4846 erakusten - 4860@guztira
Javier Arbizu, Concha Martínez Barreto eta Julie Chaffort izanen dira protagonistak aurtengo Mapamunditarrak. 2019 / Ispilua erakusketetan, Ziudadelan
Exposición Mapamundistas Javier Arbizu, Concha Martínez Barreto eta Julie Chaffort izanen dira protagonistak aurtengo Mapamunditarrak. 2019 / Ispilua erakusketetan, Ziudadelan, aurten irailaren 26tik urriaren 27ra gauzatuko den programan, Iruñean eta Atarrabian. El espejo/ Ispilua izenburua duen 13. edizio honetan, Andrei Tarkovskiren Zerkalo (Ispilua) filma aukeratu da aipamen moduan eta ispiluaren...II. Musika martxan Fest ostiralean hasiko da, estilo askotako musika amateurra ekarriz Zentralera, urriaren 4an eta 11n
presentación musika en martxa Iruñeko Udalak II. Musika martxan Fest aurkeztu du, urriaren 4an eta 11n (ostiralak) Zentralen eginen den jaialdia, non Gazteriako unitateak kudeatzen duen talde-poltsa barruko bandak, hiriko gazteek osatuak guztiak, arituko baitira. Aurten Zentral izanen da agertokia Iturramako eta Sanduzelaiko Civivoxetako zelaiguneen ordez, eta datak ere...15 eta 16 urte bitarteko 960 ikaslek aukera izanen dute zinemako lau hamarkada aztertzeko, emakumeen kontrako biolentzia sinbolikoa zer den eta nola funtzionatzen duen hausnartuz, Iturramako Civivoxean
igualdad Iruñeko Udalak hiriko ikastetxe publikoei eta itunduei proposamena bidali die, DBHko 4. mailako ikasleei zuzendua, Berdintasunean hezi zinema bitartez izenburupean; xede du neska eta mutilek ikuspegi kritikoa bereganatu dezaten zazpigarren arteak ia oharkabean helarazitako genero-estereotipoek eta rolek sortzen dituzten desberdintasunen gainean. Azaroaren 25, 26, 27 eta 28an izanen dira...Mugikortasuna
Nafarroan barneko joan-etorriak turistarentzako abantaila dira. Lau autopista daude, lurraldea iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera gurutzatzen dutenak, motorrentzat eta riderrentzat egokiak diren zenbait errepide nazionalez gain. Espainiako lurralde bakarra da ordu batean edo gutxiagoan, mendia, itsasoa eta basamortua eskaintzen dituena, Iruñetik abiatuta. Zalantzarik gabe, Europako hegoaldeko eskaintzarik anitzena da. Hegazkinez...II. Musika martxan Fest-en azken jardunaldia bihar Zentralen, rocka eta punka egiten duten bost talde gazterekin
Zentralen amaituko da bihar II. Musika martxan Fest -a, bi eguneko jaialdia, eta 20:30ean hasita, Iruñeko Udalaren Gazteriako unitateak kudeatzen duen taldeen poltsako zenbait bandak parte hartuko dute. Programatutako bost bandak The Offensive, A Deshoras, Nakama Planet, Still Mad eta Pensamientos Aleatorios dira, eta hainbat estilo jorratzen dituzte: pop musika,...Gazte zein helduendako Antzerki Aroa zikloak bost proposamen eskaintzen ditu udazkenerako, horien artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berriak
Rubik Theatre, Vaivén Producciones, Artedrama-Axut -Dejabu Panpin Laborategia, Hika Teatroa eta Atx teatroa konpainien azken lanak ikusteko aukera izanen da Iruñeko Udalak gazte zein helduendako antolatzen duen Antzerki Aroa ren udazkeneko edizioan. Proposamenen artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berrietan oinarritutako testuak daude. Antzezlanak urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte eginen dira...Udalak 218.000 euro emanen dizkie irabazi-asmorik gabeko hamar entitateri, urte honetan zehar arte-proiektuak egiteko
Irabazi-asmorik gabeko hamar entitatek, guztira, jasoko dituzte Iruñeko Udalak eman dituen 218.000 euroak, 2019an Nafarroako hiriburuan arte proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdiaren barruan. Deialdi honen hirugarren edizioa da; kultura- eta arte-jarduerak programatu eta gauzatzeko laguntza ematea du helburu, Udalaren ekimenez egiten direnen osagarri gisa. Dirulaguntzak jasotzeko 70.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko proiektua...Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoak programako hirugarren ikasturtean 7 ikastetxe ari dira parte hartzen
Huertas escolares Ikasturte honetan zazpi ikastetxe parte hartzen ari dira Iruñeko Udalak antolatutako Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoak ekimeneko hirugarren edizioan. Programa duela hiru ikasturte jarri zen abian bi esperientzia pilotuez; eta ikasturte honetan hauek dira parte-hartzaileak: Amaiur IP, Rochapea HLHIP, Doña Mayor HLHIP, García Galdeano HLHIP, Mendillorri HLHIP, Mendigoiti IP...Errausketak Iruñeko hilerrian emandako hileta-zerbitzuen % 78 dira urteko lehen bederatzi hilabeteotan
Cementerio San José udal-hilerrian 2.048 hileta-zerbitzu eman dira guztira aurten, urtarriletik irailera. Horietatik guztietatik % 77,9 errausketak izan dira, Iruñeko Udalak bildu dituen azken datu estatistikoen arabera. Kopurutan, 1.596 izan dira errausketak, eta 452 ehorzketak. Azken horietatik, 278 nitxoetan egin dira, 144 panteoitan eta 30 lurrean. Irailaren 30era arte...Aldaketak Alde Zaharreko zirkulazioan, O-ko plazara eta Sanduandia kalera errazago sartzeko
Circulación Casco Viejo Iruñeko Udalak Alde Zaharrean barnako errepideko zirkulazioa berrantolatzea erabaki du, eta horrek eragina izanen du O-ko plazara eta Sanduandia kalera sartu nahi duten ibilgailuetan. Sarbidea erraztu eta zenbait kaletan gehiegizko zirkulazioa saiheste aldera, ibilbide berri bat har daiteke gaurtik aurrera, Taconera kalearen eta Kale Nagusiaren elkargunetik sartuta....Gorria ikuskizunaren estreinaldian flamenkoa eta bertsoak uztartuko dira, ostegunean, Kondestablen, 2019ko Bertsoaroaren barruan
Gorria flamenco Bertsoaroa zikloak Gorria ikuskizunaren estreinaldian izanen du segida dotore-dotorea, Kondestablearen jauregiko patioan, bihar –ostegunean–, 19:30etik aurrera. Muntaiak, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko-dantzariaren eskutik, iaz Lanku beka jaso zuen proiektua du oinarri. Saiorako sarrera librea da. Bertsoaroare n bigarren ikuskizuna izanen da; zikloa atzo hasi zen, eta...Padre Menni klinikako erabiltzaileek eta pertsonen zaintzan prestatzen ari diren ikasleek aperitibo bat eskaini diete Arrotxapeko udal-langileei
Encuentro Padre Menni Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra hasi da dagoeneko ikaskuntza-zerbitzuko kontzeptuari lotutako jarduerak abiatzen. Horietako bat da Padre Menni Klinika Psikiatrikoaren eskutik egin den aperitibo formatuko topaketa, non parte hartu baitute Arrotxapean lan egiten duten hogei bat udal-langilek (Gizarteratzeko Lantaldean, Haurrak Artatzeko Taldean, Emakumeendako...Afrika behar-beharrezkoak Ziudadelara ekarri du kontinente beltzeko arte tradizionalaren erakusketa bat, etnien eta kulturen ikuspegi zabala ikusgai jartzeko
Esposición África Saharaz hegoaldean. Afrika behar-beharrezkoa ekimenaren 19. edizioak Afrika izen propioaz erakusketa aurkeztuko du aurten Ziudadelan. Kontinente beltza delakoaren artea biltzen du erakusketak, 200 pieza baino gehiagotan, hala nola maskara, fetitxe, zinginarri, txanpon, bitxi eta bestelako objektuetan, Afrika beltzeko kultura, etnia eta tradizioen ikuspegi zabala eskaintzeko asmoz. Goizean,...Mugarik gabeko mundu bat proportzio zuzenak dituen mapa batean, horra Sanduzelaiko liburutegiak munduari begiratzeko biharko proposatzen duen lantegia, euskaraz
Taller bibliotecas Bihar, arratsaldeko seietan, “Liburutegiak bakearen alde” programako jarduera bat izanen da Sanduzelaiko liburutegi publikoan, hau da, “Petersen mapa, begirada bat munduari’ lantegia, 10 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. Jarduera gaztelaniaz ere eskainiko da, gero, azaroaren 19an (astelehena), Mendillorriko liburutegi publikoan, eta San Pedrokoan amaituko du azaroaren...EH Bildu-ko prentsaurrekoa
press_conference