Martxotik ekainera, Iruñeko Udalak informazio-zerbitzu bat aktibatzen du, hiriko landare-espezie nagusien polinizazioaren alerta-mailaren berri emateko, haien polenekiko sentikorrak diren herritarrek arazoak izan baititzakete. 

Honela ematen da polen-mailei buruzko alerta-informazioa: mugikorretako SMSen bidez eta posta elektronikoko mezuen bidez  (izena eman behar da zerbitzuan), eta Udalaren webgunearen bidez,  eta "Día a día en tu ciudad" irratiko mikrosaioaren bidez.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean prestatzen da informazioa.
 

Nola jaso daiteke polenaren alerta-mailari buruzko informazioa?

SMS edo mezu elektroniko bidez astero polinizazioaren alerta-mailaren iragarpena jaso nahi dutenek Herritarrendako Arreta Zerbitzura (010 telefonoa) deitu behar dute alta emateko (mugikorretik edo Iruñeaz kanpoko lekuren batetik deitzen bada, 948420100 zenbakira). 

Argibide gehiago, hemen

2019ko udaberria

Sección
Erakutsi titulua?
Activado
Orri hau erabilgarria al da?