DONEJAKUE BIDEKO MONUMENTUAK PALENTZIAN

Iglesia de San Martín de Frómista

Frómistako Turismo Bulegoak utzitako irudia

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Frómista
  • Helbidea: San Martín plaza 8. Frómista.
  • Telefonoa: 672146994 (Turismo Bulegoa)
  • E-maila
  • Webgunea
  • Sarrera orokorra: 1,5 € (1 €, murriztua)
  • Bisita gidatuak egiteko aukera

SAN MARTIN FRÓMISTAKOA

Arkitektura erromanikoaren adibide perfektu eta klasiko bat badago, hori Frómistako eliza da. XI. mendearen bigarren erdian eraikia, simetria, harmonia, proportzioa eta oreka agertzen dira nonahi. Estiloari dagokionez, Santiagoko, Leóngo San Isidororen eta Zangozako Andre Mariaren katedralarekin lotu daiteke.

VILLALCÁZAR DE SIRGAKO SANTA MARÍA LA BLANCA KOLEGIATA

XIII. mendeko gotorleku-tenplua, Gaztela eta Leongo Erdi Aroko tenplu nabarmenetako bat. Aipatzekoak dira Felipe infantearen eta Leonor Ruiz de Castro emaztearen hilobiak, Gaztelako eskultura gotikoaren obra gorentzat hartzen direnak, eta horiekin batera Santiagoren zaldun baten hirugarren hilobi bat ere badago.

Imagen de Santa María la Blanca de Villalcazar de Sirga

Gaztela eta Leongo Turismoko alorrak utzitako irudia

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Villalcázar de Sirga
  • Helbidea: Costanilla kalea 9.
  • Telefonoa: 646 98 30 94 (Mª José)
  • Webgunea
  • Sarrera: 1,5 € gutxi gorabehera/ 1 €, murriztua.

Imagen del pantocrator de Carrión de los Condes

Palentziako Turismoko alorrak utzitako irudia. 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

CARRIÓN DE LOS CONDESEKO PANTOKRATORRA

Carrion de los Condeseko Santiago eliza ezaguna da friso eskultoriko ikusgarriagatik, zehazki, Tetramorfos delakoak (lau ebanjelariak beren animalia forman) inguratzen duen Pantokratorraren erdiko irudiagatik. Milioika erromesek miretsi dituzte obra erromaniko horren tunikaren izurrak, indarra eta dinamismoa.

SAN ZOILO ERREGE MONASTERIOA

XI-XIV. mendeetako monasterioa, elizaren portada Iberiar penintsulako erromaniko klunitarraren erakusgarri onenetakoa da. Bere altxorren artean, klaustro plateresko eder bat eta XI. mendeko bi oihal islamiko daude.

Monasterio de San Zoilo

Carrión de los Condeseko Turismo Bulegoak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Carrión de los Condes
  • Helbidea: San Zoilo kalea 23
  • Telefonoa: 979880902
  • E-maila
  • Webgunea
  • Irekiera-epea: apirilaren 1etik abenduaren 10era
  • Sarrera: 2,5 € gutxi gorabehera. (2 €, murriztua)