Puente de Puente la Reina (Navarra)

Gareseko Turismo Bulegoak utzitako argazkia

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: Nafarroa
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Nafarroako Foru Komunitatea
DISTANTZIA SANTIAGORA: 684 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Erromesen zubia kalea 1 
31100 Gares
Tel.: 948 34 13 01
E-maila: turismo@puentelareina-gares.es

ESTEKA INTERESGARRIAK

INTERESEKO TELEFONOAK

Babes zibila: 092
Osasun-zentroa: 948 34 80 03
DYA - Anbulantziak: 112 - 948 34 10 37
 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Santiagoko jaiak: uztailaren 24tik 30era.
  • Piperraren merkatua: irailetik abendura bitarte.

 

Gares bidegurutze garrantzitsua da, eta Frantziako bideko bi bideak elkartzen dira bertan: Orreagatik sartzen dena eta Somportetik sartzen dena. Horrek Nafarroan Compostelako espiritu handiena duen herrietako bat bihurtzen du. Kale Nagusia monumentu interesgarriz josita dago. Monumentu horiek milaka eta milaka erromes milurteko batean zehar bertatik igaro izanari esker lortutako indarraren isla gisa eraiki dira. Maiorazko etxeak, elizak, komentuak, Erdi Aroko bi zubi eta proposamen gastronomiko interesgarriak eskaintzen ditu gune historiko honek.

Zerbitzuak

 Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Parada de autobusesTaxis BodegaPuenteMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente  Supermercado Merendero 

Ezinbestekoak

  • Zubi erromanikoa: Arga ibaiaren gaineko ingeniaritza-lan ikusgarria, erromesek herriko kale nagusia zeharkatu ondoren errazago igaro ahal izateko. Muina erreginak altxatzeko agindu zuen XI. mendean, hortik datorkio izena, eta 110 metroko luzera du. BIDEAREN KONDAIRA: Zubiaren erdian, Puyko Ama Birjinaren harrizko tailua zuen horma-hobi bat zegoen, Txori izenekoa eta gaur egun Santiago elizan dagoena. Egunero txoritxo batek bisitatu eta mokoaz garbitzen omen zuen eta istripurik ez izaten saiatzen omen zen. Baina tailua eraman zuten egunean, gizon bat hil zen zubitik erorita.
  • Zubi gotikoa: askotan, herriari izena ematen dion zubi ospetsuan bakarrik jartzen da arreta, baina Garesek badu beste ingeniaritza-lan txiki-handi bat herrigunean: Robo ibaiaren gaineko zubia. Oraingoan, ojiba-arkuekin eta egitura sendoagoarekin, baina ez horregatik edertasunik eta xarmarik gabea.
  • Santiago eliza: herriaren erdian kokatua, aurreko tenpluaren portada erromanikoa kontserbatzen du, bere arku lobulatua eta bere arkibolten eta kapitelen aberastasun eskultorikoa nabarmenduz. Barruan, begirada zerura zuzenduz, itxura fineko izar-ganga batzuk ikusten dira, baita apostoluaren tailu gotiko bat ere, tradizionalki Santiago Beltza gisa ezaguna. j
  • Gurutzearen eliza: erromesei harrera egiten dien eliza da, Gareseko herrira iritsi bezain laster. Tenplarioa da jatorriz, eta barruan nolabaiteko bitxikeria antzematen da: tenplu erromanikoa da, nabe gotiko erantsia duena, eta horrek bi naberen konfigurazio berezia eragiten du. Beste bitxikeria Gurutziltzatuaren tailua da. XIV. mendekoa da, egurra moztu gabe dago eta Y forma du.
  • Erdi Aroko harresiak: hiru kale paraleloren eta zeharka gurutzatzen dituzten hainbat belenaren konfigurazioa Erdi Arokoa da soilik. Oin berria dauka eta Frantziako hegoaldeko bastiden eredua jarraitzen du. Hirigintza-banaketa horrekin batera, harresien eta dorreen gerrikoak itxi eta babestu egiten zituen biztanleak. Foruen Pasealekura ematen duten harresiak, Erlojuaren dorrea eta zubiaren hasierako dorrea baino ez dira kontserbatu.
  • Erdi Aroko etxeen eta etxe barrokoen multzoa: kale Nagusian maiorazko etxeak eta gainerako noble-eraikuntzak daude, eta armarria eta teilatu-hegal zizelkatuak dituzten fatxadak nabarmentzen dira, kolore bizia eta egikera bikaina dutelako.
     

GARES- LIZARRA TRACKA

Track de Puente la Reina a Estella

 

                                               IRISGARRITASUNA TARTEAN

  Oinez   Zailtasuna: ertaina
  Bizikletaz   Egokia
  PMR (Mugikortasun murriztua duen erromesa)    Ez egokia
  Aukera

  NA – 1110 errepidea. Bazter-babesarekin.    

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Eunateko Andre Maria (Muruzabal): multzo erromaniko berezia da, eliza oktogonal batez eta alde batera egon beharrean tenplua inguratzen duen klaustro batez osatua. Modilioietako eta iparraldeko portadako eskulturak eta harrizko harlanduetan dauden hargin-markak dira santutegi honetako beste erakargarri batzuk.
  • Arnotegiko Andre Mariaren ermita: tradizio handiko baseliza da Izarbeibarren eta bista ederrak ditu eskualde osoan. XIX. mendean, Gerra karlistetan, gotorleku liberal gisa okupatu eta egokitu zuten. Bere izenaren esanahia euskaratik dator, "arrano" eta "tegi" hitzetatik, hau da, arranoak dauden tokia: arranotegi.

BIDEAREN KONDAIRAK:

San Migel eliza (Olkotz) eta Eunateko Andre Maria eliza (Muruzabal): Eunate eraikitzen hasia zen, eta hargin-maisu bati enkargatu zioten lana. Ate nagusia egin gabe, alde egin behar izan zuen, eta bertako hargin zahar batengana jo zuten fraideek; kontatzen denez, hura benetako jentila zen (izugarrizko ahalmenak eta indarra duen euskal mitologiako izakia), eta lana ezin hobeki eta azkar amaitu zuen hiru egunean. Lehena itzuli zenean, bestea bidegabe sartzeagatik kexatu zen. Abadeak beste arkupe bat egiteko eskatu zion, baldintza berberetan eta azkar.

Hargin-maisua eginezina zela konturatu zen, eta etsita ibili zen irtenbide baten bila, Nekeas ibai hurbileko iturrietan bizi zen sorgin gazte bat aurkitu zuen arte. Honek laguntza eskaini zion, esanez: “San Juan gaua arte itxaron behar duzu. Suge bat joanen da ibaian bainatzera. Uretara sartu baino lehen, ibaiertzean kontu handiz utziko du bere ahoan beti gordetzen duen ilargi-harria. Harri hori jaso eta ibaiko urez betetako urrezko kopa batean sartu behar duzu. Ilargia irtetean, kalizaren uretan islatutako argiak miraria eginen du, imitatu beharreko harriaren karaktereak zure lan berrian erreproduzitzen lagunduz".

Obra-maisuak gomendioak bete zituen eta, bere tresnen gutxieneko laguntzarekin, lehendik zegoenaren antzeko arkupe berri bat eraiki zuen, baina alderantzikatua, bere isla balitz bezala. Handik igarotzean, harginak erreplika ikusi zuenean, haserre, atea erauzi eta hain ostikada handia eman zion, non airean Olkotzeraino bidali baitzuen, eta han egon baita gaur egun arte.