Adinekoen sareek 65 urtetik gorakoendako babes- eta laguntza-sistema bat ehuntzen dute, auzoetan egiten diren asialdi- eta kirol-jardueren eta lantegien bidez

Adinekoen sareek 65 urtetik gorakoendako babes- eta laguntza-sistema bat ehuntzen dute, auzoetan egiten diren asialdi- eta kirol-jardueren eta lantegien bidez
Udalak sustatzen ditu Zabalgunean, Iturraman, Txantrean eta Santa María la Realen, eta auzo bakoitzeko herritarrei gertuagotik arreta ematea bilatzen dute

foto

 

‘Iruñeak zaintzen zaitu’ udal-estrategiaren barruan, adinekoen sare bana dago Zabalgunean, Iturraman, Txantrean eta Santa María la Realen. Sareok kultura-, asialdi- eta kirol-jardueren eta lantegien sorta zabala eskaintzen diete auzotarrei. Iruñeko Udalak sustatuta, sare horiek auzotarren ongizateaz arduratzen diren elkarteak, entitateak, saltokiak, farmaziak eta auzoetako biztanleak elkartzen dituzte. Adinekoei laguntzea eta horiek zaintzea xede dute denek, haien beharrei erantzunez, betiere errespetuaren bidetik. 

Jarduera horien bidez, adinekoen arteko harremanak sustatu nahi dira, horretarako haien gizarte-trebetasunak, osasuna eta autoestimua hobetuz, ekintza txikien bidez: ibilaldiak, hitzaldiak, memoria- zein sormen-lantegiak eta teknologia berrietako lantegiak. Zentzu horretan, lau auzoetako azaroko programazioaren barruan sartzen dira irteerak auzoan barna, bisitak, eta baita pintxoak ere, sozializatzeko eta jende berria ezagutzeko modu gisa. Bestelako jarduerak ere badaude, esaterako, barreterapia, yoga, irakurketa-kluba, zineforuma eta hitzaldiak. Kasu gehienetan proposamenak doan dira, eta interesdunek sare horietako bakoitzaren bidez izena ematen ahal dute, haien gustu eta interesen arabera. Lekuak jasotako deien ordenaren arabera betetzen dira, eta auzoan bizi den edonork parte hartzen ahal du.

Gehienak noizean behingo jarduerak dira, baina lantegiak hilabete osoan egin ohi dira, astean behín. Hortaz, izen-ematea aldi osorako da. Lantegi horietako bat María Ana Sanz ikastetxe integratuak Txantreako Adinekoen Sarearekin elkarlanean antolatu duena da. Bertan adinekoei telefono mugikorra erabiltzen eta ahalik eta etekin handiena ateratzen irakatsiko zaie. Belaunaldiarteko lantegi horri esker, ikastetxeko ikasleak irakasle bihurtzen dira egun batzuez, adinekoei teknologia berrien inguruan dituzten ezagutzak helarazteko. Lantegia joan den azaroaren 2an hasi zen, eta 30era arte iraunen du.

Esperientzien trukea eta elkarren arteko eta elkarlaneko ikaskuntza sustatzen ditu, zahartze aktiboan laguntzeaz gain.
Adinekoen Sareak ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ estrategiaren parte dira, zeinak adinekoei zuzendutako udal-jardueren, -zerbitzuen eta -prestazioen eskaintza osoa biltzen baitu, herritarrek errazago eskuratu eta goza dezaten. Programak zahartze aktiboa eta osasungarria eta autonomia sustatzen ditu, eta kalitatezko arreta bermatzen du, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko.

 

ADINEKOEN SAREETAKO JARDUERAK AZAROAREN AMAIERARA ARTE

Zabalguneko Adinekoen Sarea

  • Azaroak 16, 23 eta 30: Arratsalde-pasa. 18:00 – 19:00. Convive (Leire k. 17-19)
  • Azaroak 17 eta 24: Barreterapia. 10:00 – 11:30. Convive (Leire k. 17-19)
                                   Bingoa. 18:00 – 20:00. Convive (Leire k. 17-19)
  • Azaroak 20 eta 27: Memoria. 17:00 – 18:30. Convive (Leire k. 17-19)
  • Azaroak 21: Pintxo-ibilaldia. 10:20. Solera eguneko zentroa (Aita Calatayud k. 6)
  • Azaroak 21 eta 28: Batzen gaituen erosketa. 09:00 – 13:00. Gurutze Gorria (Aralar k. 2, behea)
                                   Euro gutxiren kontu. 17:00 – 18:00. Convive (Leire k. 17-19)
  • Azaroak 22, 23, 29 eta 30: Lantegia: Bizkortu zure adimena. 17:00 – 19:00. Zabalguneko Civivoxa 
  • Uztailak 23: Sukaldaritzako teknikak adinekoen elikaduran. 17:00 – 18:30. Gurutze Gorria (Aralar k 2, behea)

Iturramako Adinekoen Sarea

  • Azaroak 17 eta 24: Ibilaldi osasungarriak eta kulturalak. 10:00. San Joan Bosco lokala
  • Azaroak 20 eta 27: Ibilaldi osasungarriak mugikortasun urriko pertsonendako. 10:00. San Joan Bosco lokala
  • Azaroak 20, 22 eta 27: Lantegia: Bizkortu zure adimena. 10:30 – 12:30. San Joan Bosco lokala
  • Azaroak 21 eta 28: Topaketa sozialak. Jolas-jarduerak. 10:30. San Joan Bosco lokala
  • Uztailak 22: Ibilaldi osasungarria. 10:30. San Frantzisko Asiskoaren parrokia
                         Vinyasa yoga Soleran. 09:30 – 10:30. San Joan Bosco lokala
  • Azaroak 23 eta 30: Hitzaldi-solasaldiak. 10:00. San Joan Bosco lokala 

Santa María la Realeko Adinekoen Sarea

  • Azaroak 16: Hitzaldia: Zaintzak zaintzaileendako. 18:30 – 20:00. Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)
  • Azaroak 17: Zineforuma: ‘Con la muerte en los talones’. 17:30 – 20:00. Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)
  • Azaroak 20, 22, 27 eta 30. Ilustrazio-lantegia. 17:30 – 18:30 (ordainpeko hileroko lantegia). Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)
  • Azaroak 20 eta 22. Defentsa pertsonaleko lantegia. 18:30 – 20:00 ordainpeko hileroko lantegia). Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)
  • Azaroak 22: Goizeko ibilaldia. 10:30 – 12:30. Down Sindromearen Elkartearekin batera. Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)
  •  Azaroak 23: Hitzaldia: Heriotza duina eta bizi-testamentua. 18:30. Santa María La Realeko belaunaldien arteko lokala (Mutiloabeiti k. 19)

Txantreako Adinekoen Sarea

  •  Azaroak 17: Hitzaldi-solasaldia: Zure medikazioa ezagutzen duzu?. 11:00. Salestarrak Zentro Komunitarioa (Iruñerria kalea 24).
  • Azaroak 20, 22 eta 27: Lantegia: Bizkortu zure adimena. 10:00 – 11:30. Orvina Erretiratuen Kluba
  • Azaroak 21 eta 28: Yoga egokitua. 09:30 – 10:30. Salestarrak Zentro Komunitarioa (Iruñerria kalea 24).
                                    Saskibaloia baino gehiago / Futbolean. 11:30 – 12:30. Ezkaba kiroldegia (San Kristobal kalea, z.g.)
  • Azaroak 23: Antzezlana: ‘Cerdas’. 19:00. Txantreako Liburutegia.
  • Azaroak 23 eta 30: Belaunaldiarteko lantegia: Ikasi zure mugikorra erabiltzen. 11:30 – 13:00. Salestarrak Zentro Komunitarioa (Iruñerria kalea 24).
  • Azaroak 25: Txantrea Dantzan-Latxan. 12:00. Txantrea plaza.
  • Azaroak 30: Txantreako pintxo-ibilaldia. 10:20. Solera eguneko zentroa (Kanalea k. 23)

Izen-emateak:

 

¿Te ha sido útil esta página?