Hiri Agenda Iruña 2030

Iruñeko Udalak 2030. urtea jomuga hartuta hiri-estrategia bat onetsi du, Europako nahiz Espainiako Hiri Agendarekin eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat. 2030 Estrategia izenekoak aurrerapausoak eman nahi ditu hiri eredu jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago batera bidean.Iruñeko Udalak 2030. urtea jomuga hartuta hiri-estrategia bat onetsi du, Europako nahiz Espainiako Hiri Agendarekin eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat. 2030 Estrategia izenekoak aurrerapausoak eman nahi ditu hiri eredu jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago batera bidean.

Zer da?

Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA

2030 Estrategiaren xedea da tokiko eragile guztien ekintzak koordinatzea elkarrekin bat egin dezaten eta ahaleginak bidera daitezen nahi eta partekatzen dugun hiri-eredu horretara hurbiltzeko helburua lortzera. 

 
IKUSPEGIA

2030eko Iruñeari buruzko ikuspegia da hirian herritar guztiek, gizon eta emakumeek, haien bizi-proiektua bizi-kalitate handiarekin garatu ahal izatea, eta aukerarik onenak eskaintzea gizarteratze, berdintasun, aberastasun kultural, elkarbizitza, kulturartekotasun, jasangarritasun, ekonomia, enplegu eta ekintzailetza, berrikuntza eta parte-hartzeaz bezainbatean.

 
BALIOAK 

2030 Estrategiak hiri eredu horretara bidean aurrerapausoak ematea proposatzen du, horretarako 7 balio modu horizontalean txertatuta: parte-hartzea, ekologia, berdintasuna, inklusioa, irisgarritasun unibertsala, elkarbizitza eta adin-ikuspegia.

 


Bost alderdi dira, eta 29 helburu

Iruñeko Hiri Agendak 29 helburu estrategiko barne hartzen ditu, bost alderdi handitan: 

  • Klima-aldaketa eta jasangarritasuna
  • Gizarteratzea eta auzoen arteko oreka
  • Kudeaketa publiko berritzailea
  • Kultura eta turismoa
  • Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia


Proiektu Estrategikoak

Hiri Agenda Iruña 2030 lagungarri izanen da aurrerapausoak emateko nahi dugun hiri eredu horretara bidean, hainbat Proiektu Estrategiko gauzatu, abiatu eta garatuta. Ildo horretan, estrategikotzat jotzen dira honako ezaugarri hauek betetzen dituzten proiektuak:

  • 2030 Estrategiaren helburuak lortzen laguntzea
  • Balio horizontalak txertatzea
  • Hainbat politika sektorial biltzea
  • Elkarlana bultzatzea
  • Adostasuna sustatzea
  • Epe ertain eta luzera begirako eragina eduki eta eraldatzaileak izatea
  • 2030. urtea jomuga hartuta bideragarriak direnak

Proiektu horiek engaiatuta dauden tokiko eragile guztiekin koordinatuta eta elkarlanean abiatuko dira, eta finantzatzeko baliabide propioak eta kanpoan eskura daitezkeen baliabideak erabiliko dira.


Gobernantza-eredua eta partaidetza-prozesua

Iruñeko Hiri Agenda – 2030 Estrategia garatzeko, gobernantza-eredu bat abiatu zen xede hartuta prozesuan ikuspuntu guztiak txertatzea, adostasuna lantzea eta erantzunkidetasuna sustatzea. Eredu horrek honako esparru hauek barne hartzen ditu:

  • Alkatetza - Udal Gobernua.
  • 2030 Biltzarra, non udal-talde guztiek ordezkaritza duten.
  • 2030 Batzordea, non hiriko eragile publiko eta pribatu nagusiek ordezkaritza duten.
  • 2030 Foroa. Interesa duen edozein pertsona eta entitateri zabalik dagoen parte-hartzerako gunea.
  • Lantaldeak, teknikariek eta eragile guztien ordezkariek osatuak.
  • Idazkaritza teknikoa, Bulego Estrategiak koordinatuta.

Hori horrela, 2030 Estrategia sektore eta maila anitzeko zeharkako ikuspegi batekin egin da, eta hiriko 100 bat eragile giltzarrik eta 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Esteka honetan kontsultatu daiteke partaidetza-prozesuari buruzko informazioa


Hiri behatokia

Hiriaren bilakaeraren eta 2030 Estrategiaren helburuen lorpenaren jarraipena egite aldera, Iruñeko Udalak Hiri Behatoki bat eratu du lotuta dauden adierazle guztiak kontsultatu ahal izateko.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Kolaborazioak

MITMA protokoloa

2030 Estrategia - Iruñeko Hiri Agenda modu positiboan baloratu du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Agenda eta Etxebizitzako Idazkaritza Nagusiak; hortaz, Espainiako Hiri Agendaren proiektu pilotu eta jardunbide egokia izanen da. Horretarako, bi administrazioek lankidetza-protokolo bat sinatu dute. 

 

Logotipo Agenda Urbana

2030 Agenda Sarea

Iruña Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren 2030 Agendarako Toki Erakundeen Sarearen barruan dago. 
Sareak 150 bazkide ditu, eta helburu nagusitzat du tokiko gobernuen arteko jarduketen koordinazioa laguntzea, udalerri eta probintzietan 2030 Agenda ezartzean emaitzak hobetzeko, toki esparruan GJHen lokalizazio eta garapenaren bidez. 
Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa hautatu du Espainiako Gobernuak Agenda bultzatu eta GJHak hirietara eta lurraldeetara eramateko. 

 

Logo FEMP ODS

CIDEU

Iruña Hiri Garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarraren kide da. Iberoamerikako hirien sare horrek hiri pentsamendu estrategikoaren kultura bultzatu eta harekin bat egiten du. 21 herrialdetako 150 bazkidek osatzen dute: 122 hiri eta 28 entitate laguntzaile.
CIDEUren helburua da hiri pentsamendu estrategikoaren kultura aplikatzea aldaketei aurrea hartu eta hainbat aktoreren artean eraikitako epe luzerako ikuspegia zehazteko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen hiri-eredu baterantz aurrerapausoak emateko.


 

Cideu

 

Entitateak

2022ko martxoaren 12an, Ziudadelan, 26 entitatek Iruñeko Hiri Agenda - 2030 Estrategia Garatzeko Toki-ituna sinatu zuten, beren konpromisoa adierazteko estrategiaren balioekin, helburuekin eta proiektu estrategikoekin.

Tokiko-itunak aurreikusten du Hiri Agendaren helburu estrategikoak erdiesten eta bertako proiektuak abiatzen lagundu nahi duten hiriko entitate, erakunde eta elkarte guztiek bat egin ahal izatea. Horregatik, Iruñeko Udalak interesa duten entitate guztiei gonbit egiten die Bulego Estrategikoarekin harremanetan jartzera oficinaestrategica@pamplona.es helbidearen bidez, Tokiko-itunera atxikitzeko asmoa adieraziz.

Atxikitako entitateak 

  • Iruñeko Udala.
  • Nafarroako Gobernua.
  • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.
  • Iruñerriko Mankomunitatea.
  • Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • Nafarroako Unibertsitatea.
  • Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
  • Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera.
  • Nafarroako enpresen eta berrikuntzaren Europako zentroa.
  • Nafarroaren Garapenerako elkartea.
  • NICDO – Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio SL.
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.
  • Nafarroako Industriaren Elkartea
  • Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartea.
  • Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea.
  • Alde Zaharreko merkatarien elkartea.
  • Zabalguneko merkatarien elkartea.
  • Zabalguneko merkatua.
  • Irache Kontsumitzaileen Elkartea.
  • Nafarroako GGKEen Koordinakundea.
  • Nafarroako emakumeen erakunde eta/edo erakunde feministen koordinakundea.
  • Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Koordinakundea.
  • ONCE Nafarroa.
  • Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Nafarroako Sarea.
  • Nafarroako Kutxa fundazioa.