Santiago de Compostela

vista de la catedral de santiago desde un parque

Santiago de Compostelako Turismo Bulegoak utzitako argazkia

INFORMAZIOA 

PROBINTZIA: A Coruña
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Galizia 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 0 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Vilar kalea 63
15705 Santiago de Compostela 
Tel.: + 34 981 555 129
E-maila: info@santiagoturismo.com
Webgunea

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

 

INTERESEKO TELEFONOAK

  • Osasun-zentroa: 981 950 000
  • Babes Zibila: 981 542 323

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Xenerais da Ulla: landa-inauteri tradizionala. Data aldakorretan ospatzen da.
  • Magostoak eta gaztainak kalean: azaroan.

Galiziako hiriburua, Gizateriaren Ondare izendatua izan zen bere monumentuen edertasun eta kontserbazioagatik, eta Donejakue bidearen helmuga izateagatik, IX. mendetik aurrera mendebaldeko fedearen eta pentsamenduaren goreneko leku bihurtu zuen milaka urteko erromesaldiarena, hain zuzen.

Espainiako ipar-mendebaldeko baso berdeen eta Galiziako itsasadarren artean dago. Hasiera batean, erromatar bide baten ondoko igarobidea izan zen, baina IX. mendearen hasieran Done Jakue Apostoluaren hilobia aurkitu izanak gurtza-leku bat sorrarazi zuen. Bertan, katedral erromaniko bat sortu zen eta, ondoren, elementu errenazentistak eta barrokoak gehitu zitzaizkion. Halaber, monasterio ederrak, erromesendako ospitaleak, elizak eta jauretxeak ditu.

Bideko azken hiria denez, abegi ona hirian nagusi den ezaugarria da.

Zerbitzuak

 Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo Cueva Zona de baño Estación ferrocarrilAeropuerto Estación de autobusesTaxis BodegaPuente TorreMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente Cementerio singular Supermercado Merendero Mirador

Ezinbestekoak

  • Santiago de Compostelako katedrala: Asturiaseko Alfontso II.a Kastoa erregeak eta Teodomiro apezpikuak agindu zuten IX. mendean lehen santutegia eraikitzea Done Jakueren hilobiaren gainean. Alfontso III.a Handiak mende beraren amaieran ederragoa zen basilika bat eraiki zuen, baina Al-Andaluseko bisir musulmanak, Almanzor ezizenekoak, 997an suntsitu zuen. Apostoluaren hilobia profanatu ez zuen arren, kanpaiaz jabetu eta Kordobaraino eraman zuen preso kristauekin. Fernando III.ak 1236an musulmanak garaitu zituenean, preso islamiarrek eraman zuten bueltan bi mende geroago. 1000. urtearen inguruan, Alfontso V.ak katedrala berreraiki zuen, baina txiki geratu zenez, Diego Pelaez apezpikuarekin hura handitzeko lanak hasi ziren, 1078an. Zati bat 1105ean sagaratu zen eta gainerakoa, 1211n. Hurrengo mendeetan, obra berriak egin ziren XVIII. mendeko fatxada barrokoarekin amaitu arte, zeina, 1715ean, Antonio Monroyk hasi baitzuen katedral zaharraren gainean, eta gaur egun oraindik ere haren Loriaren Elizpea miretsi daiteke.  j o l 
  • Obradoiro plaza: Santiago de Compostelako monumentu-zentroa da. Badirudi bere izen galiziarra katedralaren fatxada barrokoa eraikitzen lan egin zuten harginen lantegietatik eratorria dela; katedralak plaza menderatzen du eta Donejakue bidetik iristen diren milaka erromesei ongietorria ematen die.
  • Raxoiren jauretxea: Katedralaren mendebaldeko fatxadaren aurrean dago. Raxoi artzapezpikuak 1766an aginduta eraiki zen, koruko eta seminarioko haurren egoitza izateko. Fatxada luzeak, arkupe dotoreaz hornituak, horizontaltasun handia ematen dio eraikinari. Fatxadaren erdian frontoi bat ikus daiteke, marmolean eginiko Clavijoko guduaren erliebe batez, eta haren gainean Done Jakueren zaldizko estatua bat. Barnealdean eskailera rokokoa gailentzen da. Gaur egun Konpostelako Udalaren, Consello de Cultura Gallegaren eta Galiziako Xuntaren Lehendakaritzaren egoitza da.
  • Erromesaldien eta Done Jakueren Museoa: Espainiako Banku zaharraren eraikina hartzen du, 2004an ateak itxi zituena. Platerías plazan dago, katedralaren hegoaldeko fatxadatik metro gutxira. Beheko solairuan, arkupeak osatzen dituzten zutabeen gainean dauden 5 arku irekitzen dira. Bigarren solairuko argizulo handitik Berenguela dorre ikusgarria duen Compostelako basilika eta hirigune historikoaren zati handi bat ikus daitezke. Birmoldaketa Manuel Gallego Jorretorena da, Galiziako ospe handieneko arkitektoetako batena. 2010ean Arkitekturaren Urrezko Domina eman zioten.
  • San Martiño Pinario monasterioa eta eliza: Galiziako beneditarren monasterioen artean eragin gehien zuena eta handiena zen, eta Espainia osoko bigarrena tamainari dagokionez, El Escorialekoaren ondoren. Museoak elizara bisita barne hartzen du. Aldare barrokoa eta koruetako harlanduak nabarmentzen dira (goi-korukoa errenazentista da, XVII. mendekoa, eta katedralarena izan zen). Halaber, hainbat aretotan zehar, bere pintura, eskultura, urregintza, aztarna arkeologiko eta abarren bilduma erakusten du, baita bertan bizi izan ziren monjeen egunerokotasunaz hitz egiten duten objektuak ere.
  • Hostal dos Reis Católicos: egungo paradorearen eraikina 1501ean eraikiarazi zuten Errege-erregina Katolikoek, Xacobe jainkotiarraren gaixoak eta erromesak artatzeko, portadaren goiko frisoa zeharkatzen duen latinezko inskripzioan irakur daitekeenez. Portada plateresko ederra du, alboan Gaztelako armak dituela. Atearen frisoan, hamabi apostoluen irudiak lerrokatuta agertzen dira. Arkuaren gaineko petxinetan Isabel eta Fernando errege-erreginen bustoak jasotzen dituzten medailoiak ikus daitezke. Frisoaren gainean Errege Ganberako leihoa irekitzen da. Ganbera errege-erreginei ostatu emateko gordetzen zen, eta alboetan Kristoren, Ama Birjinaren, Done Jakueren, San Joan Ebanjelariaren, San Pedroren eta San Pauloren irudiak ditu. Erlaitza, gargola lizun eta groteskoak nabarmentzen diren kate zehatz batez apaintzen da. Barruko espazioa lau patio dituen oinplano angeluzuzenean egituratuta dago. Ostatuaren barrualdean ojiba-kapera eder bat dago, 1912an Monumentu Nazional izendatua. Kapera honen zatirik interesgarriena gurutzadura da, eta bertara burdinazko sare eder baten bidez iristen da.
  • La Alameda parkea: oso gune atsegina da, eta hiru zati ditu, guztiz bestelakoak: La Alameda pasealekua, Santa Susana carballeira (“hariztia”) eta La Herradura pasealekua. Bere kokapen pribilegiatuak hiriko lorategi nagusi bihurtu zuen; gainera, nabarmentzen da bertako zuhaitz- eta apaindura-espezieen barietate eta itxuragatik, hala nola haritz-multzoagatik, eukalipto bikainengatik edo bistak dituen pergola osatzen duten gaztainondoengatik, La Herradura pasealekuan.
  • Cidade da Cultura de Galicia: kultur ekipamendu handia, programa zabalekoa, esaterako hainbat museo, liburutegi, hemeroteka, opera antzoki eta ikasketa zein ikerketa zentro. Eisenmanen proiektu arkitektonikoak eraikin topografiko bat proposatzen du, non eraikin ezberdinetako estalki ondulatuek Gaias mendiaren erliebearen antza hartzen duten, zirkulatzeko eta bolumen ezberdinetara iristeko arrakala sakonez urratuta. Eraikinaren tamaina izugarriak –Konpostelako hirigune historikoa berdintzen du hedaduran–, arkitektura baliotsuak eta kultur eskaintza askotarikoak osatzen dute Santiagok nazioarteko kultur zirkuituan ezinbesteko erreferentzia izateko duen nahia.

O PEDROUZO - SANTIAGO DE COMPOSTELA TRACKA

Track de la etapa desde O pedrouzo hasta Santiago de Compostela

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Pedroso mendia: Pedroso mendia, mendebaldean, hiriko enblematikoena da. Edozein une ona da hara igotzeko, baina ilunabarrean berezia da, orduan islatzen baitira tenpluan arratsaldeko azken urrezko izpiak. Hiritik gailurrera iristeko, Galera parkean dagoen Ponte Asén-etik irteten den 40 minutuko ibilaldia dago.
  • Granxa do Xesto parkea: Pedroso mendiaren magalean Granxa do Xesto dago, hiri-parkearen eta basoaren arteko erdibidean dagoen berdegune publikoa, laku artifizial txikiak eta zurezko kafetegi lasaia dituena. Bertatik hiriaren ikuspegi oso ona dago.