4891 erakusten - 4905@guztira
70etik gora ostalaritza-establezimenduk eta jai-gunek bat egin dute Udalaren edalontzi berrerabilgarriaren sistemarekin, sanferminetarako
Sanfermin hauetan ere, Iruñeko Udalak edalontzi berrerabilgarriaren sistemaren aldeko apustuari eutsiko dio, bai eta hondakin-murrizketaren eta plastikorik gabeko kulturaren eta festen aldekoari ere. Aurten 70 jai-gunek egin dute bat sistemarekin, tartean hiriko 60 ostalaritza-establezimenduk eta Alde Zaharreko peñek, San Nicolas, Navarrerria, Caldereria, Jarauta eta Estafeta kaleetakoek, bai eta Udalak egin...Udalak atzeratu egingo du I. Zabalgunean –Parlamentuaren eta Taconera kalearen inguruan– egitekoak diren obren hasiera, proiektua berrikusi eta hobekuntzak aztertze aldera
Iruñeko Udalak I. Zabalgunean –Parlamentuaren eta Taconera kalearen inguruan– egitekoak diren obren hasiera atzeratuko du, proiektua berrikusi eta hobekuntzak aztertzeko; horixe jakinarazi da gaur goizean udal-ordezkariek eta merkatarien elkarteek egin duten bileran. Beste gai batzuei ere heldu diete: baimenik gabeko salmenta ibiltaria sanferminetan eta Iruñeko Udala egiten ari den azterketa,...Udalaren gizarte-zerbitzuek neurriak hartu dituzte erabiltzaileak zuzenean informatzeko, datozen egunotarako aurreikusitako tenperatura altuei nola egin aurre jakin dezaten
Gaur Iruñea bigarren bero-boladan sartu da, eta egoera hori uztailaren 25a arte iraungo du. Egunotan betetzen ari dira aurreikuspen hauek: tenperaturek 36 gradu gaindituko dituzte, eta gutxienekoa ez da 18 gradutik jaitsiko zenbait egunetan. Udalaren Etxez Etxeko Arreta Lantaldeak, gutxienez erabiltzaileen % 80 adinekoak dituenak, etxeetara eramaten ari da, zuzenean,...Igandean Udalaren ordezkari batzuek Baionara bidaiatuko dute, bertako Zaindariaren jaietan Iruñearen Eguneko ekitaldietan parte hartzeko
Baionako jaiek beren azken eguna Iruñeari eskainiko diote igandean, uztailak 28. Ohikoa denez, Udalaren ordezkaritza batek senidetutako hirira bidaiatuko du Iruñearen Eguneko ekitaldietan parte hartzeko. Ordezkaritzan Ana Elizalde jarduneko alkatea buru izango da, eta Udalbatzako beste kide batzuk ere izango dira. Horrela, Iruñeak itzuliko du Baionako Udalak sanferminei, uztailaren 8an,..."Txupinazoa" eta "Gaixoa ni"
Imagen chupinazo Imagen pobre de mi Txupinazoa sanferminen hasieraren iragarle den suziriraen jaurtitzeko ekitaldia da. Mundu osoak zapia lepoan lotzeko urduritasunez itxaroten duen seinalea, festa etengabeko bederatzi egun biziren abiapuntua baita. Ekitaldi oso jendetsua da eta Udaletxe plaza dirudiena bezain handia ez da. Hau dela eta, jendeari beste aukera bat eman nahian, Udalak Iruñako beste leku...Nafarroako ilustrazioaren lau hamarkada dakarzkigu IMAJINARIOAK erakusketak Ziudadelako Mistoen eraikinera, gaurtik
Imajinario edo iruditeriak, “egile, eskola edo tradizio baten elementu sinboliko eta kontzeptualen errepertorioa” dira. Iruñeko Udalak gaurtik aurrera Ziudadelako Mistoen eraikineko bi solairuetan ikusgai egongo den erakusketa aurkeztu du, belaunaldi ezberdinetako berrogeita lau ilustratzaile nafarren lanez osatutakoa. Ez dira hor bildu guztiak, baina badaudenek ordezkari-multzo eder askoa osatzen dute, argitalpenak...Azaroaren 5ean amaituko da Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketara idazlanak aurkezteko epea, poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak modalitateetan
Azaroaren 5ean amaituko da Egile Berriendako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketara idazlanak aurkezteko epea. Lehiaketan hiru modalitate daude: poesia, narrazioa eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira bertsolaritzaren arauekin bat). Lehiaketak hiru sari banatuko ditu modalitateko, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak 250 euroko lau aipamen eman ahalko dizkie, zein...Udalak Iruñeko sei parke garrantzitsuenen inguruko informazioa duten 21.500 esku-orri tolesgarri argitaratu ditu, natur ondarea bizilagunen eta bisitarien artean ezagutarazteko
Iruñeko herritarrek eta hiria ezagutzera etortzen direnek badute jada Iruñeko parkeei buruzko berariazko esku-orri tolesgarria, hiriaren XIX eta XX. mendeetako arkitektura, historia eta artea ere jasotzen dituena. Esku-orria Udalak argitaratu du, Iruña berdea da izenburupean, eta Udalaren Turismo bulegoan har daiteke, Udaletxe plazan. Edukietan, bai bertokoentzat bai bisitarientzat, berdeguneek hiriko...Itsasoa, iparretik zein hegotik begiratua eta norberaren eta gizartearen bilaketen metafora gisa, Elba Martínezen eta Consuegra Romeroren erakusketan
Bi artistak (bata iparrekoa eta bestea hegokoa) urrutitik edukitako elkarrizketatik sortu da ekainaren 30a arte Mistoen Eraikinean ikusi ahal den erakusketa. Elba Martínezen eta Consuegra Romeroren lana, sormen-prozesu osoan Susi Blas komisarioak lagundua, bi artisten erakusketan islatu da, Ostruka bat izan liteke... bi dira baina. Kaixo, itsasoa hautsi egin da...Iruñeko Udalak entzierrilloa ikusteko 2.800 sarrera zozketatuko ditu, ekainaren 3tik 7ra horiek eskatzen dutenen artean
Aurten ere Iruñeko Udalak sanferminetako entzierrilloa ikusteko 2.800 sarrera zozketatuko ditu. Guztira 1.400 sarrera bikoitza izango dira, hots, egun bakoitzerako 2 lagunendako 175 sarrera; horrela, egunero 350 lagun joan ahal dira zezenak Gaseko Eskortetatik San Domingokoetaraino igarotzen ikustera. Interesdunak 010 edo 948420100 Herritarrendako Arreta telefonoetara deituta edo www.iruna.eus (ala www.pamplona.es)...Ostegunean Maite Larburuk bakarka egindako lehen lana aurkeztuko du: euskarazko abestiak, non bere formakuntza klasikoa eta folka, bossa zein jazza uztartzen baititu
Bihar, ostegunean (ekainak 6), Maite Larburuk bakarka egindako lehen lana aurkeztuko du, Hezurren azpian izenburupean: euskarazko hamaika abesti, non antzinako musikan duen formakuntza klasikoagoa folk, bossa zein jazzarekin uztartuta aditu ahal baita. Kontzertua Kantu eta Hitza euskarazko formatu txikiko kontzertu-zikloaren barruan dago. Erraldoien Txokoan izango da (Descalzos k., 72), 20:30ean...Prentsaurrekoak
Resultados 1 - 15 de 540 Información sobre el plan de ayudas del Ayuntamiento a personas y municipios afectados por la DANA Joseba Asiron, Joxe Abaurrea 04/11/2024 Presentación del ciclo de actividades ‘Oteiza, Basterretxea, Chillida, lugares de encuentro’ Iñigo Gómez, Gregorio Díaz Ereño, Patxi Burillo 31/10/2024 Presentación del programa Record-Arte...