Osasunari buruzko argibide-gunea

Airearen kalitatea

Airearen kalitateari buruzko datuak ezagutzeko eta Nafarroako airearen kalitatea neurtzeko estazioetako datuak kontsultatzeko, egin klik honako esteka honetan:

BERO-BOLADA

Honi deitzen zaio, hizkera arruntean, "BERO-BOLADA": 36 °C-ko giro-tenperatura maximoa eta 18 °C-ko tenperatura minimoa gainditzea bi egun baino gehiagoan. 

Consulta la información y las medidas preventivas para protegerse del calor y actuar en estos casos.

Polen-mailaren alerta-zerbitzua

Martxotik ekainera, Iruñeko Udalak informazio-zerbitzu bat aktibatzen du, hiriko landare-espezie nagusien polinizazioaren alerta-mailaren berri emateko, haien polenekiko sentikorrak diren herritarrek arazoak izan baititzakete.

Ibilketa nordikorako hastapenak

2008az geroztik, ibilketa nordikorako hastapen-saioak antolatzen ditu Iruñeko Udalaren Garapen Iraunkorreko Alorraren Epidemiologia Zerbitzuak, Iruñeko herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko zenbait jarduera garatzearren.

Atari zabaleko gimnasioak

Aire zabalean helduendako gimnasioak ditu Iruñeak. Jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria indartzeko ariketa fisikoa egiteko aparatuak dituzten eremuak dira. 

Elikagaiek eragindako toxiinfekzio

Arazo gastrointestinalik nabaritzen baduzu (adibidez, goragalea, gonbitoak, sabeleko mina..., sukar eta guzti edo sukarrik gabe), litekeena da elikagaiek eragindako toxiinfekzio bat jasaten aritzea. Etxean edo ostalaritzako establezimenduetan elikagai kutsatu jakin kontsumitu ondoren azaldu ohi dira sintoma horiek.
Susmoa baldin baduzu arazo gastrointestinalak elikagairen baten kontsumoak eragin dizkizula, medikuarengana joan eta Ingurumen eta Osasun Alorreko Epidemiologia Zerbitzuari jakinarazi zer gertatzen zaizun, arrisku epidemiologikorik badagoen azter dezan.

Idatziz aurkez dezakezu jakinarazpena Udalaren edozein erregistro-gunetan.