dorrearen parean)  Mistoa  Bizilagunendako 40 plaza   Txandakako 10 plaza
Europako plaza Barañaingo etorbidea Iruña Park hotelaren  parean  Txandakakoa  Txandakako 20 plaza 
Taconera  Alde Zaharra, Taconera kalea, San       Lorentzo elizaren parean  Txandakakoa  Txandakako 20 plaza 
    
Berriozar  Euskal Herria Plaza  Txandakakoa  Txandakako 50 plaza 

 


APARKALEKUAK IRUÑERRIAN

  IZENA  KOKAPENA  MOTA  LEKU KOP.
Berriozar Euskal Herria Plaza  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
Zizur NagusiaErreniega parkea  Txandakakoa Txandakako 20 plaza
Zizur NagusiaGazolatzeko bidea  Txandakakoa Txandakako 20 plaza
SarrigurenEspainia etorbidea  Txandakakoa Txandakako 50 plaza
SarrigurenJorge Oteiza etorbidea  Txandakakoa Txandakako 50 plaza