
Iruñeko udal-mugartean irisgarritasun unibertsala aztertzeko, kudeatzeko eta sustatzeko egin da, eraikinetan, espazio publikoetan, zerbitzuetan eta herritarrekin komunikatzeko tresnetan irisgarritasuna hobetzeko konpromisoari jarraipena emanez, arlo horretan bikaintasun-maila handiena lortzeko eta pertsonen bizitzan eta autonomian eragina duten elementu guztiak araudi eguneratuenera egokitzeko.
Ikuspegi anitz batetik egindako lana da, kolektiboen eta biztanleriaren lankidetzari esker, hiriaren hobekuntzan eta guztiontzako udal-zerbitzuetan sakontzen baitu, eta arreta berezia eskaintzen baitie desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei, haurrei eta aldi baterako mugak izaten ahal dituztenei, genero-ikuspegia eta pertsonen zaurgarritasuna ere aintzat hartuta. Plan hau gure Iruñeko 2030 Hiri Agenda hiri-estrategiaren esparruan sartzen da.
IRUÑEKO IRISGARRITASUN INTEGRALEKO PLAN ESTRATEGIKOA
Plana dokumentu estrategiko bat da, eta udalerriaren errealitatea sakon aztertu ondoren, Iruñean irisgarritasuna hobetzera bideratutako 65 jarduketa-proposamen planteatzen eta egituratzen ditu. Proposamen horiek 2023-2026 aldian ezarri beharko dira, ondoz ondoko urteko plan operatiboen bidez, eta neurriak aplikatzeko eta espero diren emaitzak lortzeko behar den aurrekontu-zuzkiduraren bidez.
- Plana idaztearen helburuak
-
• Gaur egungo egoeraren diagnostikoa izatea udal-titulartasuneko inguruneen eta espazioen irisgarritasunari buruz, baita Udalak eskaintzen dituen produktu, zerbitzu eta tresnena ere, genero-ikuspegia ere kontuan hartuta.
• Iruñea osoa inplikatzea irisgarritasun unibertsaleko mailarik handiena lortzeko, pertsona guztien erabateko integrazioa eta autonomia ahalbidetze aldera, edozein motatako desgaitasunen bat, iraunkorra edo aldi baterakoa, dutenena ere barne.
• Deskribatutako esparru guztietan irisgarritasun-baldintzak benetan hobetzea ekarriko duten neurriak ezartzeko estrategia bat ezartzea.
- Planaren irismena
-
• Irisgarritasun Unibertsalaren ikuspegitik begiratuta, oztopoak kentzearen esparru tradizionaletik harago doa.
• Hurbiltze integralaren bidetik, udal-titulartasuneko espazioak, zerbitzuak eta tresnak kontuan hartu dira.
• Zeharkako izaera du, irisgarritasuna eremu guztietan eta iraunkorki kontuan har dadin.
• Herritarren, udal-teknikarien, ordezkari politikoen, eragile sozial eta ekonomikoen eta, bereziki, irisgarritasun-zailtasun handienak dituzten pertsonak ordezkatzen dituzten kolektiboen parte-hartzea du ardatz nagusi.
• Ikuspegi zabal batetik egin da, desgaitasuna duten pertsonak ez ezik, adinekoak, haurrak edo edo aldi baterako mugak dituzten pertsonak ere barne hartzen ditu, baldin eta haien premia desberdinetara egokitutako hiri-eredu bat behar badute.
• Herritarren askotariko premiak kontuan hartu dira, eta irisgarritasunaren arloan, genero-ikuspegia bereziki.
- Planean jasotako irisgarritasun motak
-
• Irisgarritasun fisikoa. Muga fisikoak alde batera utzita, udal-instalazio eta -espazioetara sartzeko aukerari erreparatzen dio.
• Zentzumen bidezko irisgarritasuna. Ikusmena edo entzumena bezalako zentzumenen mugen mende egon gabe lekuetara sartzeko edo informazioa eskuratzeko aukera aztertzen du.
• Irisgarritasun kognitiboa. Edozein pertsonak bere gaitasunen arabera eskura dagoen informazioa eskuratzeko eta ulertzeko zer aukera duen kontuan hartzea esan nahi du.
• Irisgarritasun teknologikoa. Teknologia digitalen bidezko informazioa eta zerbitzuak izatea esan nahi du, softwarea eta hardwarea eskuragarri izatea barne.
DISEINU PARTE HARTZAILEA ETA GOBERNANTZA EREDUA
Iruñeko Irisgarritasun Integraleko Plan Estrategikoa partaidetza-prozesu baten bidez garatu den zeharkako, sektore anitzeko eta lurralde anitzeko ikuspegiz egin da. Horri esker, udal-kolektiboek aktiboki parte hartu ahal izan dute, batez ere desgaitasunaren esparrukoek, eta lankidetza estuan aritu dira irisgarritasunarekin zerikusia duten Udalaren alorrekin eta Udalez gaindiko erakundeekin, bai eta interesa erakutsi duten herritarrekin ere.
Hurrengo estekan kontsultatzen ahal dituzu parte hartu duten erakundeak.