Amaitu dira lanak oinezkoen zirkulazioa errazteko Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan egindako oinezkoendako pasabideetan

Amaitu dira lanak oinezkoen zirkulazioa errazteko Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan egindako oinezkoendako pasabideetan
Lehendakaritza Batzordeak lanak bisitatu ditu, zeinak eremua hobetzeko auzotarren eskariari epe motzera emandako irtenbide bat baitira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko Sanduzelaiko biribilgunearen ingururako diseinatutako oinezkoendako lau pasabide semaforodunak abian dira jada Azpiegitura horiei esker, bizilagunek auzoan barna lurrazpiko pasabidea zeharkatu gabe ibiltzeko aukera izanen dute eta gainera, epe motzerako irtenbide bat dira herritarrek eremua hobetzeko eginiko eskaerarendako. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeko kideek gaur goizean eremua bisitatu dute udal-jarduketen emaitza ezagutzeko.

Zehazki, oinezkoendako lau pasabide semaforodun bikoitz egin dira hiriko zirkulazio-dentsitate handiko bide batean –Nafarroako etorbidea– oinezkoen joan-etorriak erregulatzeko. Halaber, bi pasabide bikoitz eraiki dira Sanduzelai eta Nafarroa etorbidearen arteko elkargunean. Bi bideek auzoa lau zatitan banatzen dute eta orain arte lurrazpiko pasabide baten bidez soilik lotzen ziren. Horrek kezka eragiten zuen herritarrengan, pertsona batzuek, batez ere adinekoek eta mugikortasun murriztua dutenek, plazaren lurpeko eremura iristeko zailtasunak zituztelako, arrapalen malda dela eta. 

Espaloiak egokitu eta beheratzeko eta pasabideak pintatzeko lanak ekainaren amaieran hasi ziren eta 157.943,86 euroko kostua izan dute. Gainera, semaforoak instalatu dira elkarguneetan eta oinezkoendako argiztapena indartu da galtzada gurutzatzeko puntuetan. Lanak, Next Generation EU Europako funtsen bidez finantzatu dira eta bi fasetan egin dira. Alde batetik, semaforo berriak instalatu eta aurretik zeudenak aldatu ziren. Eta, bestalde, oinezkoendako pasabideak egiteko beharrezko obra zibila gauzatu da, irisgarritasuna bermatzeko zoladura jartzea barne.   

Udalak jarduera hori bizilagunek planteatutako arazoaren lehen konponbide gisa aukeratu zuen denbora laburrean eta lanek ia eraginik izan gabe abian jar zitekeelako. Izan ere, lanak –egiteko epea zortzi astekoa zen–, uztailaren 27 hasi ziren eta, azkenean, zazpi astetan burutu ziren.  Gainera, irtenbide hori, bateragarria da etorkizunean Udalaz gaindiko planteamenduei esker bi etorbideetako zirkulazioa murrizteko Iruñerrian sarbide berriak egiten badira eta iparraldeko hiri-sarea osatzen bada oinezkoei espazio gehiago eman eta zirkulazio-erreiak murrizteko egin daitezkeen proposamenekin. Era berean, lurperatzeko irtenbidea ere ez du arriskuan jartzen, posible balitz eta gomendatuta balego. 

Lanek iraun duten bitartean, ureztatze eta euri-urak jasotzeko sistemak kaltetu dira, eta erdibitzaileen erabilera aldatu eta espaloiak zabaldu ondoren aldatu egin behar izan dira. Halaber, lanek kaltetutako galtzadako zatia berritu da. 

Oinezkoendako pasabideak egiteann pasabide berria oinezkoendako ahalik eta zuzenena izatea bilatu dute, etorkizuneko erabiltzaileen segurtasunari lehentasuna emanez. Hori guztia, zirkulazio-erreiak okupatuz ibilgailuei kalte gehiago ez egiten saiatuz eta lehendik dauden elementuei ahalik eta gutxien eraginez. Inguruan instalatutako ONCEren etxola soilik aldatu behar izan da lekuz, erakunde horrekin koordinatuta.

 

logos next

 

¿Te ha sido útil esta página?