Zirkulazioa 2026 - Ibilgailuaren behin betiko baja - Zerga itzultzea

Zirkulazioa 2026 - Ibilgailuaren behin betiko baja - Zerga itzultzea
Otros datos
IVTMren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga) kuota hiruhileko naturalen arabera hainbanatzen da ibilgailuari baja ematen zaionean.
Ibilgailuaren baja IVTMren zerga-erroldan erregistratu bada urteko ordainagiria jaulki aurretik, lehen hiruhilekoaren arabera hainbanatuta jaulkiko da (ordainagiria beti urteko lehen hiruhilekoan sortuko da).
Ibilgailuaren baja urteko ordainagiria jaulki ondoren baina borondatezko epean ordaintzeko mugaeguna baino lehen gertatzen bada, Aldizkako Tributuetako Departamentuari eskatu ahal izanen zaio (948420245/250/251 telefonoan edo circulacion@pamplona.es helbide elektronikoan).
Ibilgailuari baja emanda ere ordainagiria oso-osorik ordaindu bada, ibilgailuaren baja-dataren arabera dagozkion hiruhilekoen zati proportzionala itzultzeko eskatu ahal izanen da. Eskaera egiteko, eskabidea aurkeztu behar da udal-erregistroetako edozeinetan edo Zergadunendako Arreta Bulegoan.
¿Te ha sido útil esta página?