Modu Duinean Hiltzeko Eskubidearen Aldeko Nafarroako elkartea (DMD)

Modu Duinean Hiltzeko Eskubidearen Aldeko Nafarroako elkartea (DMD)
Helbidea

SAN JOAN BOSCO KALEA 15, BEHEKO SOLAIRUA
31007 - IRUÑA

- San Joan Bosco Zentroa.

Telefonoa
Ordutegia
- BILERAK: hileko lehen asteazkenean, 19:00etan (urritik ekainera).
AURREZ AURREKO HITZORDUAK: hilabete bakoitzeko 2. eta 4. astelehenetan, Kondestable Civivoxean (aurretiko hitzordua 696-357734 telefonoan).
Beste zenbait datu
HELBURUAK:
Pertsona orok bere bizitza amaitzeko unea eta modua erabakitzeko duen askatasuna defendatzea, bereziki narriadura itzulezina eta sufrimendu jasanezina dituenean.
Elkartearen xedeak gizartean zabaltzea, haien aldeko iritzi publikoa sustatuz.
Politikoki eragitea, eutanasia eta lagundutako suizidioa despenalizatzeko.
Kide guztien jarduerak koordinatzea, haien arteko lotura izanez.
Bazkideari bere bizitzaren amaieran arreta pertsonala ematea.
Gaixoen eskubideei (tratamenduari uko egitea, ahalegin terapeutikoa mugatzea, bizi-testamentua, sedazio terminala), laguntza-baliabideei, autoaskapenerako gidari eta abarri buruzko aholkularitza ematea.
Elkartearen xedeekin bat datozen autonomia-erkidegoetako elkarteak eta tokiko taldeak sortzea bultzatzea.
JARDUERAK:
Prestakuntza-jardunaldiak, eztabaidak, zineforuma, Elkartearen funtzionamenduari buruzko informazioa, buletina, etab.