Kirol terapeutikoa
“Citius, Longaevus, Fortius” kirol terapeutikoko udal-programa ariketa fisikoaren eta kirol terapeutikoaren nahiz beste gizarte-jarduera komunitario batzuen preskripziorako zerbitzua da, eta Iruñeko osasun zentroek bideratzen dituzte pertsonak jarduera horietara. 45 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzendua dago, eta haren oinarrizko helburua da aurre egitea nahi ez den bakardade-egoeran dauden pertsonekin loturiko arazo soziosanitarioei, zaurgarritasunari, sedentarismoari eta jarduera fisikorik ezari. Preskripzio-eredua 2022ko apirilean aurkeztu zen. Gaur egun, Iturramako, Txantreako, II. Zabalguneko, Azpilagañako, Etxabakoitzeko, Milagrosako, Donibaneko, Mendillorriko eta Lezkairuko Osasun Zentroek egiten dituzte lehen errezetak; eska itzazu zentro horietan!.
Kontsultatu hemen 2026an Mendillorrin (maiatzaren 6an) eta Milagrosan (maiatzaren 21ean) egindakoak.
Programa hau honako proiektu hauekin osatzen edo koordinatzen da:
- ‘‘Kirol- eta Gizarte-Errezeta proiektuen kudeaketa” proiektua
2022ko urtarrilean jarri zen abian ariketa fisikoaren eta kirol terapeutikoaren preskripzio prozesu ziklikoak eta komunitateko beste jarduera sozial batzuk koordinazioaren, diseinuaren, inplementazioaren eta etengabeko ebaluazioaren bidez kudeatzeko “Kirol- eta Gizarte Errezeta”-ko programa hau. Preskripzio-proiektuen kudeatzailearen figura kontratatzea dakar berekin.
Proiektuaren xehetasunak hemen: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=240130094401B0FA97B3- “Minutuak zure kontagailurako” proeiktua
2021eko ekainean abiatu zen eta adin-taldeen arabera hautatutako eta segmentatutako baliabideak eskaintzen ditu, ariketa fisikoa modu autonomoan –gainbegiratze profesional gutxirekin edo gabe– eta hainbat espaziotan (etxea, aire zabaleko hiri-espazioak eta naturguneak) egin ahal izateko. Adin guztietako pertsonei zuzendua. Errezeta duten pertsonek egin ahal dituzten jarduera-motetako bat da.
Proiektuaren xehetasunak hemen: http://minutosatucontador.pamplona.es/- “50 urtetik gorakoendako yoga, haren eragin terapeutikoa indartzeko” proiektua
2021eko urritik 2022ko urtarrilera abiatu zen, eta berekin dakar yogako udal-ikastaroen eragin terapeutikoa indartzeko estrategiak txertatzea (irakaskuntza-metodologia aldatzea, egoera fisikoaren testa, pamPSaporte SANUS estrategia). Errezeta duten pertsonek egiten ahal dituzten jarduera-motetako bat da.
Proiektuaren xehetasunak hemen: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=21…- “Gimnastika aerobiko modernoko ikastaroak, haren eragin terapeutikoa indartzeko” proiektua
2021eko urritik 2022ko urtarrilera abiatu zen, eta berekin dakar Gimnastika aerobiko modernoko udal-ikastaroen eragin terapeutikoa indartzeko estrategiak txertatzea (irakaskuntza-metodologia aldatzea, egoera fisikoaren testa, pamPSaporte SANUS estrategia)
Proiektuaren xehetasunak hemen:https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=21…;- Abian proiektua
65 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak, non, besteak beste, ariketa fisikoa eta memoria-jarduerak uztartzen baitira. Ariketa fisikoa + Gizarte-jarduerak. Errezeta bat duten pertsonak bideratzeko ariketa mota bat da.
Proiektuaren xehetasunak: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=21…- Hiri-gimnasioak dinamizatzeko proiektua errezeta dutenendako
Hiriko gimnasioetan eskura dauden makinak eta beste ekipamendu batzuk egoki erabiltzen ikasteko saioak, doan. Saioetan parte hartzeko kirol- eta gizarte-errezeta bat eduki behar da.
- Solera fundazioaren jardueren proiektua
Iruñeko Udala eta Solera fundazioaren arteko hitzarmen baten esparruan, Nafarroako Rural Kutxaren finantzaketarekin, ahalbidetzen da kirol- eta gizarte-errezeta dutenek aipatutako fundazioak antolatutako zenbait jardueretan parte hartu ahal izatea, zahartzaro aktibo eta osasungarriarekin bat eginez. Jarduera horiek hainbat baldintza betetzen dituzte kirol terapeutikoko udal-programan sartu ahal izateko.
- “Martxan” proiektua
65 urtetik gorakoendako jarduerak, besteak beste, ariketa fisikoa eta memoria-jarduerak konbinatzen dituztenak. Ariketa fisikoa + Gizarte-jarduerak. Errezeta bat duten pertsonak bideratzeko ariketa mota bat da.
- Ikastaroen eta aholkularitza pertsonalizatuaren proiektua Udal Kirolguneetako muskulazio gelan
Gidatutako kirol jarduerak eta ariketa fisikoa egiteko banakako argibideak Arantzadiko eta Sanduzelaiko Udal Kirolguneetako muskulazio geletan Errezeta dutenek kirol terapeutikoko programako gizarte- eta osasun-premiei erantzuteko deskontuak eta banakako aholkularitza-zerbitzu jakin batzuk dituzte haien eskura. Argibide gehiago webgune honetako “Jarduerak kirolguneetan” atalean.
- Adinekoendako bideo-joko aktiboen programa
Adinekoei zuzendutako bideo-joko aktibo saioak hainbat oinarrizko gaitasun fisiko lantzeko, hala nola oreka, erresistentzia, erritmoa eta koordinazioa, giro jostagarrian eta profesional batek gainbegiratuta. Saioetan parte hartzeko kirol- eta gizarte-errezeta bat eduki behar da.
- La Caixa Fundazioaren Lagundutako Beti proiektua
2020az geroztik Iruñeko Udalak eta La Caixa Fundazioak lankidetza hitzarmen bat dute sinatuta entitate horrek hautatu gabeko bakardadean dauden adinekoei arreta emateko duen programa gauzatze aldera. Kirol- eta gizarte-errezeta bat duten pertsonek, hiriko beste pertsona batzuen artean, zerbitzu horren laguntza jaso ahal izango dute.
- “Mugi zaitez udan” proiektua
Udan kirol- eta gizarte-errezeta duten pertsonei bakarrik zuzendutako Udalaren kirol-eskaintzen multzoa. Batez ere aire zabalean egiten dira, eta jarduera hauek barne hartzen dituzte: besteak beste, hiri-gimnasioetako jarduerak, ibilketa nordikoak eta bideojoko aktiboen saioak.
- "Adinekoen sareetako jarduera fisikoak” proiektua
Iruñeko adinekoen sareak proiektuari atxikitako auzoetako bizilagunak eta erakundeak babesten ditu, eta adinekoen babesa eta zaintza sustatzen ditu Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Besteak beste, askotariko jarduera fisikoak eskaintzen dira sareetan, “Citius, Longaevus, Fortius” programarako baliabide komunitarioen vademecumaren zati direnak.
Proiektuaren xehetasunak: Adinekoen sareak | Iruñeko Udala
- “Civivox zentroetako jarduera fisikoak” proiektua
Iruñeko Udalaren Kulturako Alorrak kudeatzen ditu hiriko Civivox zentroak, eta gune horietan hainbat ikastaro eta jarduera programatzen dira urtero. Eskaintza horren barruan daude jarduera fisikoak eta kirolak, eta haietako batzuk badituzte kirol- eta gizarte-errezeta duten pertsonendako gordetako plaza batzuk.
Informazio gehiago Civivox zentroen gainean eta haien jarduerei buruz: CIVIVOX ZENTROAK | Iruñeko Udala
- AEDONA kirol anitzeko elkarteen kirol eskaintzetan plazak jartzea
Iruñeko Udalak kirol- eta gizarte-errezeta bat duten pertsonentzako plazak kontratatzen ditu hiriko kirol-eskaintza pribatu jakin batzuetan, irabazi-asmorik gabe. Zehazki, eskaintza horiek gaur egun eskaintzen dira, bai SCD Echavacoizekin 2025. urtearen hasieratik, bai Larraina Kirol Zelaiarekin 2026. urtearen erdialdetik.
Plaza horiek erabiltzeko, AEDONA osatzen duten kirol anitzeko sozietateek hainbat baldintza bete behar dituzte, udaletan finkatuta daudenak, "Citius, Longaevus, Fortius" programaren helburu sozio-sanitarioen inguruan egoki lerrokatuta eta aprobetxatuta daudela bermatzeko.
- Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Convive Zentroen zahartze aktiboko jardueren proiektua
Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren arteko hitzarmen baten esparruan, ahalbidetzen da kirol- eta gizarte-errezeta dutenek parte hartu ahal izatea aipatutako fundazioak hiriko Convive Zentroetan antolatutako zenbait jardueretan, zahartzaro aktibo eta osasungarriarekin bat eginez. Jarduera horiek hainbat baldintza betetzen dituzte kirol terapeutikoko udal-programan sartu ahal izateko.
- Zerbitzuak ikasteko ekimenak
Nafarroako Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko Sarearen laguntzarekin, kirol eta gizarte errezeta bat duten pertsonek Iruñeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen zerbitzua ikasteko ekimenetan parte har dezakete.
Larraona Claret ikastetxea, "Herritarren Patruila" proiektuarekin, kirol eta gizarte errezeta bat duten pertsonak Gorputz Hezkuntzako eskoletan hartu dituen lehen zentroa da. Horrela, ikaskuntzan eta osasunean eragin oso positiboak dituen belaunaldien arteko espazio bat sortu da.
Martxan
65 urtetik gorako Iruñeko lagunei zuzendutako jarduera-sorta, non ariketa fisikoa, pasealdiak, memoria-jarduerak eta solasaldiak uztartzen baitira.
Adinekoen Sareko Jarduera Fisikoak
Jarduerak kirolguneetan
Sanduzelaiko eta Arantzadiko Udal Kirolguneek aldian-aldian kirol-eskaintza propioak proposatzen dituzte horien kirol-instalazioetako abonatuendako zein abonatu ez direnendako
- Arantzadi Kirol Jarduerak (2025eko urria- 2026eko urtarrila )
- Sanduzelai Kirol Jarduerak 2025-2026
- Ate irekeetako Jardunaldia (Maiatzak 31 larunbata)
- Emakumeen boxeo
- Arantzadi. Jarduerak 2025
- Arantzadi. Oposaketa eta sarrea probentzako igeriketa
- Ikastaro berriak Sanduzelai Arantzadi 2024
- Hastapen mailako dantzak eta Aquagym Arantzadin (2023-2024)
- Ibilbide tematikoak Arantzaditik 2024ko urria-azaroa
- Fitness gelako arreta zerbitzua (2024-2025 garaia)
- Arreta-zerbitzua Sanduzelaiko fitness aretoan (2024-2025)
Kiroldegietako jarduerak
Gimnasioa duten udal-kiroldegietan prestakuntza- eta orientabide-jarduerak egiten ahal dira noizean behin, ekipamendua ahalik eta egokien erabiltzeko. Atal honetan haien berri ematen da.
- Buztintxuriko kiroldegia
- Mendillorriko kiroldegia
