Buscador

4786 erakusten - 4800@guztira
  • Iruñeko Udalaren IFK eta helbidea

    IFK = P-3120100/G Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31001 Iruña
  • Iruñeko armarria

    Hiriaren bandera eta armarria Karlos III.a Noblea erregeak zehaztu eta eman zituen, 1423ko irailaren 8an aldarrikatutako Batasunaren Pribilegioan. Iruñeko armarria puntaduna da eta pieza eta esmalte hauek ditu: azurrezko (urdinezko) eremuan, zilarrezko lehoi ibiltaria, mingaina eta atzaparrak gorriz dituena, eta haren gainetik, erdian, urrezko errege-koroa; borduran Nafarroako armak ditu, urrezko...
  • Batasunaren Pribilegioa

    Karlos III.a Nobleak emana. DATA: 1423ko irailaren 8a. Egun horretan Karlos III.ak izen hori duen agiria sinatu zuen, eta haren bidez ordura arte Iruñean zeuden hiru burguak bateratu ziren. BURGUAK: San Nikolas, Nabarreria eta San Zernin.
  • Elikagaien higieneari buruzko ordenantza

    Iruñean elikadura-sektorearekin lotutako edozein jarduera egitean bete beharreko baldintza teknikoak, higienikoak eta sanitarioak ezartzen ditu. Elikagaien Higieneari buruzko Udal Ordenantza, BON 25 del 27/02/2006 aldizkarian onetsia. Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena, BON 159 de 14/08/2014. XEDAPEN INDARGABETZAILEA: Ordenantza hau indarrean sartzen denetik indargabetuta geratuko dira haren aurkako udal-xedapen guztiak, eta...
  • Familietan esku hartzeko udal-programa arautzen duen ordenantza

    HELBURUAK: Familia-unitatea mantentzea. Haurraren ongizatea eta oinarrizko beharrak bermatzea bere ohiko familiaeta gizarte-ingurunean. Babesgabetasunak haurrarengan dituen ondorio negatiboak saihestea/konpontzea. Familiak bere bizi-zikloaren faseei behar bezala aurre egiteko duen gaitasuna indartzea. Familia-harremanen kalitatea hobetzea. Familiak bere ingurunearekin harremanak izateko duen gaitasuna hobetzea eta laguntza-sistemak indartzea. Haurren, nerabeen eta guraso-figuren gaitasuna hobetzea,...
  • Udalaren komun publikoak, garbiketa automatikokoak (komunak)

    Garbiketa automatikoko komunak, guztiak desgaitasuna duten pertsonendako egokituak. ORDUTEGIAK: 07:00etatik 01:00etara: San Frantzisko plaza. Serafín Olave (López pilotalekua). Olibako Monasterioa. Naiarako Gartziaren pasealekua. Elío Epailearen plaza (aparkalekurako sarreraren ondoan). Erriberri kalea (aparkalekurako sarreraren ondoan). Sandua pasealekua. 07:00etatik 23:00etara: Donibaneko ibarra. Martzillako Monasterioa (aparkalekurako sarreraren ondoan). Ilargi Enea parkea. Mendillorri (goialdea)....
  • Proiektua - Hego Txantreako urbanizazioa eta parkea

    XEDEA: kilometro bateko luzera eta 100 metroko zabalera duen Hego Txantrea parkea eta eremuan proiektatutako urbanizazio berria urbanizatzeko lanak; azken horretan 550 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da lau etxe-sailetan. Hego Txantrea parkearen lehen fasea Irubide institutuaren eta Magdalenako parkearen (lehengo Donejakue Bideko parkea) ondoan biribilgune bat eraikiz hasten da; hori izanen...
  • Iruñategi - Iruñeko Elkarteen web-orria

    Iruñategi proiektua Iruskanen (Iruñeko Informazio Geografikoa Eskuratzeko Ataria) integratuta dago, eta Iruñeko elkarte-mugimenduaren eta gizarte-ekimenaren bilakaera eta egungo egoera aztertu eta balioestea du helburu. Sare komunitarioaren ikuspegia eskaintzen du, hiriko hamahiru auzoetako elkarte-baliabideen, erakundeen, gizarte-ekonomiaren eta herritarren ekimenen benetako argazkiekin. 14 mapek (1 orokorra eta 13 auzoetakoak) auzo bakoitzaren proiekzioari...
  • Udalaren osasun-ordenantza, araubide juridikoaren eta zehapen-prozedura administratiboaren xedapen orokorrei buruzkoa

    XEDEA: osasuneko udal-ordenantzen arau-hauste eta zehapenen xedapen orokorrak eta araubide juridikoa ezartzea, baita haien zehapen-prozedura onestea ere. Ordenantza hau ordeztailea da Osasunari buruzko Lege Orokorraren, Osasunari buruzko Foru Legearen eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen aldean, baita Nafarroako toki-entitateei aplikatzekoak diren estatuko edo foru-erregelamenduen aldean ere....
  • Iruñeko herritarrek udal-administrazioaren aurrean dituzten eskubide eta betebeharren gutuna

    HELBURUA: Iruñeko Udalaren funtzionamenduaren oinarriak jorratzea. Zerbitzuak ematean gardentasunaren, informazioaren eta arreta egokiaren printzipioei, eta elkarbizitzaren eta legeak betetzearen printzipioei erantzutea, administratuen eskubideak eta betebeharrak ezarriz. Iruñeko herritarrei irekitako udal-administrazio modernoa lortzea. Gero eta administrazio solidarioagoa lortzea. ATALAK: Herritarrei irekitako udal-administrazio modernoa. Udal-administrazio solidarioa eta ingurumenaren defendatzailea. Udal-langileekiko konfiantza-harremana. Iruñeko...
  • Merkataritzaren Mahaia - Iruñeko Udala

    OSAERA: Merkataritza eta Turismoko Zinegotzigoa, udal-ordezkaritza duen talde politiko bakoitzeko ordezkari bat, Merkataritza eta Turismoko teknikariak eta merkataritza-sektoreko ordezkariak. Hiriko merkataritza-eremuetako merkatari-elkarte bakoitzeko ordezkari bat (Alde Zaharra, Zabalgunea, Arrotxapea-Salbatore, Mendillorri, Martín Azpilcueta, Iturrama, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea), udal-merkatuetako merkatari-elkarte bakoitzeko ordezkari bat, Comiruña eta merkataritza-sektoreko elkarte eta entitate hauetako bakoitzeko...
  • Maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arrautzen duen udal-ordenantza

    XEDEA: aisialdiko lokal txikiek bete beharreko funtzionamendu-baldintzak arautzea, ordutegia barne, lokal horien erabiltzaileen eta kokatuta dauden hiriko eraikin eta eremuetako bizilagunen interesak bateratzeko, eta horrela funtzionamendu egokia bermatzeko, eragozpenak eta arriskuak saihestuz. BEHIN BETIKO ONESPENA: BON 162 del 23/08/2016. INDARREAN SARTZEA: 2016ko irailaren 16an.
  • LGTBI+ Udal Kontseilua

    Kide anitzeko organoa, aholku ematekoa eta sektoreko partaidetzakoa, LGTBI+ mugimendua udal-politika publikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan integratzeko sortua. Kontseilua Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko eskumena duen udal-alorrari atxikita dago. XEDEA: Iruñeko LGTBI+ mugimenduaren eta udal-politika publikoen arteko lankidetza ezartzea, LGTBI+ pertsonei zuzendutako jarduketen informazio-, azterketa-, proposamen-, jarraipeneta ebaluazio-prozesuetan...
  • Obra txikiak egiteko hirigintzako lizentziak arautzen dituen udal-ordenantza

    XEDEA: obra txikien hirigintza-lizentziak arautzea, bereziki errazak direlako, prozedurak arintzea eta beharrezkoak ez diren aldez aurreko egiaztapenak eta kontrolak murriztea komunikazio-araubideko eta araubide laburtuko prozeduretan. Bi PROZEDURA mota daude: 1)Oso errazak diren jarduketetarako, Komunikazio Araubideko Obrak deitutakoak: Estaldurak eraberritzea, konpontzea, berritzea edo aldatzea. Barneko arotzeria eta osasun-aparatuak aldatzea edo ordeztea....
  • Iruñeko Udalbatzaren osaera 2007 - 2011

    ALKATEA: Yolanda Barcina Angulo (UPN) UNIÓN DEL PUEBLO NAVARRO (UPN): José Iribas Sánchez de Boado Juan Luis Sánchez de Muniáin Ana Pineda Abel de la Cruz José Javier López Rodríguez Francisco Javier Lorente Pérez Ana Elizalde Urmeneta Eduardo Palacios Sureda Paz Prieto Sáenz de Tejada Fermín Alonso Ibarra Ignacio Polo...