Historia
Zilarraren bidea, Augusta Emerita (Mérida) Asturica Augustarekin (Astorga) lotzen zuen antzinako erromatar galtzada, Hispaniako ipar-hego komunikazio-ardatz nagusia izan zen, eta, ondoren, Andaluzia eta Extremadurako erromesek erabilitako bidea. Historiaz eta ondarez betetako 700 kilometro ditu gutxi gorabehera, eta gaur egun Sevilla da abiapuntua.
Bere ospea areagotu egin zen kristau mozarabiarren artean (lurralde musulmanetan bizi zirenak), X. mendean, Almanzorrek Done Jakueren katedraleko kanpaiak eta ateak arpilatu eta Kordobako meskitara eraman zituenean, preso kristauen bizkar. Ondoren, kanpaiak itzultzeak eta kristau tropek hegoalderantz aurrera egiteak erromes ugari etortzea sustatu zuten.
ERROMESENDAKO INFORMAZIOA
Udan tenperaturak muturrekoak dira, bereziki Sevillatik Salamancarako tartean, eta ez da gomendagarria ekainetik irailera bitarte bide hori egitea. Hilabete egokienak martxoa, apirila, maiatza eta urria dira.
Seinaleztapena ona da, Frantziako bidean baino soilagoa izan arren, eta gezi hori asko daude ibilbide osoan. Halaber, maldak txikiagoak dira beste bideekin alderatuta, eta ibilbidearen zatirik handiena bizikletaz egin daiteke.
Aterpetxe-sare ona eta beste ostatu batzuk eskaintzen ditu.