DONEJAKUE BIDEKO MONUMENTUAK BURGOSEN

Imagen de San Juan de Burgos

Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: San Juan de Ortega
  • Helbidea: Eliza kalea z.g.
  • Telefonoa: 606 198 734/ 635 742 060 / 947 569 913
  • E-maila
  • Webgunea
  • Sarrera: doan

SAN JUAN DE ORTEGA ELIZA

1080. urtean jaiotako Juan de Ortega Santo Domingo de la Calzadaren dizipulua izan zen. Jerusalemeraino joan zen erromes, eta itzuli zenean, Bidean ospitaleak, elizak eta zubiak eraikitzea sustatu zuen. Eliza XII. mendekoa da, erromanikoa beraz, mausoleo bikaina eta santuaren hilobia bezala.

ATAPUERCAKO MENDILERROKO AZTARNATEGIA

Aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoa da, eta Iberiar penintsulako gizakien aztarnarik zaharrenak aurkitu dira bertan. 2000. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten. Hemen gordetzen da gaztelaniazko agerpen idatzirik zaharrena.

Imagen del yacimiento de Atapuerca

Atapuercako Turismo Bulegoak utzitako irudia.

Imagen de la Catedral de Burgos

Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteak utzitako irudia.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Burgos
  • Helbidea: Andre Maria plaza z.g. 09003 Burgos
  • Telefonoa: 947 204 712
  • E-maila
  • Webgunea
  • Aldi baterako ordutegiak: kontsultatu
  • Banakakoa/ orokorra: 7 € gutxi gorabehera (beherapena adinekoei, ikasleei, erromesei, familia ugariei eta langabeei)

BURGOSEKO KATEDRALA

1221ean hasia Fernando III.a Santua erregearen aginduz, Donejakue bideko monumentu artistiko garrantzitsuenetako bat da. Frantziako iparraldeko katedral gotiko handiekin dituen antzekotasunak nabarmenak dira. Erdi Aroko elementuen artean hauek nabarmentzen dira: bi dorre bikiak, Sarmental portadako erliebeak, aldarearen atzealdea, Kondestablearen kapera, zinborioa eta klaustroa. Baina bere elementu errenazentistak ere deigarriak dira: koruko aulkiteria, Urrezko eskailera, erretaula nagusia. Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1984an.

BURGOSEKO SANTA MARÍA LA REAL DE LAS HUELGAS MONASTERIOA

Monasterio-multzo mudejarra, eliza, klaustroak, kaperak eta lorategiak dituena. Espainiako emakumeen monasterio zistertar nagusia da, eta Gaztelako koroan ezarri ziren guztien buru. Hemen etorkizuneko erregeak zaldun izendatu, koroatu eta lurperatu ere egiten zituzten.

Imagen del monasterio de Santa María la Real de las Huelgas

Arco de Santa María de Burgos

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Herria: Burgos
  • Helbidea: San Fernando Erregearen plaza z.g. 09003. Burgos
  • Telefonoa: 947 28 88 68
  • Webgunea
  • Sarrera: doan

ANDRE MARIAREN ARKUA

Arlanzon ibaiaren pasealekuaren parean eta Burgoseko harri zurixkaz eraikia, hirira sartzeko ate monumental honek Erdi Aroko estiloa eta Errenazimentuko estilo berria nahasten ditu. Bere errege eta nobleen eskulturak, erretaula baten itxura gogorarazten duten horma-hobi batzuetan banatuta daude.

CASTROJERIZEKO SAGARRONDOKO ANDRE MARIA KOLEGIATA

XIII. mendeko eliza, estilo erromanikoan hasia, gotikoan amaitua eta, ondoren, XVII. mendean, handitua. Bertan, Sagarrondoko Andre Mariaren irudi gurtua dago.

Imagen de la iglesia de la Virgen del Manzano de Castrojeriz

Castrojerizeko Udalak utzitako irudia