Iruñeak irisgarriagoa eginen du turismoa desgaitasuna duten pertsonentzat hiriko ibilbide turistiko garrantzitsuenetako batean

Iruñeak irisgarriagoa eginen du turismoa desgaitasuna duten pertsonentzat hiriko ibilbide turistiko garrantzitsuenetako batean
Donejakue bideko ibilbide gastronomikoak informazio turistikoa eskuratzeko puntuak estreinatu ditu, informazio turistikoa mugikorrean jasotzeko pertsona bakoitzaren profil funtzionalera egokitua
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak turismo-informazioa eskuratzeko hamabost puntu paratu ditu hiriburua zeharkatzen duen Donejakue bideko ibilbide gastronomikoan zehar. Puntu horietan, sistema berritzaile baten bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek eskuragarri izanen dute eremu bakoitzak eskaintzen dituen ideia, proposamen eta datuak. Modu errazean eta ‘NaviLens’ eta ‘Navilens go’ aplikazioen bidez informazioa zuzenean mugikorrean jasotzen dute beren profil funtzionalera egokituta. Iruñean esparru horretan eta ibilbide turistiko konkretu batera mugatuta egiten den lehen esperientzia pilotua da, i eta Iddeas Fundazioarekin, ANFAS Nafarroarekin eta Eunate Elkartearekin egindako elkarlanari esker abian jarri da.

Saborea España ekimenean parte hartzen duen Donejakue bideko ibilbide gastronomikoko 15 puntuk badute jada NaviLens kode bat Iruñea zeharkatzean. Munduan bakarra den seinale-sistema da eta desgaitasunen bat duten pertsonei puntu bakoitzak eskaintzen duen informazio garrantzitsuena jasotzeko aukera ematen die. Iruñeko Turismo bulegoak eta Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak eskaintzen dute zerbitzu-informazioa, historiaren gainean, Magdalenako zubian, Frantziako portalean, Zaldi Zuriaren zokoan eta Udaletxe plazan, eta kulturari buruzkoa, Katedraleko Museoan eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoan. Hautatutako puntuek aukera ematen diete turistei esperientzia gastronomikoaz gozatzeko, ostalaritzako- eta ohiko gozoki-lokaletan edo Santo Domingoko udal-merkatuan.

Proiektu pilotu honetan abiatuko den turistendako seinaleztapen irisgarriak Iruñearen irudia hobetzen du helmuga turistiko gisa, izan ere, hiriburua toki abegikor eta inklusibo bilakatzen da desgaitasunen bat duten pertsona guztiendako. Era honetako ekimenek erraz eskuratzeko moduan jartzen dizkiete bestela gozatzea zaila izango litzaiekeen esperientziak. Komunikazio sistema berri hau garatzeko prozesuan, Iddeas Fundazioak, ANFAS Nafarroak eta Eunate Elkarteak egin dute lana ‘NaviLens’ teknologiak ibilbidea bisitatzen duten pertsonen mugikorretara helarazten duen informazio irisgarria egokitzeko.

Puntu bakoitzeko informazioa, zuzenean mugikorrean modu errazean

‘NaviLens’ kodeek munduan bakarra den seinale-sistema osatzen dute, eta informazioa eskuragarri jartzen diete erabiltzaileei keinu soil batez, nahikoa baita ‘NaviLens’ eta ‘Navilens Go’ aplikazioen bidez kodeak irakurtzearekin. IOS eta Androiderako eskuragarri, aplikazioa erabiltzeko deskargatu eta irekita eduki behar da ibilbidean zehar, markatzaileak antzeman eta irakurri ahal izateko Aplikazioan, bakoitzak bere beharren eta profil funtzionalaren arabera aukeratzen du informazioa nola jaso nahi duen. Neositek (Nuevos Sistemas Tecnológicos SL) Murtziako enpresa da desgaitasunen bat duten pertsonek beren mugikorren bidez inguruari buruzko informazioa modu erabat autonomo, eroso eta seguruan jasotzea ahalbidetzen duen teknologia horren hornitzaile bakarra munduan.

Kode bakoitzak posible egiten du erabiltzaileek beren mugikorretan 33 hizkuntza ezberdinetan entzun dezaketen deskribapen-informazio egokitua jasotzea. Entzuteko desgaitasuna dutenek zeinu hizkuntzan dauden bideo azpitituludunetan kontsulta dezakete turismo informazioa. Bestalde, ulermen-arazoak dituztenek informazioa irakurketa errazean eskura dezakete. Kodeek ibilbideko puntuetako irisgarritasun-ezaugarriei buruzko informazioa ere ematen dute. Hau bezalako ekimenek  Iruña 2030 Agendarekin lerrokatzearen alde egiten dute, eta zehazki, desberdintasunak murrizteari eta hiri inklusiboak eta jasangarriak sortzeari erreferentzia egiten dioten garapen jasangarriko helburuekin.

 

Informazioa eskuratzeko kodeak, puntu hauetan:

  • Magdalenako zubia
  • Frantziako portalea
  • Casa Ibarrola aterpetxea
  • Zaldi Zuriaren zokoa
  • Andre Mariaren katedrala
  • Occidens Katedraleko Museoa
  • Pastas Beatriz
  • Iruñazarra jatetxea
  • Udaletxe plaza
  • San Domingoko merkatua
  • Hamabi jatetxea
  • Turismo Bulegoa
  • Ultreia zentroa
  • Tres Reyes hotela eta Tres Reinas jatetxea
  • Nafarroako Unibertsitateko Museoko lorategiak eta jatetxea
¿Te ha sido útil esta página?