ERRONKA PARTIZIPATIBOAK

Zabalik dagoen deialdi honen helburu nagusia da ondarea berreskuratzea herritarren partaidetzaren bidez. Iruñeko Udaleko Kultura, Turismo eta Ingurumen Hezkuntzako Alorrek parte hartzen duten IRUÑA BERDEA DA proiektuaren bidez hiriaren ezagutza bultzatu nahi da, eta haren ondare naturala eta kulturala sustatu, materiala zein inmateriala.

                                                                                                         pamplona es verde

Herritarrak aurrea hartzera gonbidatzen ditugu argazki orijinal bat aurkeztuz, non agertu beharko baita hiriko berdegune natural bat: gehien gustatzen zaiona, gehien helarazten diona edo edozein arrazoirengatik parte-hartzailearentzat berezia dena, eta zozketa sorpresa batean parte hartuko du.

  • Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoak
  • Hasiera-data: 2021eko maiatzak 3
  • Amaiera-data: 2021eko ekainak 20
  • Prozedura: Parte hartu nahi dutenek beren argazkiak participacion@redcivivox.es helbidera bidali behar dituzte, gaian ‘Argazki berdea’ adieraziz.

ARGAZKIAREN BETEKIZUNAK:

  • Gehienez ere bi argazki onartuko dira parte-hartzaile bakoitzeko, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketetan erabilitakoak.
  • Irudiaren edo argazkiaren formatuak .jpg izan behar du.
  • Fitxategiaren izenak argazkiaren izenordea eta izenburua izan behar ditu. Adibidea: izenordea_argazkiaren izenburua.jpg

BETE-BEHARREKO DATUAK:

Argazkiarekin batera ondoko datuak eman beharko dira:

  • Parte hartzailearen izen-abizenak eta adina
  • Helbide elektronikoa
  • Erantsiko da edukia lagatzeko baimena, egin daitekeen hedapenerako. Horretarako, idatz iezaguzu participacion@redcivivox.es helbidera, mezuaren gaian “baimena” adieraziz eta zure emailera bidaliko dizugu.

PARTE-HARTZAILEAK: Adierazi argazkiaren egile gisa identifikatuta agertu nahi duzun.

ZOZKETA: 

-Parte-hartzaile guztien artean 100 euroko txartela zozketatuko da, argazkigintza-materiala eskuratzeko. 
-Emailez jakinaraziko zaio irabazleari, eta sare sozialen bidez ere zabalduko da.

Hedapena: Argazkien bitartez argazki-erakusketa bat eginen dugu, online, eta hori bisitatzen ahalko da https://www.pamplona.es/pamplonaesverde webgunean, behin argitaratuta, eta @visit_pamplona, @educacionambientalpamplona eta @iruñakulturada sare sozialetan. 

Ekimen parte-hartzaile honetan parte hartzen dutenek Iruñeko Udalari argazki horien erabilera lagatzen diotela onartu beharko dute, erakundeari eskubidea emanez irudiak egoki kudeatu, gorde eta hedatze aldera behar diren berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko.