
Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.621 prentsa-ohar igorri zituen 2023an komunikabideetara, aurreko urtean baino % 4,7 gehiago, 2022an 1.547 udal-informazio igorri baitzituen. Ohar gehien bidali ziren hilabeteak urria, iraila eta azaroa izan ziren, 164, 161 eta 151, hurrenez hurren. Urtarrilean, apirilean, abuztuan eta abenduan, 120 prentsa-ohar baino gutxiago igorri ziren.
2023an, 217 deialdi egin zitzaizkien komunikabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, bisita, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.
|
|
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|---|---|---|---|---|---|
|
Prentsa-oharrak |
1.705 |
1.549 |
1.641 |
1.547 |
1.621 |
|
Hedabide-deialdiak |
189 |
106* |
243 |
226 |
217 |
Iruñeko Udalaren webguneak, www.pamplona.es, 2023an guztira 1.099.031 erabiltzaile izan zituen eta 2.636.916 orrialdetara sartu ziren, 1,6 milioi saiotan. Erabiltzaile kopurua % 55 igo zen aurreko urtearen aldean, eta igoerak ere izan ziren orrialde kopuruan eta hasitako saioetan. Gogoratu behar da 2022ri dagozkion datuak webgunearen datu bilketarako prozesuan izandako aldaketaren ondorioa izan zirela, cookieak www.pamplona.esbarnean defektuz inhabilitatu baitziren. Bestalde, www.pamplona.es webean 2023an izandako sarreren % 78,33 mugikorraren bidez egin zen, % 20,98 ordenagailu bidez, eta % 0,69, tablet bidez. Erabiltzaile gehien-gehienak konektatzen dira.
Google Analytics web analisirako tresnaren datuen arabera, saio bakoitzean 1,53 orrialde bisitatu ziren bana beste eta bisiten batez besteko iraupena minutu bat eta 56 segundokoa izan zen. Iraupenak, beraz, 6 segundotan egin zuen gora, 2021eko datuen aldean, eta minutu eta 6 segundotan batean, 2020koen aldean. Handitzen ere jarraitu zuen webaren barnean orrialde batean baino gehiagotan nabigatzen duten pertsonen kopuruak, erreboteko ehunekoa % 1,77 jaitsi baitzen 2022ekin alderatuta (% 47,30etik % 45,53ra).
Aurreko urteetan bezala, orrialderik bisitatuena azala izan zen, sarbide guztien % 14,10rekin; gero, udal agenda (% 3,46).
Iruñeko Udalak urte osoan jarraitu du indartzen herritarrekiko komunikazio zuzena, errealitate sozial digitalera egokituta dauden bide berriak sortuz. Horrela, WhatsApp kanalak agertu direnez eta, ahien bidez, herritarrengana zuzenean iristeko aukera ematen dutenez, udalak bereak sortu ditu gaztelaniaz nahiz euskaraz. Egunero, bide hori baliatuz, udal albisteen laburpena bidaltzen zaie herritarrei, zerbitzu-informazioaz landara, hala nola izen-emate nabarmenen hasiera eta bukaera, alerten gaineko oharrak (uholdeak, elurra, polen-mailak) edota ingurune digitalean garrantzia hartu ohi duten mezuak, hala nola hiriarendako jardunaldi garrantzitsuen inguruko pilulak bide moldean edo Iruñeko Udalaren Eguberrietako zorion-agurra. Iruñeko Udalaren WhatsApp kanalei honako esteka hauen bitartez jarraituko diegu: gaztelaniaz eta euskaraz
Ingurune digitala egunerokotasunari itsatsita mantendu nahirik eta herritarrei zuzenean mintzatu nahian une bakoitzean dauden foroetan, Komunikazio Zerbitzuak Threads tresnaren agerpena baloratu du, hots, ingurune digitalean agertutako kide berri bat, sare sozial garrantzitsuen artean leku garrantzitsuetako bat hartuko duena. Gaztelaniazko eta euskarazko udal profilak sortu dira eta, haren ezaugarriak kontuan harturik, X, Facebook eta Instagrameko profilei erantsi zaizkie, Udalak egunero sortzen dituen prentsa-oharrak partekatzeko estrategiarekin bat. 2022an, halaber, profil berriak sortu dira Iruñeko sareetako udal ekosisteman, Animaliak Artatzeko Zentroarenak, hain zuzen ere. Izan ere, ikusi da badagoela adopzioaren zain dauden katu eta txakurren gaineko jakinarazpena egiteko beharra, eta profilak horregatik sortu dira.
Urtean zehar, Iruñeko Udalak segida eman dio 2022an hasitako estrategiari, udal kontu instituzionalen eta udal ekosistemako sareen arteko lotura sustatzeko, berariazko lekua baitu kulturan, gazterian, turismoan, jasangarritasun eta beste esparru batzuetan. Komunikazio Zerbitzuak sare bakoitzaren estrategiak koordinatu eta ekosistema horretan dauden hainbat sareren bidez jakinarazi behar diren ekitaldien edo jardueren estrategiak zuzentzen ditu. Sanferminen gaineko komunikazioa izan da horren adibiderik argiena. Izan ere, 2022an sare guztien ahaleginak koordinatze aldera eta, horrela, komunikazio eraginkorragoa egite aldera, burututako proiektu pilotuaren ondoren, Udalak estrategia ahaltsuago baten alde egin du jaien txoko bakoitza eramateko egitarauko ekitaldietara joaterik izan ez duten edo egun horietan hirian ez dauden pertsona guztiengana. Mugikorra, beraz, Sanferminak bizitzeko beste modu bat bat bihurtu da. Apustu hori Instagram, Facebook eta Twitter sareetako @SanferminesPamplona profiletatik zuzentzen da, eta emaitza oso oan izan da zinez, 1.838.575 kontutara iritsi baita eta erabiltzaile bakarretan igoera 300.000tik gorakoa izan da uztailaren lehen hamabostaldian bakarrik. Datu horiei erantsi behar zaizkie udal ekosistemako gainerako sareetan lortutako inpaktuak.
Zerbitzuaren 2023ko lanaren barruan, instituzioaren irudi korporatiboari dagokionez, urtero bezala, aurreko urteko (2022) udal-memoria egin da. Memoria online da nabigagarria eta PDFn deskarga daiteke. Hala, 2008az geroztik, Komunikazio Zerbitzuak zentralizatu eta laburbiltzen du Iruñeko Udaleko alor guztiek urte horretan egindako lana, herritarrei modu irisgarrian eskainiz erakundearen ikuspegi orokorra.
Hona hemen 2023an egindako irudi-kanpaina nagusiak:
Iruñeko Udalak argazki-kontratua luzatu zuen. Kontratu horrek xede du Udalak bere proiektu, jarduketa eta ekitaldiei buruz agindutako argazki-lanak egitea, udal-kanaletan hedatzeko eta komunikabideen eskura jartzeko. Kontratuak 39.930 euroko aurrekontua du eta Cristina Núñez Baquedano eta Jesús Garzaron profesionalek osatutako taldeari adjudikatu zaio.
Iruñeko Udalak, gainera, indarrean du bideo-albisteak egiteko kontratua, herritarrei udal-jardunaren berri emateko zenbait euskarriren bidez. Kontratuaren aurrekontua 52.937,40 euro da urteko, eta Javier Noáin Sanzi eta Ignacio Martínez Martínezi adjudikatu zaie. 250 bideo egin behar dituzte, astelehenetik ostiralera bitarte argitaratu ohi direnak urteko lanegunetan, udal-informazioak ikus-entzunezkoen bidez osatzeko. Hainbat bertsio egiten dira bideo bakoitzari buruz, idazkunak gaztelaniaz eta euskaraz jarrita. Eduki horiek udal mupietan, Iruñeko Udalaren Youtube kanalean eta udalaren web eta sare sozialetan daude ikusgai.
Horrela, jarraipena eman zaio esparru-akordioari publizitatea eta komunikazio-materialak diseinatzeko, hau da, publizitatearen, kartelen, liburuxken, etab. sormenarekin zerikusia duen guztia, ahalik eta kalitaterik onena lortzeko prezio lehiakorretan, eta irudi korporatiboaren batasuna lortzeko. Kontratuak publizitate instituzionaleko kanpainak eta ekintzak kontratatzea arautzen du urtebetez, bai eta jardueren eta zerbitzuen irudi, sustapen eta hedapenerako materialak eta euskarriak diseinatzea ere. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 484.000 eurokoa da. Bi sorta ditu. Lehena 4.000tik gorako lanetarako eta publizitate instituzionalerako egiten diren lan guztietarako (La Llorona-Hasitagori esleitua). Bigarrena, berriz, zenbateko horren azpitik dauden lanetarako; horrela, 11 enpresa aukeratu dira txandaka lan egiteko.
Martxoan, bestalde, 2023rako akordio-esparrua esleitu zen, tokiko hedabide pribatuetan publizitate-esparruak erosteko, hedabideak beren tipologiaren arabera sorta ezberdinetan elkartuta. Kontratuak, gehienez, 600.000 euroko aurrekontua ezarria du publizitatea egiteko. Idatzizko prentsan, Brandok Comunicacioni (Diario de Navarra) eta Zeroa Multimediari (Diario de Noticias) adjudikatu zitzaien eta, prentsa digitalean, bi enpresa horien edizio digitalei eta Glocal Influenceri (navarra.com) Era berean, honako irratietan sartuko dira irrati-kuñak: Sociedad Española de Radiodifusión/SER, Radio Popular Cadena Cope eta Uniprex S.A.U. (Onda Cero). Telebistako iragarkiei dagokienez, Editora Independiente de Medios de Navarra/Navarra Televisión da adjudikazioduna.
Komunikazio Zerbitzua arduratzen da udal-kanpaina kudeatzeaz 56 euskarri bertikaletan (mupiak. 52 analogikoak eta 4 digitalak) eta lurpeko aparkalekuetako 18 edikuluetan. Kudeaketa administrazio-emakidaren bidez egiten da; zehazki, JC Decaux España SLU enpresari esleitu zitzaion, 2022ko abenduan. Kontratuarekin bat, altzari horiek informazio- eta publizitate-gune gisa kudeatu eta ustiatzen dira. Kontratuaren bidez, gainera, elementu horien modernizazioa bultzatu zen, MUPI analogikoen ordez (56tik 52) MUPI digitalak jarriz. Enpresak, halaber, ordua eta tenperatura ematen dituzten 39 erlojuen ordez elementu digitalak jartzeko konpromisoa hartu zuen bere eskaintzan, hiri-altzariak osorik berrituta. 2023an, mupi analogikoen ia parke guztia berritu zen.