BIDE MOZARABIARRA

Kordoba -> Merida
 

ABIAPUNTUA: MÁLAGA, GRANADA, JAÉN, KORDOBA edo ALMERIA

HELMUGA: MERIDA

DISTANTZIA: abiapuntuaren arabera

Bide mozarabiarra Andaluziako hainbat hiritatik abiatzen da, hala nola Málagatik, Granadatik, Jaénetik, Almeríatik eta Kordobatik. Horiek bide bakar batean elkartzen dira, aurrerago, Méridan, Zilarraren bidearekin lotzen dena.
Bide mozarabiarraren bi ibilbide nagusietako bat Granadatik abiatzen da, eta ia 420 kilometrotan, Alcalá la Real, Baena eta Kordoba zeharkatzen ditu Méridaraino. Bestea, Málagan hasten da, eta 200 kilometro egiten ditu hegoaldetik iparralderaino, Kordobara iritsi arte.
Bere paisaian olibondo-zelaiak eta ikuspegi handiak nabarmentzen dira, non xarma duten herriak ere baitaude.

Málaga -> Baena -> Kordoba

Almería -> Granada

Granada -> Baena

Jaén -> Granada

Historia

Andaluziako hainbat tokitatik abiatzen diren eta Méridan Zilarraren bidearekin elkartzen diren bideak, handik aurrera Santiagoraino iristeko, Al Andaluseko lurretan bizi ziren kristauek, hau da, mozarabiarrek, erabiltzen zituzten bideak ziren, eta hortik dator ibilbidearen izena.

Gaur egun, instituzioen, herrien eta Donejakue bidearen elkarteen laguntzari esker berreskuratu dira, haien ondare arkitektoniko handiagatik, tradizioengatik, naturguneengatik eta aberastasun gastronomikoagatik sustatu baitituzte.

ERROMESENDAKO INFORMAZIOA

Ibilbideak ez du zailtasun handirik; izan ere, neurri handi batean ez dago malda handirik, eta lurrezko eta asfaltozko pistetatik igarotzen da; beraz, bizikletaz egin daiteke, ia osorik. Garrantzitsua da kontuan hartzea udan ez dela batere gomendagarria ibilbide hori egitea, eremuko tenperatura altuak direla eta. Uda inguruko hilabeteetan, kantinplora batekin prestatuta joatea eta urez hornitzea gomendatzen da, hidratazio ona mantentzeko.
Bide mozarabiarrak ez du aterpetxe-sare handirik, baina erromesari harrera egiten dioten ostatuen kopurua handitzen ari da.