Honi deitzen zaio, hizkera arruntean, "BERO-BOLADA": 36 °C-ko giro-tenperatura maximoa eta 18 °C-ko tenperatura minimoa gainditzea bi egun baino gehiagoan.
Ohiz kanpoko sintomarik baldin baduzu (muskuluetako arranpak, sukarra, inurridura-sentsazioa edo nahasmena), deitu 112ra edo osasun-zerbitzuren batera
Prebentzio-neurriak
PLANA
Plan hori urtero aktibatzen da 2004az geroztik, tenperatura handiegiek osasunean dituzten ondorioen aurkako prebentzio-jardueren plan nazionalaren esparruan. Abian jartzeko, hainbat zerbitzu eta erakunderen arteko koordinazioa eskatzen du.
Gainera, 2024tik, airearen kutsadura ere zaintzen da. Horrela, planaren helburu orokorra da tenperatura handiegiak eta airearen kutsadurak Nafarroako biztanleen osasunean duten eragina murriztea.
Besteak beste, honako jarduera hauek egiten dira: bilakaera epidemiologikoa zaindu; arrisku-mailak ebaluatu; eta alertak igorri, herritarrendako prebentzio-gomendioekin batera.