4876 erakusten - 4890@guztira
GeoPamplona
GeoPamplona Hiri-bisorea https://sig.pamplona.es/?lang=eu Imagen Hiri-bisorean sartu Hiri-bisorea hiriari buruzko informazioa emateko baliabide bat da, eskura jartzen dituena Iruñeko Udalaren zein Nafarroako Gobernuko IDENA plataformaren datu georreferentziadun asko, betiere Iruñeko udal-mugartearen barrukoak. Plataformak bide ematen du hauetarako: Kontsultak egiteko Hautaketak egiteko Bilaketak egiteko Deskargatzeko Neurketak egiteko Inprimatzea Partekatzeko Helbideak lokalizatzeko Horrez...Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka irailaren 6tik 8ra izango da, eta elikagai, artisau-lan eta bestelako produktuak eskaintzen dituzten 100 eta 120 bitarte saltoki izango ditu
Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka tradizionala irailaren 6, 7 eta 8an ospatuko da aurten. Iruñeko Udalak Nafarroako Kontratazio Atarian eman du argitara baldintza-agiria; izan ere, horren arabera arautzen da bide publikoa okupatzeko lizentzien emakida, bide ematen duena merkatua osatzen duten elikagai, artisau-lan eta bestelako produktuen 100-120 saltoki paratzeko. Azokak, oro...Alde Zaharreko hamar taberna eta kafetegitatik lau ate bikoitza instalatzeko egokitu dira: nahitaezkoa da 2025eko urtarrilaren 1etik
doble puerta Alde Zaharreko ostalaritza-establezimenduak Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBBPB) 89. artikuluko eskakizunetara egokitzeko prozesua azken fasean sartu da. Tabernetan eta kafetegietan atari estankoa (ate bikoitza) jartzea nahitaezkoa dela ezartzen du neurriak, eta xede du gaueko musikarekin lotutako eragin akustikoa murriztea eta jarduera ekonomikoaren, bizikidetzaren eta auzokideen...Katalina Foixkoa etorbideak berriz hartuko du aurreko izena: Armada etorbidea
Iruñeak Armada etorbidea izango du ostera ere. Oraingo izendapena –Katalina Foixkoa etorbidea– aurretik zuen izenaz ordeztuko da –Armada etorbidea– behin administrazio-izapideak egindakoan. Enrique Maya Iruñeko alkateak erabaki horren berri eman du goizean egindako Bozeramaileen Batzordean. Hori horrela, Katalina Foixkoa erreginaren izena berriro erabiliko da 2016ko urrian Nafarroako Artxibo Nagusiaren inguruko...Nafarroako musika-eskoletatik etorritako 120tik gora txistulari gaztek Alarde Txikiaren hirugarren edizioan parte hartuko dute, bihar, ostiralarekin, Udaletxe plazan
Udaletxean izango da, ostiralean, Alarde Txiki izenaz ezagunagoa den Nafarroako txistulari gazteen kontzertuaren hirugarren edizioa. Txorien xuxurlak – El susurro de los pájaros izenburupean, aurtengo kontzertuan Nafarroa osoko musika-eskoletako 120 txistularik baino gehiagok parte hartuko dute. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera librea da. Kontzertua ostiralerako antolatu da, horrela bat...Atari zabaleko proiekzio-programak azken-aurreko asteari helduko dio, hasteko, bi saioz, Iturraman eta Txantrean
Datorren astean Zinema-gauak Iturramako Bulebarrean hasiko dira. Hor, abuztuaren 19an, Mi querida cofradía komedia dramatikoa (2018, Espainia, 87 min) proiektatuko da. Marta Díaz de Lope zuzendari duela, argumentuak Carmenen gorabeherak ditu ardatz, herriko Kofradiaren alde lanean 30 urte baino gehiago daramatzan malagarrarenak, nagusiki gizonak kide dituen erakundean. Carmenen ametsa Aste...Iruñeko alkateak Txernobyletik, hemen uda igarotzeko, etorritako haurrei egin die harrera
Goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak Txernobyleko haur ukrainarrei egin die harrera, udako hilabeteotan Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan baitaude, Chernóbil Elkarteari esker. Haurrak harrera-familiekin eta elkarteko boluntarioekin etorri dira Udaletxera, beren herrialdera itzuli aurreko egunean. Uztailaren 1ean 197 haur, guztira, lurreratu ziren Bilbon, uda ezberdin batez gozatzeko, Txernobylek 1986ko istripu...Europako abiadura-irristaketako Txapelketaren aurkezpena Iruñean
press_conferenceBatasunaren Pribilegioaren kariaz antolatutako musika-programazioari larunbatean emanen zaio hasiera, Gazteluko plazan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua eskainiko duelarik
Larunbatean –abuztuak 31– Nafarroako Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua emanen du Gazteluko plazan; horrela emanen zaio hasiera Batasunaren Pribilegioaren urteurrena ospatzeko Iruñeko Udalak antolatutako musika-programazioari. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak operetak, zartzuelak eta martxak jarriko ditu entzungai, emanaldi berezian, programa anitzean, Manuel Hernández-Silva zuzendari titularraren batutapean. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Goizean, María...Erraldoi eta Buruhandiak, Udalbatzaren desfilea, Erdi Aroko merkatua eta La Pamplonesaren kontzertua izanen dira irailaren 8an Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena ospatzeko
Datorren irailaren 8an Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena ospatuko da. 1423an Karlos III.ak hirian ziren hiru burguak –Navarreria, San Zernin eta San Nikolas– batzeko agiria sinatu zuen 1423an, eta orain Iruñeak sinadura horren urteurrena ospatzen du. Efemeride hori datorren asteburutik aurrera gogoratuko da kontzertuen, musika-jaialdien, doako bisita gidatuen, Erdi Aroko merkatuaren...12 atestatu helarazi dira epaitegietara festetan arropa eta objektu faltsuak saltzeagatik, bi lagun atxilotu dira eta bost, penalki salatu
Sanferminak hasi zirenetik 12 atestatu helarazi dira epaitegietara, produktu faltsuen salmentarekin lotuta. Jarduketa horien ondorioz 2 lagun atxilotu dira eta beste bost penalki salatu dira. Jabetza intelektualaren kontrako ustezko delitu bat leporatzen zaie, eremu publikoan produktu faltsuak saltzeagatik. Konfiskazio horiek Alde Zaharrean eta Zabalguneetan eman dira nagusiki. Zehazki, Aduanako zokoan,...Yamaguchi parkea eta Galaxiako Lorategia
Imagen Parque de Yamaguchi Imagen Herrerillo comun Xabier Esparza_3.JPG Imagen Carbonero comun Leticia Romeo_3.JPG Imagen Caja nido INFORMAZIO PRAKTIKOA Helbidea: Barañaingo etorbidea, 23, 31008 Pamplona - Iruñav. de Barañáin, 23, 31008 Pamplona - Iruña Ibilbidea: Iruña Berdea da Eskuorria: Iruña Berdea da Haurrak : Arakatzailearen koadernoa Gaztelugibeleko parketik oinez hamar...2019ko sanferminetako programa ofizialean askotariko 496 hitzordu daude, adin guztietan jaiez gozatzeko
2019ko sanferminetako programa ofizialak askotariko 496 hitzordu ditu, adin guztietan jaiez gozatzeko. Uztailaren 6tik 14rako 40 kontzertu, 33 dantzaldi, kaleko 144 musika-emanaldi, 7 banda-emanaldi eta eskualdeetako 49 dantzaldi zein musika-emanaldi daude prest. Haur eta familiendako 162 ekitaldi, ikuskizun eta jarduera egongo dira; baita ere, herri-kirolekin 8 hitzordu, 11 antzerki eta...Udalaren ibilketa nordikoak berriro eginen dira, irailetik azarora, bi intentsitate mailatan, eta ibilbidetan Biurdana eta Ziudadela gehitu dira
Iruñeko Udalak hirian barnako ibilketa nordikoaren saioen eskaintzari jarraipena eman dio, aire zabalean ariketa fisikoa egitea bultzatzeko. Irailaren 11tik azaroaren 16ra, asteazkenetan eta larunbatetan izanen dira saioak, eta oraingoan hirian barnako ibilbide berri hauetan ere: Biurdana eta Ziudadela. Horiek Taconera parkeari, Arantzadiko inguruneari eta Donejakue Bideko tarteei gehituko zaizkie. Ohi...Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Udaletxe plazan egiten duen agurra eta "Coletas", uztailaren 7ko ONCE kupoiaren protagonistak
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Udaletxe plazan uztailaren 14an egiten duen agurrean, eta Coletas kilikiaren irudia izango dira uztailaren 7ko ONCE kupoiaren protagonistak. Goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak Udaletxeko bulegoan egin dio harrera Valentín Fortún ONCEko lurralde-ordezkariari, zeinak salduko diren 5,5 milioi kupoietan agertuko den diseinua aurkeztu baitu. Ez da lehen...