IRUÑA BERDEA DA - 2021EKO UDABERRIA

“Iruña berdea da” urtean bitan, udazkenean eta udaberrian, egiten den aire zabaleko jardueren programazioa da, eta era askotako jendeari zuzenduta dago, modu seguruan naturarekiko loturak sendotzeko eta ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzeko asmoz. 

2021eko udaberrian 13 jarduera eginen dira, maiatzaren 4a eta ekainaren 19ra bitarte, eta herritarrentzako erronka bat: egileari zerbait berezia helarazten dizkioten hiriko berdeguneetan egindako argazki originalak partekatzea.

Proiektua Iruñeko Udaleko hiru alorrekin lankidetzan egin da: Ingurumen-hezkuntza, Kultura eta Turismoa. Parte hartzeko aurrez izena eman behar den jardueretan, 11 lagun izanen da gehieneko edukiera. Izena ematea Herritarrendako Arreta Zerbitzuko telefonoaren bidez (010) eta Iruñeko Udalaren Turismoko webgunearen bidez eginen da.
 

tt

 

IZEN-EMATEA

JOLASAK NATURAN

ARGIBIDE GEHIAGO

Ingurumen Hezkuntzako Museoa: 948 14 98 04 (Asteartetik ostiralera: 10:00h. – 13:00h. eta asteartetik ostegunera 18:00h. – 20:00h.).
Iruñeko Turismo Bulegoa: 948 420 700 (Astelehenetik larunbatera: 10:00h. – 14:00h. eta 15:00h. – 18:00h.; eta igandeetan: 10:00h. – 14:00h.).
 

pamplona es verde