Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

GOBERNU ESTRATEGIKOA

Bulego Estrategikoak Hiri Plan Estrategiko bat diseinatu, landu, kudeatu eta haren jarraipena egitearekin lotutako eginkizun guztiak ditu bere gain, bai eta horrek dakartzan lan guztiak egitea ere. Ardura horiek emaitza da Iruñeko 2030 Hiri Agenda, 2021ean onetsia, gaur egun garapen fase honetan edo hartan dauden 57 proiektu barne harturik.

Bulego Estrategikoak, gainera, beste zeregin batzuk ere baditu, hala nola Europako funtsak hartzea deialdi lehiakorren bidez; zeharkako proiektuak bultzatzea; ikerketa soziologikoa egitea eta Iruñeko behatokia; eta kanpoaldeko lankidetza kudeatzea.

Horrenbestez, Bulego Estrategikoaren barnean, honako lan-esparru hauek daude:

  • 1. Iruñeko 2030 Hiri Agendaren kudeaketa eta bultzada
  • 2. Europako proiektuak
  • 3. Next Generation EU Suspertze Funtsak
  • 4. GIS eta Udal Kartografia
  • 5. Iruñeko Hiri Behatokia.

1. iruÑEKO 2030 HIRI AGENDA

2023a mugarri izan da Iruñeko 2030 Hiri Agendaren komunikazioan, Iruña 2030 Kontzientziazio eta Sentsibilizazio Proiektua garatzeari esker.

2030 Agendaren sentsibilizazio, kontzientziazio eta hedapen lanak ardatz harturik, Iruñeko 2030 Hiri Agendaren ildo estrategikoen helburuekin bat datorren jarduera sorta zabala gauzatzea ahalbidetu zuen.

Jarduera programa zabal bat prestatu zen, herritarrak eta eragileak Iruñeko 2030 Hiri Agenda ezartzeko prozesuaren parte aktibo izateak duen garrantziaz informatu, motibatu eta inplikatzeko, eta GJHk lortzen laguntzeko.

Erakusketa ibiltariak, hiri-raid, proiektuetarako bisitak, material pedagogikoak egitea, etab. Guztiak ere, Iruñeko 2030 Hiri Agendaren jarduerak eta balioak zabaltzera daude bideratuta, Garapen Jasangarriko Helburuak lortze aldera.
Azken urtean nabarmentzekoa da Iruña 2030 webgunearen sorrera, Hiri Agendaren komunikazio kanal nagusia izateko diseinatua.

2023ko azaroaren 2an, gainera, Bulego Estrategikoak IRUÑEKO HIRI AGENDAREN III. JARDUNALDIAK antolatu zituen Ziudadelan, GJH – Helburu Globalak Tokiko Gobernuen Zerbitzura izenburupean. Horrela, urteroko hitzordu bat finkatu zen, Iruñeko 2030 Hiri Agendan izaniko aurrerapenen berri emateko eta funtsezko eragileen arteko truke gune bat eskaintzeko.

Aldi hartan ere 2030 Itunarekiko atxikimendu berriak sinatzeko saio bat egin zen.

Halaber, Hiri Agendaren Gobernantza Ereduaren baitan, 2030 Ponentzia (Udal Taldeak ordezkatzeko organoa) eta 2030 Batzordea (hiriko eragile sozial, ekonomiko eta instituzional nagusiak ordezkatzeko organoa) egin ziren.

2023ko lehen hilabeteetan, Iruña, Pilotaren Munduko Hiriburua proiektua prestatu zen, partaidetzan oinarriturik. Horretarako, 20 elkarrizketa baino gehiago egin ziren pilotazaleen munduko eragile ospetsuekin, bi lan-mahai, 30 pertsona inguruk parte harturik, eta proiektua Labrit pilotalekuan aurkeztu zen, pilotari ospetsuak, udalbatza, Nafarroako Gobernuko goi-kargudunak eta pilotazaleen munduko eragileak bildurik.

Bestalde, Bulego Estrategikoak Espainiako Zerbitzu- Ikaskuntza Sareak antolatutako jardunaldian parte hartu zuen, Cosladan, AUP2030 Zerbitzu- Ikaskuntzako Proiektu Estrategikoa aurkezteko.

2. EUROPAKO PROIEKTUAK

Bulego Estrategikoak Europako proiektuen kudeaketan espezializatutako langileak ditu eta Europar Batasunaren finantza-ingurunea ezagutzen dute. Hiri Agendaren helburuak eta bertan jasotako proiektuak beti kontuan harturik, Bulego Estrategikoak Europako funtsak erakartzeko ardura dauka, proiektuetan parte hartuz.

2023an, honako proiektu hauetan lan egin da:

STARDUST

Proiektu honek (STARDUST), H2020 SCC1 Europako programarekin batera finantzatua, barne hartzen du Smart Cities direlakoei buruzko hiru proiektu pilotu egitea Europako hiru hiritan (Iruña, Trento eta Tampere), eta bertan parte hartzen dute, halaber, emaitzak transferitzen zaizkien beste hiri batzuek (follower cities). Iruñeko Udalaren zeregin nagusia da askotariko erakundeak biltzen dituen tokiko partzuergoaren buruan jardutea, pilotua garatzeko.

2023an, azken gauzapen teknikoak egin ziren, hots, panel fotovoltaikoen nahiz Bee Planet bigarren bizitzaldiko baterien bidez elikatutako mikrosare baten instalazioa Arrotxapea Ipn, eta argiztapen adimentsuko proiektu pilotu bat Arantzadin.
Bulego Estrategikoak, gainera, tokiko partzuergoaren bilerak antolatzen jarraitu zuen eta Europako partzuergoaren bileretan ere parte hartu zuen (osoko bilkurak eta tematikoak), hala aurrez aurrekoak (Tamperen ekainean, eta Trenton, urrian), nola online.

Ekainean, gainera, proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren, Tampereko jardunaldietan (Finlandia).

POTenT

POTEnT proiektua FEDER funtsen bidez dago finantzatua Interreg Europe programaren bitartez, eta haren helburua da 2023rako aurreikusitakoa edo espero dena baino % 10etik gorako murrizketa lortzea karbono-isurietan, eta, horretarako, agintari publikoek energia-zerbitzuak hobeki eskaintzea lortu nahi da. Energia Agentzia da atal teknikoaren buru, eta Plangintza Estrategikoak laguntza etengabea ematen du kudeaketan, bazkide europarrekiko koordinazioan, etab.

Proiektu honetako jarduera garrantzitsuenetako bat gainerako bazkideekiko elkarlana eta esperientzia-trukea da eta, jarduerak hein handi bateak truke-bilerak egitea zekarren berekin. Covid krisiaren ondorioz, online egin behar izan dira.
2023an proiektua amaitu zen, eta bereziki emaitzen zabalkundean egin zen ahalegina. Horrela, urtarrilaren 24-25ean, proiektua Nafarroako Gobernuak antolatutako Energia Komunitateen Europako Biltzarrean aurkeztu zen. Bulego Estrategikoak POTEnT proiektuan diharduten Europako hainbat hiriren kontaktuak erraztu zituen, eta Iruñera etorri ziren Energia Komunitateen arloan izandako esperientzien berri emateko. Udaleko Energia Agentziak (AEMPA) ere ekitaldian parte hartu zuen.

Proiektua amaitzeko, emaitzak aurkezteko hitzaldi bat egin zen Parisen, apirilaren 20an. Bertan, Bulego Estrategikoko eta Udal Energia Agentziako langileek parte hartu zuten. Emaitzarik interesgarrienak, dena den, Iruñean aurkeztu ziren (Komunitate Energetikoen garapena). Hilaren 21ean, bazkideen batzarra egin zen proiektuaren itxierari buruz.

Bulego Estrategikoak proiekturako funtsak justifikatu eta jasotzeko lanak egin zituen, eta udal-kontabilitatean kontrolatu ziren.

open lab

oPEN Lab proiektua EBk finantzatzen du H2020 programaren bidez, 2021eko urrian abiarazia. Proiektuak errepikatu daitezkeen eta komertzialki bideragarriak diren irtenbide-sortak identifikatu nahi ditu, energetikoki positiboak diren auzoak lortzeko asmoarekin, egungo hiri-testuinguruen baitan, eta tokiko energia-sisteman guztiz txertaturik. Proiektuan teknologia eta sorta horiek ari dira testatzen auzo mailako irtenbide integratu gisa. Erakusle horiek Iruñean egin dira, baita Genk (Belgika) eta Tartu (Estonia) hirietan ere. Iruñean, Arrotxapean egin dira jarduketak, San Pedro multzoan, zehazki.

Proiektu honetan, Bulego Estrategikoak proiektuaren koordinatzailearen eta Udalaren arteko harreman-gunearen eginkizuna du (SPOC- Single Point of Contact).

2023an, mugarri garrantzitsuenetako batzuk lortu ziren, Iruñeko Udalak proiektu honetan hartutako konpromisoei dagokienez: martxoan, energia bulegoa inauguratu zen Arrotxapean eta, ekainean, AEMPAk eta Partaidetzako alorrak gidatutako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, Arrotxa-E auzoko lehen energia komunitatea eratu zen. Gainera, San Pedro multzoko 11-12 atariei dagokien eraikina berritzeko lanak hasi ziren. Udalak, gainera, IWER plazaren proiektuari egindako aldaketak onartu zituen, oPEN Lab proiektuak aurrez sustatutako aldez parte-hartze prozesu batean sortuak.

Komunikazioari dagokionez, nabarmendu behar da 2023ko azaroan argitaratu zela oPEN Laben proiektuaren lehen toki buletina, Bulego Estrategikoak koordinatua. Halaber, hainbat prentsaurreko eta haien zabalkundea koordinatu dira, eta udal webaren oPEN Lab web atala eta europar proiektuaren weba elikatzen joan dira. Era berean, hainbat ekitaldi egin dira azuoan.

Aldi berean, Bulego Estrategikoak proiektuaren hainbat bileratan parte hartu du aldizka:

  • — Udal barneko bilerak
  • — Tokiko bazkideen bilerak, hala osoko bilerak (hamabostean behin) nola
  • batzarrak, proiektuan dauden bazkide guztiekin (seihilekoan behin), bat online eta, bestea, aurrez aurre (Tartun, urrian).
  • — Aldebiko bilerak koordinatzailearekin
  • — Proiektuko lan-sorta bakoitzaren bilerak, ekintza-burua den bazkide europarrak deituak (online). 

Plan4CET

2023ko irailaren 1ean, Plan4CET deritzon proiektu berria abiarazi zen. Haren helburu orokorra Europako eskualde eta hiriei laguntzea da, beren behar eta aukeren arabera energia garbi bateranzko trantsizio-planak diseinatu, garatu eta aplika ditzaten.

Horretarako, proiektua hainbat produktu (metodologiak, tresnak eta laguntza teknikoa) sortuko dituen ekimen gisa sortu da, EBko eskualdeei (bereziki, gaitasun falta duten udalerri ertain eta txikiei) eta hiriei CET - Energia Trantsizio Garbiaren plangintzan laguntzeko.

Iruñeko Udalak parte hartzen duen LIFE deialdiaren lehen proiektua da, eta zuzenean lagunduko die EBko 3 eskualderi Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak hobetzen Nafarroan, Skänen (Suedia) eta Emilia Romagnan (Italia) eginen diren proiektu pilotuetan. Eskualde horiek EBko hainbat eskualde mota irudikatzen dituzte, eta eredu izanen dira ikaskuntza eta praktika onenak transferitzeko.

Bulego Estrategikoak proiektua Iruñean abiarazteko jardunaldian parte hartu zuen, Nafarroako Gobernuak antolaturik. Bertan, gainerako europar bazkideen ordezkariak izan ziren. Halaber, proiektuaren online bilera batzuetan hartu zuen parte. Era berean, proiektuaren irudiaren garapenetan aritu zen, Komunikazio arloko bazkide gidariak eskaturik, eta Plan4CET  atala prestatu zuen udal weberako.

IRUHBI Pilota

Kontuan izanik Hiri Agendako proiektu estrategikoetako bat Iruña, Pilotaren Munduko Hiriburua dela, bulego estrategikoak IRUHBI Pilota proiektua sustatu du mugaz gaindiko POCTEFA lurralde lankidetza programaren baitan. Horretarako, Bulegoa harremanetan hasi zen mugaz gaindiko erakundeekin, eta euskal pilotaren mugaz gaindiko ondarea kulturaren eta turismoaren ikuspegitik ustiatzeko proiektu-proposamen baten inguruan bildu zituen.

Proiektua Iruñeko Udalaren gidaritzapean aurkeztu zen, Miarritzeko eta Uharteko udalek, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzak, Pays Basque Lurralde Batzordeak eta Biarritz Athletic Clubek parte hartu zutela.

Azkenik, proiektua 2023ko abenduan onartu zen. Horrenbestez, 405.811 €-ko EGEF finantzaketa ekarriko dio Iruñeko Udalari, udalak proiektu horretarako duen 624.325,77 €-ko aurrekontuaren gainean.

Proiektua, guztira, 3,6 milioi eurokoa da sei bazkideentzat, eta POCTEFAk 2,34 milioi euroko finantzaketa emanen dio.

PrOIEKTU-HAUTAGAITZA BERRIEN AURKEZPENA

Bulego Estrategikoak laguntza ematen die udal alorrei proiektu-proposamen berriak prestatzeko. 2023ko martxoan, Col3Natur proiektua aurkeztu zen SUDOE programan, Nafarroako Unibertsitateak gidaturik. Espainiako, Portugalgo eta Frantziako bazkideek parte hartzen dute. Bulego Estrategikoak rol aktiboa izan zuen, bai proiektuaren prestakuntzan, bai bazkideen bilaketan. Proposamenak lehen fasea igaro zuen, eta 2023ko azken hiruhilekoan proposamen zehatzago bat prestatu zen, abenduan aurkeztu zena.

2023AN AITORTUTAKO ORDAINKETAK, EUROPAKO FINANTZAKETAREN ERAGINPEAN DAUDENAK

Europako finantzaketak ukitutako ordainketa aitortuen txostenean adierazten den bezalaxe, kalkulatu da 400.000 € inguru jasoko direla Europako finantzaketaren bidez Bulego Estrategikoak kudeatzen dituen proiektuetarako (atal honetan deskribatutakoak eta PRTR Runa 2025 proiektua).

Ondoren ageri da 2023an aitortutako ordainketen laburpena, hots, Europako finantzaketak ukitutakoak. Ordainketak zehatzago daude deskribatuta arestian aipatutako txostenean.

Gastu-proiektua

Benetako gastua, salbu langileak eta zeharkakoak, BEZa barne

Gastu hautagarria

EB finantzaketa**

Egiaztapena (gastu-proiektuan ageri den zenbatekoa)

Zuzenekoa, langileak izan ezik*

Langileak

Zeharkakoak

Guztira

%

Gehieneko finantzazioa

2017 09 STARDUST

46.414

45.738

16.464

15.550

77.753

100%

77.753

62.879

2021 60 OPEN LAB

507.023

41.412

84.404

22.400

148.218

100%

148.218

591.428

2019 36 POTEnT

3.544

0

0

0

0

85%

10.895

591.428

2023 73 Plan4CET

 

 

1.678

117

1.795,56

95%

1.705

1.678

202278 NGPRTR Runa 2025

91.346

75.492

80.610

6.244

162.347

95%

154.229

171.956

 

 

 

 

 

390.115

 

392.802

831.486

* Guztizko gastuari dagokio, BEZa barne (BEZ berreskuragarriaren % 9 izan ezik) eta justifikazioan sartu ezin izan den beste gasturen bat (oPEN Laben kasuan, hautagarriak ez diren gastuak daude sartuta, obraren ziurtagiri osoa dagoelako). Kontuan izan behar da gastu guztiek ez dakartela BEZik.

** Gastu hautagarriaren gaineko finantzaketaren ehunekoari dagokio.

2019 36 POTEnT: Proiektua 2023ko uztailean amaitu zen, baina azken urtean ez zen gastua justifikatzen; zenbatekoa finkoa zen, mugarriak betetzeagatik

2021 60 OPEN LAB: Gastu-proiektu honetan, kontabilitatean, San Pedroko obren gastu osoa dago sartua (11 eta 12 zenbakiko atariak), baina proiektuak elementu berritzaileak bakarrik finantzatzen ditu, eta hortik heldu da gastu errealaren eta aukeragarriaren arteko aldea.

3. NEXT GENERATION EU suspertze funtsak

2023an, jarraipena egin zaio Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari, plan horren bidez bideratzen baitira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Next Generation EU programaren Europako laguntzak. Horrela, argitaratzen joan diren laguntza-deialdi guztien analisia egin da eta hainbat deialditarako laguntza-eskarien aurkezpena koordinatu eta/edo lagundu da. Halaber, laguntza eman da jarraipen-txostenak aurkezteko eta amaitutako proiektuak justifikatzeko, dirulaguntzak ematen dituzten erakundeen aurrean.

Bulego estrategikoak Coffee tresnaren ezarpena koordinatzen du ministerio, organismo eta administrazioen eta udal alor eta zerbitzuen artean, PRTR proiektuen jarraipena egiteko. Bulegoa da, halaber, dirulaguntzen deialdia egiten duten erakundeen eta Iruñeko Udalaren arteko harreman gunea, proiektuen jarraipena eta balizko zuzenketak egiteko.

Honatx PRTR proiektuen egoera 2023/12/30ean, taulan ageri denez:

-

Convocatoria

Presupuesto convocatoria (M€)

Presupuesto proyecto Pamplona

Ayuda solicitada Pamplona

% Ayuda

Plazo ejecución

Estado

Tipo convocatoria

Convocante

Grado de ejecución

Zona de bajas emisiones 2021. Solicitud 1

1.000

12.121.479,65

9.015.976,60

74%

2021-2023

Concedido 6.330.425,78

Concurrencia competitiva

Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana

95%

Planes de sostenibildad turística en destino 2021

615

6.301.000,00

6.301.000,00

100%

2022-2024

Concedido 5.492.500,00

Asignación directa a Navarra

Ayto. Pamplona está incluido en el proyecto de GN

53%

Mercados y zonas urbanas comerciales 2021

66

2.887.585,00

2.147.790,50

74%

2021-2022

Concedido 1.909.151,20

Concurrencia competitiva

Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana

75%

Proyectos piloto de planes de acción de Agenda Urbana

20

302.500,00

250.000,00

83%

2021-2022

Concedido 250.000,00

Concurrencia competitiva

Ministerio de Industria, Comercio y Turismo

100%

Ayudas para la modernización de la administración local

93

767.162,88

758.000,00

99%

2021-2022

Concedido 758.692,90

Importe preasignado

Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana

100%

Ayudas renaturaliación y resilencia ciudades

58

5.053.191,62

3.999.456,73

79%

2022 - 2025

Concedido 2.596.606,74

Concurrencia competitiva

Ministerio de Politica Territorial

10%

Digitalización Camino de Santiago

5

177.114,78

176.500,00

100%

2022 - 2023

Concedido 177.114,78

Concurrencia competitiva

Ministerios para la Transición Ecológica y el Reto

0%

Mercados y Zonas Urbanas Comerciales 2022

60

1.286.400,00

1.025.575,62

80%

2022 - 2023

Concedido 1.029.120,00

Concurrencia competitiva

Ministerio de Industria, Comercio y Turismo

25%

Fortalecimiento de la Actividad Comercial en Zonas Turísticas 2022

29

980.000,00

781.292,56

80%

2022 - 2023

Concedido 784.000,00

Concurrencia competitiva

Ministerio de Industria, Comercio y Turismo

10%

Zonas de Bajas Emisiones 2022

500

10.273.264,36

7.641.271,02

74%

2023 - 2025

Concedido 6.362.796,38

Concurrencia competitiva

Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana

70%

RETECH (Redes Territoriales de Especialización Tecnológica)

530

5.000.000,00

4.350.000,00

87%

2023 - 2025

Concedido 4.350.000,00

Concurrencia competitiva

Ministerio de Asuntos Económicos y Transformación

 

Proyecto "AUNA". Itinerarios Integrados de Inclusión

-

436.541,70

436.541,70

100%

2022 - 2023

Concedido 436.541,70

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra

100%

Programa de formación para ujeres en situación de vulnerabilidad

-

120.000,00

120.000,00

100%

2022 - 2023

Concedido 120.000,00

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra

100%

Digitalización de Servicios Sociales 2022

-

-

270.206,16

 

2022

Concedido 161.429,8

 

Gobierno de Navarra

100%

Proyecto carril bici de la calle Miluce

-

833.234,74

833.234,74

100%

2022

Concedido 833.234,74

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra

100%

Proyecto carril bici de la carretera Tajonar

-

949.746

804.352,92

85%

2024

Concedido 807.284,1

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra

100%

Proyecto carril bici de Beloso

-

4.775.393,42

4.082.327,83

85%

2025

Concedido 4.082.327,83

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra

10%

Modernización de instalaciones deportivas (CSD)

19

868.756,00

868.756,00

100%

2023

Concedido 280.136,43

Concurrencia competitiva

Ministerio de Cultura y Deporte (CSD)

100%

Competitividad BICs de uso turístico

139

2.834.211,48

2.834.211,48

100%

2026

Pendiente valoración

Concurrencia competitiva

Ministerio de Industria, Comercio y Turismo

 

Planes de Sostenibilidad Turística en Destino. Convocatoria 2023

-

-

-

-

2023-2025

Pendiente valoración

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra - MITECO

 

Línea de Barrios (ERRP): San Jorge y Carretera de Sarriguren

-

1.355.628,00

1.355.628,00

100%

2023 - 2026

Concedido 1.355.628,00

Asignación directa a Navarra

Gobierno de Navarra - MITMA

 

Escuela infantil Lezkairu

5,9

3.771.310,55

870.000,00

23%

2022 - 2023

Concedido 870.000,00

Evaluación individualizada

Gobierno de Navarra

100%

Escuela infantil Mendebaldea

5,9

1.510.752,26

660.000,00

44%

2022 - 2023

Concedido 660.000,00

Evaluación individualizada

Gobierno de Navarra

100%

Escuela infantil Donibane

5,9

2.419.575,73

780.000,00

32%

2023 - 2024

Pendiente

Evaluación individualizada

Gobierno de Navarra

 

Digitalización de Servicios Sociales 2023

-

215.901,06

137.222,35

64%

2023

Concedido 137.222,35

 

Gobierno de Navarra

100%

Oficinas de transformación comunitaria (OTC)

-

380.379,00

380.379,00

100%

 

Concedido 260.000,00

Concurrencia competitiva

Instituto para la Diversificación y Ahorro de la

 

MOVES II (vehículos)

-

65.799,99

11.500,00

17%

2021

Concedido 11.500,00

Evaluación individualizada

Gobierno de Navarra

100%

MOVES III (postes de recarga)

-

25.178,67

9.234,24

37%

2023

Concedido 9.234,24

Evaluación individualizada

Gobierno de Navarra

100%

Total

 

65.712.106,89

50.900.466,45

77%

 

40.064.946,94

 

 

 

runa 

2023an zehar, Estrategia Bulegoak proiektuaren koordinazio orokorreko lanak egiten jarraitu du, bai kanpora begira Biodibertsitatea Fundazioarekin, bai Udalaren barnean ekintzetako baten ardura duten zerbitzu guztiekin. Horren haritik, barne-koordinaziorako bi bilera egin dira seihilekoan behin, eta berariazko bilerak ekintza bakoitzeko arduradunekin.

Gainera, honako zeregin hauek egin dira:

  • — Berariazko laguntza eman da pleguak idazteko, Next Generation proiektuetarako jarraibideekin bat.
  • — Bilera bat egin da Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin (CHE), proiektuaren berri emateko eta ekintzak baimentzeari begira nola jokatu behar den jakiteko informazioa eskatze aldera.
  • — Bi bilera egin dira Nafarroako Gobernuarekin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin, proiektuaren berri emateko eta ekintza-proposamenen ingurumen-onespena errazteko.
  • — Bilerak egin dira GAN-NIKekin, B2 eta B16 ekintzak lizitaziora ateratzeko laguntza eskatzeko.
  • — Urte amaieran, Nafarroako Unibertsitatearekiko hitzarmena lantzen hasi zen, B2-B16 ekintzak APS Zerbitzu-Ikaskuntza moldeko proiektua izateko.
  • — Udaleko ingurumen alorreko taldeak proiektuari buruz antolatutako prestakuntzetan parte hartu da.
  • — Laguntza teknikoko zerbitzuen kontratua prestatu eta lizitatu da, Iruña RUNA 2025 birnaturalizazio-proiektuaren kudeaketan, adierazleen kalkuluan, genero-ikuspegiaren txertaketan eta parte-hartzearen kudeaketan laguntzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan (NextGenerationEU).

rETECH

2023an, Iruñeak proiektu barean izan behar duen parte-hartzea hasi dira zehazten Nafarroako Gobernuarekin batera, hiriko Biki digitala garatze aldera. Proiektuko bazkide nagusia Nafarroako Gobernua da, eta Udalak, bere aldetik, finantzazioa jartzeko konpromisoa hartu du biki digitala egite aldera.

Bulego Estrategikoa proiektua abiarazteko bilerara joan zen Logroñora, proiektuko gainerako bazkideekin batera, Tracasari eta Nafarroako Gobernuari lagun eginik.

Era berean, bilera ugari egin dira Nafarroako Gobernuarekin eta Tracasarekin, proiektua garatu aurretik sinatuko den lankidetza-hitzarmena zehazteko.

Halaber, Biki Digitalen inguruko prestakuntza antolatu da, ARUPen eskutik.

4. GIS eta kARTOGRAFIA

Informazio Geografikoko Udal Sistema (SIG) Iruñeko Udalaren jabetzako informazio kantitate handia aurkezteko beharra asetzea ahalbidetzen du, era geoerreferentziatuan eta normalizatuan, web zerbitzuen bitartez. SIG datuak prozesatzeko sistema bat da, informazio geografikoa (elementuen kokapen espaziala) eta alfanumerikoa (elementu horien deskribapena) modu integratuan tratatzeko gai dena, eta barne hartzen du datuak atzematea, biltegiratzea, editatzea, aztertzea eta irudikatzea. Gardentasuna bultzatzen du, Open Data nabarmen areagotuta.

2023an, are gehiago erabili zen SIG, datu irekiak prozesatzeko udal tresna gisa, Trabajos Catastrales S.A. (TRACASA) enpresarekiko kontratua eginez, laguntza teknikoa jasotze aldera. Datu espazialen barne-sistema finkatu zen, QGIS tresnaren bitartez, 30etik gora erabiltzailerekin; haietako batzuek QGIS ikastaroa egin zuten 2020 amaieran. Barnealdeko QGIS tresnaren bidez, eskura diren geruza guztiei ematen zaie sarbidea, hala publikoei nola pribatuei, QGISek informazio geoerreferentziatuarekin zuzenean lan egiteko eskaintzen duen funtzionaltasun guztiarekin. 2023an ere, informazio-geruzen datu historikoak gorde eta geruza berriak txertatzen joan ziren.

Era berean, hainbat proiektu pilotu landu ziren, ekitaldiei, lorategiei, hiri-altzariei eta mugikortasunari lotutakoak. 2023an, 71.393,39 €-ko aurrekontua gauzatu zen GISen (BEZa barne).

Kartografiari dagokionez, 2023an zehar, Nafarroako Gobernuarekin eta Tracasarekin lanean jarraitu genuen Lankidetza Hitzarmena egiteko, zehaztasunezko BTU kartografia berritze aldera, Iruñeko udal-mugartea 1:500 eskalan hartzeko, 1989tik hona erabat baitago eguneratu gabe. Lantzen ere jarraitu genuen Hiriko Topografia Oinarri Harmonizatu bat, Nafarroako gainerako udalerrien kartografiarako oinarria izanen dena.

Nafarroako Gobernuak TRACASAri esleitu zizkion lanak eta, 2021eko ekainaz geroztik, BTU berria lantzen ari da; hiri guztiko datuak hartu dira Mobile mapping-aren bidez, egiazko ortofoto bat egin zen zehaztasunezko hegaldi batean eta udalerriko hegoaldera lehengoratu da.

2023an, beraz, aurrera egin dute proiektu hori kudeatzeko lanek. Nabarmentzekoa da hitzarmenaren Jarraipen Batzordean hitzarmena zabaltzea erabaki zela, Iruñeko Udalari dagokionez honako lan hauen bidez:

  • — Kartografiatu beharreko eremua handitzea Galar inguruan (56,6 Ha), Iruñeko udal-mugartean sartuko baita, eta 20 metroko zerrenda bat udalerri osoaren perimetroaren inguruan (71,92 ha).
  • — Kartografiatutako zenbait elementutan atributuak handitzea.
  • — Hainbat urtetarako enkarguaren orduak aldatzea, Tracasa Instrumental enpresaren 2023ko tarifa berriekin.

2023/02/17an Tracasa Instrumental, S.L.ren eskaintza jaso zen (enkarguaren adjudikazioduna, Nafarroako Gobernuak erabakita), eta, bertan, proposatutako aldaketak baloratu ziren. Bestalde, Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen 3. bilerarako deia egin zen 2023/03/10ean, eta bertan proposatu zen Hitzarmena aldatzeko gehigarri bat egitea. Horren ondorioz, gastua 119.099,64 € handitu da 2023an, eta enkarguaren epea 2024ra luzatu da, 14.979,16 e-ko aurrekontuarekin.

Gogoratu behar da hasieran 736.492,84 euro zeudela aurrekontuan, eta Tracasak 2022an eskatutako aldaketen ondorioz, aurrekontua 870.547,70 eurora iritsi dela.

5. iruÑeko hiri behatokia

Bulego Estrategikoaren eginkizunetako bat da izaera soziologikoa duten ikerketak garatzea, bai eta hiriari buruzko informazio garrantzitsua biltzea, aztertzea eta argitaratzea ere, Iruñeko 2030 Hiri Agendaren diagnosiak eta jarraipena egin ahal izateko.

2023an, honako jarduketa hauek egin dira:

HAUR ETA NERABEEN GAINEKO DIAGNOSTIKOA EGITEA HAUR ETA NERABEENDAKO II. UDAL PLANERAKO

Bulego Estrategikoak Iruñeko haur eta gazteei buruzko diagnostikoa egin zuen, Haur eta Nerabeendako II. Udal Plana prestatzeko oinarria izate aldera. Horretarako, metodologia kuantitatibo bat erabiltzea erabaki zen, datuak triangelatuta. Hiriko haur eta nerabeak ardatz hartuta, haien bizitzetan eragina duten hainbat dimentsio jorratu ziren, eta, horretarako, haurrak eta nerabeak berak hartu ziren kontuan, bai eta familiak, biztanleria sektore horrekin lan egiten duten sareak eta erakundeak, eta Iruñeko Udal Alorrak ere.

Diagnostikoak honako ondorio hauek eman ditu, biztanleria-sektoreen arabera:

  • Neska-mutikoak eta nerabeak:
    • • Ikasleen % 50,3k hezkuntza itundua aukeratzen du, eta % 75ek A eta G hizkuntza-ereduetan ikasten du.
    • • Iruñeko ikasleen % 23,4 hiritik kanpo bizi dira.
    • • Gunerik gogokoenak parkeak eta lorategiak dira, eta % 68 ez dira zentro komunitarioetara joaten.
    • • % 90 seguru sentitzen da beren auzoan, baina neskatoek segurtasun falta handiagoa sumatzen dute (% 9, eta mutikoen artean, berriz, % 3,5).
    • • % 51,6k oinez egiten ditu joan-etorriak, eta % 40k ibilgailu partikularra erabiltzen du.
    • • % 95ek jarduerak egiten ditu denbora librean, eta % 60k bere eskubideak ezagutzen ditu.  
  • Familiak:
    • • Gogobetetasun handia COworkids programarekin (% 95,4).
    • • Baloratzen dira jarduerak askotarikoak izatea, eskola-laguntza ematea eta taldearen dedikazioa.
    • • Iradokitzen da komunikazioa hobetzea eta jarduerak zabaltzea.
    • • Familia gehienek uste dute garrantzitsua dela Udalak haurren iritzia kontuan hartzea bere politiketan.
    Haurren sareak:
    • • Erakundeen % 81ek haurren parte-hartzea sustatzen dute, era askotako praktiken bidez, hala nola haurren mahaien eta teknologiaren bidez.
    • • Helburua da gazteak ahalduntzea eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea.
    • • Adierazi da ez dagoela koordinaziorik haur kalteberen babesean.
    • Udal-alorrak:
      • • Gazteen parte-hartzea sustatzen da, baina alorren arteko koordinazio handiagoa behar da, eta parte hartzeko modu aktiboagoetarantz aurrera egitea.
        • Auzoz auzoko koordinazio taldeak eta kontseiluak sortzea proposatzen da, parte-hartzea hobetzeko.
    • Guraso elkarteak:
      • • Guraso elkarteek eskola-komunitateari laguntzeko jarduerak antolatzen dituzte, baina % 20k bakarrik ezagutzen dute Haur eta Nerabeendako Plana.
      • • Eskola-indarkeriaren prebentzioan parte hartzen dute eta ingurune seguruak sustatzen dituzte.
      •  

      herritarren segurtasunari buruzko pertzepzioaren azterketa iruÑean

      Bulego Estrategikoak 2023ko lehen seihilekoan egin zuen herritarren segurtasunari buruzko lehen pertzepzio-azterketa Iruñean. Inkestaren helburu orokorra hiriko eta auzoetako segurtasunari eta bizikidetzari buruzko pertzepzioa ezagutzea izan zen, bai eta Iruñeko herritarren biktimizazio-esperientziak ezagutzea ere. Berariazko helburuak, berriz, honako hauek:

      • — Delituak eta biktimak ezagutzea, hau da, biktimizazio-egintzen ezaugarriak, bai eta halakoak pairatu dituzten biktimen ezaugarri soziodemografikoak ere.
      • — Biktimizazioa lurraldearen ikuspegitik ezagutzea.
      • — Iruñeko eta auzoetako segurtasunari buruzko pertzepzioa ezagutzea.
      • — Herritarrek Iruñeko udaltzaingoaz duten iritzia ezagutzea.
      • — Bizikidetzari dagozkion hainbat alderdi ezagutzea.

      Azterlanak agertu du iruzurrak direla jabetzarekin lotutako biktimizazio zergati nagusia Iruñean; bereziki, online egindakoak. Emakumeek gizonek baino lapurreta gehiago izaten dituzte etxean, bai eta poltsa-tiroi gehiago ere; eta 30 - 45 urteko pertsonek biktimizazio handiagoa jakinarazten dute. Osotasun pertsonalaren aurkako delituei dagokienez, larderiak dira ohikoenak; gizonak gehienbat eraso fisikoen biktima dira, eta emakumeak, sexu-erasoen biktima.

      Segurtasunari dagokionez, herritarrak seguruago sentitzen dira etxean, eta segurtasun apalagoa jende gutxi ibiltzen den kale eta parkeetan. Emakumeek eta 65 urtetik gorakoek segurtasun falta handiagoa sumatzen dute gauez bakarrik ibiltzean. Segurtasunik ezaren pertzepzio handiena duten auzoak Sanduzelai eta Arrosadia dira‏; Etxabakoitz, berriz, segurtasunaren pertzepzioagatik nabarmentzen da. Pertsonen ia % 60k leku jakin batzuk saihesten dituzte delituak pairatuko ote dituzten beldurrez, batez ere emakumeek eta adinekoek.

      Gehienak segurtasun-kamerak bide publikoan jartzearen aldekoak dira; batzuek, dena den, pribatutasunaren inbasiotzat jotzen dituzte. % 13,4, gainera, ez da besta egitera ateratzen, delituen biktima izateko beldurrez; kopurua handiagoa da emakumeen artean.

      Hiriak, oro har, segurtasun-pertzepzio nabarmena du, nahiz eta emakumeek eta adinekoek okerrago irizten dioten. Etxabakoitz da balorazio oneneko auzoa; Sanduzelai, berriz, txarrenekoa.

      HIRIKO AGENDA: JARRAIPEN ETA EBALUAZIO ADIERAZLEAK LANTEGIAN TXOSTENA AURKEZTEA

      Bulego Estrategikoak Iruñeko 2030 Hiri Agendaren Hiri Behatokiari eta Aginte Taulari buruzko txosten bat eraman zuen Hiriko Agenda: Jarraipen eta ebaluazio adierazleak lantegira, 2023ko martxoaren 14an, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak antolaturik.

      ETXEGABETASUNAREN INGURUKO LAN TALDEAK DINAMIZATZEA UDAL ESPARRUAN 

      Lan taldeen ekimenaren helburua Toki Erakundeek etxegabeei eskaintzen zizkieten erantzunak aztertzea izan zen. Urritik abendura bitarte egindako hiru saiotan, arretan diren zailtasun eta arrakala nagusiak identifikatu, eta egungo baliabideen egokitasuna ebaluatu zen.

      Hainbat proposamen izan ziren eztabaidagai, arloan ari diren eragileen arteko arreta eta koordinazioa hobetzeko, larrialdi-egoeretako arreta-zirkuituen egitekoa argitzea barne. Taldeak proposamen tekniko bat ere egin zuen, Nafarroako Gobernuarekin adostua, kolektibo horri eman beharreko erantzuna optimizatzeko irtenbideak bilatze aldera.

      ADIERAZLE SOZIODEMOGRAFIKOAK EGUNERATZEA IRUÑERAKO ETA AUZOETARAKO

      Urtero bezala, eguneratu dira Hiri Behatokian jasotako adierazle soziodemografikoak eta errealitate horren irudia eman da, bai hiri osoarena, bai auzo bakoitzarena.