Villafranca del Bierzo

Panorámica de Villafranca del Bierzo

Villafranca del Bierzoko Turismo Bulegoak utzitako argazkia.

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: León
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 183 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Díez Ovelar etorbidea 10
24500 Villafranca del Bierzo 
Tel.: 987 540 028
E-maila: turismo@villafrancadelbierzo.org

ESTEKA INTERESGARRIAK

INTERESEKO TELEFONOAK

Guardia Zibila: 987 540 047
Osasun-zentroa: 987 542 510

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • San Tirso: urtarrilak 28.
  • Itxaropenaren Kristoa: irailak 14.
  • Maioko jaia: maiatzaren 1ean eta bezperako arratsalde-gauean udaberriari gorespena egiten zaio.
  • Magosto jaia: urriaren amaieran-azaroan, gaztainen uzta-bilketarekin lotutako ospakizuna da.

Donejakue bideak berebiziko garrantzia izan zuen erromatarren aurretik habitatua egon zen eremu horren garapenean. Alfontso VI.aren garaian, XI. mendean, erromesendako hainbat ospitale sortu ziren inguruan: San Lazaro, Santiago eta San Roke. Villafrancak garapen kultural eta ekonomiko handia lortu zuen bere markesgoa ezarrita. Villafrancako markesek hainbat eraikin erlijioso eta zibilen sorrera bultzatuko dute. Hainbat kongregazio erlijioso finkatu ziren herrian, bakoitza bere komentu eta monasterioekin. Herria atsedenlekua da, Valcarce ibaiaren haranari aurre egin baino lehen.

Zerbitzuak

 Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Zona de baño  Estación de autobusesTaxis BodegaPuente TorreMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente Cementerio singular Supermercado Merendero Observatorio de avesMirador Monte

Ezinbestekoak

  • Santiago eliza: 1186ko tenplu erromanikoa, nabe bakarrekoa eta Barkamenaren portada bikainarekin. Kalisto III.a aita santu espainiarrak ate horretatik igarotzen ziren erromes gaixo edo elbarriei Santiagora iritsi balira bezalako induljentziak ematen zizkien. Eraikin soila da, erromanikoa, eta oso aberatsa kapitelen ikonografian.
  • Tejedores auzoa: izen horrekin ezagutzen da, aurreko mendeetan hiribilduko langileen gremioak bertan bizi zirelako, gehienak ehungintzan aritzen zirenak.
  • La Anunciada: Santiagoko erromesendako ospitale zahar baten hondakinen gainean eraikia, 1606an. La Anunciada komentuko altzifrea, benetako mugarria paisaian, Espainiako handiena eta urtetsuena da.
  • Uraren kalea: kale osoa benetako heraldika-museoa da, bai eta arkitektura barrokoaren –zibila zein erlijiosoa– erakustoki garrantzitsua ere, non donejakueko garrantzi handiko monumentu batzuk nabarmentzen diren.
  • Kolegiata: gotiko berantiar batean egindako eraikina, Errenazimentuko elementu propioekin eta, batez ere, Barrokokoekin.
  • Villafrancako markesen gaztelu-jauregia: hiribilduaren goialdean dago, eta batez ere XVI. mendean eraikitako eraikin bati dagokio.
  • La Alameda: lorategi erromantikoa, 1882an eraikia. Erdian "la Chata" izeneko iturria dago, Carracedoko Andre Maria monasterioko XVI. mendeko klaustro nagusitik ekarria.
  • San Frantzisko Asiskoa: frantziskotarren komentua izan zen, eta bertako eliza baino ez da kontserbatzen. 1213an sortu zen, eta tradizioak San Frantzisko bera izendatzen du fundatzaile.

VILLAFRANCA DEL BIERZO- O CEBREIRO TRACKA

Track de Villafranca del Bierzo - O Cebreiro

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • San Fiz de Visonia edo de San Juan de Fiz eliza: arbelezko harlanduxkoan eraikitako tenplua, XII. mende amaierako edo XIII. mende hasierako erromaniko landatarrari dagokiona.
  • Corullóneko gaztelua: egungo dorre almenaduna aurreko dorre baten hondakinen gainean eraikita dago.
  • Leóngo Ancaresetako Biosferaren Erreserba: Leóngo probintziaren ipar-mendebaldean daude, eta 2006tik Biosferaren Erreserba izendatuta daude. Mendilerro menditsua da, Kantauriar mendikatearen mendebaldeko mugan dago, eta Galizia eta Asturiasekin egiten du muga.