AHOULKULARITZA JURIDIKOA
2023. urtean, zerbitzu juridikoak administrazio-fasean zeuden honako errekurtso hauen defentsaz arduratu ziren.
Berraztertze-errekurtsoak. Guztira, 3.046 errekurtso izapidetu ziren, eta 2.881 ebatzi. Ebatzitako errekurtsoen emaitzei dagokienez: 77 ez dira onartu (% 2,52), 1.466 ezetsi dira (% 48,12), 1.296 baietsi dira (% 42,54), 42 partzialki baietsi dira (% 1,37). 165 daude ebazteko (% 5,41).
Gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuak eta 2023. urtean Udal honetara igorriak, errekurtsoa jaso duen Administrazioa izateagatik; 1.255 jaso dira, haietariko 42 2022. urteari dagozkionak eta, 1.213, 2023ri.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenei dagokienez, Administrazio hartatik 1.360 ebazpen igorri eta Iruñeko Udalean erregistratu dira; haietariko 105, zehazki, 2022ko errekurtsoak dira, urte hartan bertan erregistratuak; 42, 2022ko errekurtsoak eta 2023an erregistratuak, eta 1.213, berriz, 2023ko errekurtsoak dira. Hona hemen haien emaitza:
- — 26tan (% 1,91) jarduketak artxibatu dira (3, 2022ko errekurtsoei dagozkie, urte hartan ere erregistratuak; 4, 2022ko errekurtsoak dira, 2023an erregistratuak; 19, azkenik, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 26 (% 45,59) ezetsi dira (61, 2022ko errekurtsoei dagozkie, urte hartan ere erregistratuak; 26, 2022ko errekurtsoak dira, 2023an erregistratuak; 533, azkenik, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 1 (% 0,07) boto partikularrarekin ezetsi da. 2022ko errekurtsoa izan da, urte hartan erregistratua.
- — 3tan (% 0,22) jarduketak artxibatu dira, errekurtsoan atzera egiteagatik, hiruak 2023ko errekurtsoak.
- — 82 (% 6,03) baietsi dira (19, 2022ko errekurtsoei dagozkie, urte hartan ere erregistratuak; 6, 2022ko errekurtsoak dira, 2023an erregistratuak; 57, azkenik, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 72 (% 5,29) hein batean baietsi dira (12, 2022. urteari dagozkio, urte hartan bertan erregistratuak; 60, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 108tan (% 7,94) uziak aitortu dira (4, 2022ko errekurtsoei dagozkie, urte hartan ere erregistratuak; 3, 2022ko errekurtsoak dira, 2023an erregistratuak; 101, azkenik, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 52 (% 3,82) ez dira onartu (5, 2022ko errekurtsoei dagozkie, urte hartan ere erregistratuak; 3, 2022ko errekurtsoak dira, 2023an erregistratuak; 44, azkenik, 2023ko errekurtsoei dagozkie).
- — 396 daude ebazteko (% 29,12), eta guztiak 2023. urteari dagozkio.
2023an, zerbitzu juridikoak Iruñeko Udala eta haren erakunde autonomoak defendatzeaz arduratu ziren administrazioarekiko auzien ordenako, ordena zibileko, merkataritza-ordenako, zigor-ordenako eta lan-ordenako epaitegi eta auzitegietan garatutako 443 prozeduratan (288 nagusi eta 155 intzidental). Prozedura motaren arabera, auto nagusi eta intzidentaletako defentsa egin zen administrazioarekiko 228 auzitan, ordena zibileko 51tan, zigor-ordenako 25etan eta lan arloko 139tan.
Gainera, legelari-laguntza ere eman zen udal-langileek zigor-prozeduretan ikertu gisa emandako deklarazioetan.
Defendatutako 443 administrazioarekiko auzien prozeduretatik, prozedura zibiletatik eta zigor-prozeduretatik 364k zenbateko zehaztugabea zuten. Beste 79 prozedurek zenbateko zehaztua zuten; orotara, 8.521,443 euro.
Administrazioarekiko auzien arloan honakoak amaitu ziren:
- — 74 (% 46,83) prozedura nagusi. Haietariko 45 (% 60,81) udal interesen aldekoak izan ziren eta 29 (% 39,19) aurkakoak.
- — 55 (% 78,57) prozedura intzidental (jarduketak baliorik gabe uztea, titulu judizialen exekuzioa, apelazio-errekurtsoak, kostuen tasazioen inpugnazioak...); haietariko 21 (% 38,18) udal interesen aldekoak izan ziren eta 34 (% 61,82) aurkakoak.
Arlo zibilean, honakoak amaitu ziren:
- — 14 (% 66,64) prozedura nagusi; haietariko 11 (% 78,57) udal interesen aldekoak izan ziren eta 3 (% 21,43) aurkakoak.
- — 13 (% 44,83) prozedura intzidental; haietariko 12 (% 92,30) udal interesen aldekoak izan ziren eta 1 (% 7,70) aurkakoak.
Zigor arloan honakoak amaitu ziren:
- — 2 (% 13,33) prozedura nagusi, 2ak ere (% 100) udal interesen aldekoak.
- — 5 (% 50) prozedura intzidental; haietariko 3 ere (% 60) udal interesen aldekoak eta 2 (% 40) aurkakoak.
Lan arloan:
- — 48 (% 51,62) prozedura nagusi; haietariko 17 (% 35,42) udal interesen aldekoak izan ziren eta 31 (% 64,58) aurkakoak.
- — 35 (% 76,09) prozedura intzidental; haietariko 29 (% 82,86) udal interesen aldekoak izan ziren eta 6 (% 17,14) aurkakoak.
Kostuei dagokienez, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek 33.712,87 euro eskuratu eta 19.189,68 euro ordaindu dituzte. 12.316,55 euro daude ordaintzeko, Udalak jarritako errekurtso bat baitago ebazteko, ez baitzegoen ados kostuen tasazioarekin.