DONEJAKUE BIDEKO MONUMENTUAK LUGON

PEDRAFITA DO CEBREIROKO ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZA

IX. mendearen erdialdeko Galiziako Goi Erdi Aroko arkitekturaren adibidea. Erromesendako ostatu gisa sortu zen, Santiagorako azken etapetako batean. Benetako harribitxiak gordetzen ditu, hala nola kaliza, patena eta erlikia-ontzia. Lehenengo biak urregintzako bi pieza erromaniko dira, interes handikoak.

Imagen de la IGLESIA DE SANTA MARÍA LA REAL DE PEDRAFITA DO CEBREIRO

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia.

Imagen del las pallozas do cebreiro

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Pedrafita do Cebreiro
  • Helbidea: Cebreiroko Andre Maria Erreginaren elizaren parean
  • Telefonoa: 982 82 87 30

PEDRAFITA DO CEBREIROKO PALLOZAK

Zelta jatorriko etxe horiek Espainiako eskualde honetan bakarrik ikus daitezkeen eraikin paregabeak dira. Hamar eta hogei metro bitarteko diametroko oinplano zirkularra edo obala, harrizko hormak eta teilatu konikoa dituzte.

SAMOSEKO MONASTERIOA

Estilo erromanikoa, gotikoa, errenazentista eta barrokoa biltzen dituen monasterio-multzoa; Bidearen historiaren laburpen bikaina. VI. mendean sortua, duela 15 mendetik hona monjeak bizi izan dira bertan ia etenik gabe.

Imagen del monasterio de Samos

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Samos
  • Helbidea: Generalísimo etorb. 1. 27620 SAMOS (Lugo)
  • Telefonoa: 982 546 046
  • E-maila
  • Webgunea
  • Prezioa: 5 € gutxi gorabehera.
  • Bisita gidatua egiteko aukera

Imagen de la iglesia de santiago de barbadelo

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia

BARBADELO DE SARRIAKO SANTIAGO ELIZA

XII. mendekoa, lekaideen eta lekaimeen monasterioa izan zenaren gainean eraiki zen, eta horregatik, gaur egun, Mosteiro esaten zaio lekuari. Oraindik ere badu bere originaltasun erromanikoaren zati bat, XVIII. mendeko gehigarriekin uztartuta.

SAN NIKOLAS PORTOMARÍNGOA

XIII. mendean eraikitako gotorleku-tenplua, Jerusalemgo San Joan Ordenarena izan zena, harriz harri berreraiki behar izan zen gaur egun dagoen tokian, bestela, 1963an urtegi baten eraikuntzaren ondorioz urpean geratuko zen. Gurutze-gangaz eta kanoi zorrotzez estalitako bost atal dituen nabe bat du. Dorreek erremate almenaduna dute.

Iglesia de San Nicolás de Portomarin

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia. 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Portomarín
  • Helbidea: Fenosa kondearen plaza 1
  • Telefonoa: 982 54 50 65 (parrokoaren etxea)

Imagen de la iglesia Vilar de Donas

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Palas de rei
  • Helbidea: 27216 Palas de Rei, Lugo
  • Telefonoa: 982. 38. 07. 63 (parrokoa) 982 38 00 01 (Turismo Bulegoa)
  • E-maila

VILAR DE DONASEKO SAN SALBATORE ELIZA

Eliza emakumezkoen mosteiro (monasterioa, galegoz) baten zati izan zen, non Arias de Monterroso familiako damek zin-hitzak esan baitzituzten (hortik datorkio «de Donas» ezizena). Elizpea duen tenplu erromanikoaren adibide ederra da.

PAMBREKO GAZTELUA PALAS DE REIN

Galiziako geografian hobekien kontserbatutako gazteluetako bat da. Noblezia-arkitekturaren lagin bat, defentsa-kutsukoa, lubanarroa barne. Bere eginkizunetako bat, hain zuzen ere, Donejakue bidea zaintzea zen.

Iglesia de San Salvador de Vilas

Galiziako Turismoko alorrak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Pambre
  • Helbidea: Palas de Rei, Lugo
  • Telefonoa: 628 26 22 51
  • E-maila
  • Webgunea
  • Prezioa: 3 € gutxi gorabehera.