1546 erakusten - 1560@guztira
Urtarrilean Auzo-eztabaidaguneak eginen dira berriro, eta honako berritasun hauek izanen dituzte: lagungarri gisa, astean zehar jarduerak eta ibilaldiak antolatuko dira, auzotarren guneak ezagutzeko
foto Auzo-eztabaidaguneen bederatzigarren erronda urtarrilaren 23tik ekainaren 19ra bitarte eginen da, eta beti bezala, hiriko 14 auzoetara iritsiko da, txandaka-txandaka eremutan barna ibiliko da. Eztabaidaguneen erronda honek, ordea, berritasunak izanen ditu. Batetik, topaketen data asteartetik ostegunera aldatuko da, honako arrazoi honengatik: astean zehar eztabaidaguneari lotutako jarduerak egiteko nahikoa izatea, besteak...Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak jaso du X. Txondorra saria, taldearen 50. urteurrenean
Gaur goizean aurten 50. urteurrena betetzen duen Ortzadar Euskal Folklore Elkarteari eman zaio X.Txondorra saria, Iruñeko Udalaren harrera-aretoan. Olentzeroren Lagunen Elkarteak sustatzen duen eta Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan ematen den sari honek saritu nahi du "urte hauetan guztietan zehar folklore tradizionalaren ikerketari eginiko ekarpena". Aurtenhamargarren edizioa du dagoeneko,...Iruñeko Udaltzaingoak 402 salaketa penal jaso ditu online, duela sei hilabete ziurtagiri digital bidezko izapidetze berria ezarri zuenetik
foto 2024ko ekainaz geroztik, Iruñeko Udaltzaingoak hainbat delitu arinen 402 salaketa penal jaso ditu online. Duela sei hilabetetik hona, online salaketa egiten duenak ziurtagiri digital bat izan behar du. Hala, prozesua erabat telematikoa da eta saihesten da Udaltzaingoaren bulegoetara joan behar izatea; lehen beharrezkoa zen bulegoetara joatea. Udaltzaingoak online salaketa...Urtarrilaren 2an eta 3an eskatzen ahalko dira 50 urte baino gehiagoko helduendako Yoga eta Gimnasia Aerobiko Modernoko programan hutsik dauden 123 plazak
foto Urtarrilaren 2an eta 3an, beste aukera bat dute 2024-2025 ikasturteko 'Citius, Longaevus, Fortius' kirol terapeutikoko udal-programaren barruan gimnasia aerobiko modernoa edo yoga egin nahi duten 50 urtetik gorako helduek. Egun horietan, kirol-modalitate eta zentro bakoitzean hutsik geratu diren plazetarako izen-emateak onartuko dira, guztira 123. Eskolak urtarrilaren 8an hasiko dira...Jolaserako sei txokok esperimentatzera gonbidatzen dituzte haur eta nerabeak Gazteluko Plazako Eguberrietako Karpan
Jolastea, partekatzea eta esperimentatzea dira Iruñeko Udalak, aurten ere, haurrei eta nerabeei zuzendutako Eguberrietako Karpa abian jartzeko helburuak. 250 metro koadroko espazio hori hiriaren erdi-erdian dago, Gazteluko plazan, eta sei aisia-gune desberdin eskaintzen ditu, adingabeen adin eta interesetara egokituak. Doako aisialdi-proposamen hori datorren igandera arte egonen da zabalik, urtarrilaren 5era...Urtarrilak 5, igandea
17:00 Harrera berorien maiestate Errege Magoei, Udaletxe plazanUrtarrilak 9, osteguna
08:00 Udal-taldearen bilera 09:15 Elkarrizketa Naiz Irratian, alkatearen bulegoan 10:30 Bilera Jesús Cía Iruñeko Erruki Etxeko zuzendariarekinDantza garaikideko lau ikuskizunek osatzen dute DanZ jaialdia, eta urtarrilaren 9tik 25era eginen da Iturramako Civivoxean
danz Iturramako Civivoxean DanZ jaialdiaren edizio berri bat eginen da urtarrilaren 9tik 25era. Jaialdi horrek dantza garaikidearen hurbileko lurraldeen aldeko apustua egin du, sentsibilizazio, inklusio, bitartekaritza, erakustaldi, topaketa eta hausnarketarako espazio bat sortzeko. Lau dantza-ikuskizunek osatzen dute programa, horietako bat lehen haurtzaroari zuzendua, mugimendu- eta sorkuntza-lantegi batek eta Myriam...Udalak 2006tik geldituta egon diren 175 etxebizitza babestu berrabiarazi ditu Anelier pasealekuan; Etxebizitzak berrabiarazteko, Udalak eraikuntza-enpresa obrak gauzatzera behartu du eta lurzatiak erreskatatu ditu
Paseo Anelier Tokiko Gobernu Batzarrak koefizientea eguneratzea onetsi du gaur goizean. Koefiziente horren bidez, Arrotxapeko Anelier pasealekuko bi lurzatitan eraiki behar ziren etxebizitzen prezioak baloratzen dira. Akordio horri esker, bi lurzatien (4-B eta 11-C deiturikoak) egoera desblokeatuko da eta 175 etxebizitza babesturen sustapena ahalbidetuko da. Bi lurzati horiek 2006an atera...Amaiur ikastolan estreinatu den patio berriak berdegune gehiago izanen ditu eta jolasteko aukerak dibertsifikatzearen aldeko apustua egin du, baloiarekin jolasteri garrantzia kentzeko eta jolas librea sustatzeko
Amaiur ikastolako ikasleek patio berri bat dute, gune gogor gutxiago eta berdegune gehiago dituena. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean bisitatu du jolasgune berria; obrek lau hilabete iraun dute, abuztutik abenduaren 19ra arte. 59.565 euroko inbertsioa jo dute, eta haiei esker irla berde bat sortu da patioaren erdian, kirolguneak berrantolatu...Udalak ikastetxeetako patioak birnaturalizatzen jarraitzen du, eta esku-hartze horiei lotutako pedagogia jorratzen du Heike Freire adituaren eskutik
Iruñeko Udaleko arkitekturako eta arkitektura teknikoko langileek parte hartu dute ikastetxeetako patioak birnaturalizatzeari buruzko prestakuntza-saioan. Heike Freire Rodríguez espainiarrak gidatu du saioa: filosofoa, psikologoa, pedagogoa eta aktibista da; pedagogia berdea deritzona sortu zuen. Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorreko profesionalek hartu dute parte, horrelako zuzkidurak dituzten birmoldaketa-proiektuak idazteaz edo eskatu eta...Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordean aztertutako gaiei buruzkoa
press_conferenceKondestablen ikusgai dagoen erakusketa baten bidez, etorkizuneko Euskal Pilotaren Interpretazio Zentrorako hautatutako bost proiektuen infografiak eta deskribapenak aurkezten dira
Kondestable jauregiaren bigarren solairuan otsailaren 16ra arte iraungo duen erakusketan Euskal Pilotaren Interpretazio Zentroa diseinatzeko ideia-lehiaketan hautatutako bost proiektuak egonen dira ikusgai. Hainbat panelen bidez, erakusketak bost proiektuen birsorkuntzak, infografiak, planoak eta azalpenak bilduko ditu, herritarrek proiektuak ezagutu eta ekarpenak egin ditzaten. Iruñeko Udalak parte hartzeko prozesu bat ireki du,...Otsailak 3, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Tokiko Gobernu Batzarra 12:00 Bisita San Blas eguneko azoka txikira (San Nikolas plaza) 14:00 Bisita ehun urteko gizon bati