Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorraren helburua da hiria sortzea lurraldean: horretarako, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzen du, etxebizitza duin bat eduki ahal izatea errazten du, naturaguneak hobetzen ditu, historia-ondarea zaintzen du eta ahalegina egiten du hiri- eta gizarte-ingurua osasungarria izan dadin, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideen bitartez.

Halaber, laguntza eskaintzen du herritar orok etxebizitza duin eta egokia eduki dezan.

1. HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA

2023an zehar, honako obra-espedienteak izapidetu dira Alorrean:

MOTA

2023

Obrak

454

Laburtuak

816

Komunikatuak

1.501

EEZB Obrak

313

EEZB Laburtuak

120

EEZB Komunikatuak

210

GUZTIRA

3.414

Aurreko urteekin alderatuta:

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

Obrak

221

349

387

406

437

473

518

568

503

454

Laburtuak

558

764

765

781

709

649

560

717

798

816

Komunikatuak

546

651

805

762

914

918

779

903

1.345

1.501

EEZB Obrak

90

134

197

237

244

256

258

300

342

313

EEZB Laburtuak

107

128

30

73

56

58

39

66

97

120

EEZB Komunikatuak

54

52

76

210

210

186

168

176

194

210

GuztiraGUZTIRATotal

1.576

2.084

2.260

2.469

2.570

2.540

2.322

2.730

3.279

3.414

Horrek esan nahi du obra-espediente gehiago (% 4) izapidetu direla 2022an baino eta % 25 gehiago 2021ean baino. Taulan ageri denez, urtean nabarmen igo da Alorrean obra-espedienteen kopurua.

2023an, gainera, guztira 91 hirigintza-kontsulta, lehentasunezko birgaitu beharreko etxebizitzen 16 txosten eta bizigarritasun-agirietarako 177 txosten izapidetu dira.

Bizitzeko eraikinetan izapidetu diren etxebizitza kopuruari dagokionez, 382 etxebizitzatarako lizentziak izapidetu dira (33 BOE, 20 EPT eta 329 libreak), honela banaturik:

Hego Txantrea

Arrosadia / Lezkairu

Ipar Etxabakoitz

Arrotxapea

Buztintxuri

137

120

24

48

53

Aurreko urteekin alderatuta:

Hego Txantrea

Arrosadia / Lezkairu

Ipar Etxabakoitz

Zabalguneak

Buztintxuri

Erripagaina

Arrotxapea

Beloso

Iturrama

Guztira

2020

79

467

51

92

24

93

806

2021

59

246

23

156

138

72

16

6

716

2022

105

519

53

24

701

2023

137

120

24

 

53 48

 

382

Horrenbestez, nabarmen jaitsi da espediente izapidetuen kopurua eta, horren ondorioz, etxebizitza kopuruarena.

Merkataritza-lokalak behe solairuan etxebizitza eraldatzeari dagokionez, 2023an 74 espediente izapidetu dira 153 etxebizitzatarako:

Arrotxapea

Sanduzelai

Arrosadia

Mendebaldea

Txantrea

Buztintxuri

Azpilagaña

Ermitagaña

Iturrama

Donibane

Mendillori

Lezkairu

36

19

42

8

15

8

6

6

1

4

2

6

Aurreko urteekin alderatuta:

Arrotxapea

Arrosadia

Azpilagaña

Etxabakoitz

Donibane

Lezkairu

Sanduzelai

Buztintxuri

Iturrama

Mendillorri

Mendebaldea

Txantrea

Ermitagaña

Guztira

2020

27

9

6

6

-

-

5

1

1

5

3

3

3

69

2021

23

12

8

1

9

9

7

7

4

3

5

1

4

93

2022

32

17

9

9

4

21

3

7

11

8

121

2023

36

42

6

0

4

6

19

8

1

2

8 15 6

153

Hazkunde etengabea dago, hala espediente kopuruan nola etxebizitza kopuruan. Horrela, 2022aren aldean, % 25 etxebizitza gehiagorako izapidetu dira espedienteak eta, 2020ren aldean, % 217 gehiagorako.

Irekiera-espedienteei dagokienez, 2012tik hona, irekiera-espediente gehienak erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetzen dira, eraikinen lehen erabilerak eta erabilera-aldaketak izan ezik. Erantzukizunpeko adierazpenak (12/2012 Legean aratua) jarduera kaltegabeak eta sailkatuak irekitzeko izapideak errazten ditu. Jarduera horiek Geroko Kontrolari buruzko Ordenantzarekin bat kontrolatzen dira.

2023an, 1.065 espediente izapidetu ziren, ia iazkoan adina. Haietatik 114 etxebizitzen lehen erabilerako lizentziak izan ziren, eta 79, apartamentu turistikoetarako lizentziak (11, ukatuak).

Aurreko urteekin alderatuta:

GUZTIRA

1. ERABILERA

APARTAMENTU TURISTIKOAK

2018

917

2019

829

2020

964

87

199 (42 UKATUAK)

2021

950

112

74 (14 KATUAK)

2022

1.068

118

47 (7 KATUAK)

2023

1.065

114

79 (11 KATUAK)

ETXEBIZITZAREN ALORREAN EGINDAKO ESKU-HARTZEAK

— ETXEBIZITZA BULEGOA

2023ko abenduaren 31ra arte, guztira 180 etxebizitza artatu dira Etxebizitza Bulegoan, den-denak okupatuak. Etxebizitzak jendearen eskura jartzeko esku-hartzeak bi bideren bitartez egiten dira. Batetik, Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko alorrak koordinatzen dituen etxebizitzetan, eraikinetan eta beste ondasun higiezin batzuetan konponketak eta berrikuntzak egite aldera. Bestetik, esku-hartzea Gizarte Ekintzako alorraren Gizarte Enpleguko eta Gazte Langabetuen Laneratze programen bidez egiten da. Bulegoaren erabiltzaileen profila 3 edo 4 kideko familia-unitatea da, adingabeak ardurapean dituena, eta diru-sarrera prekarioak. 2020an, 33 etxebizitza bildu ziren bulegoan, haien kudeaketa egiteko; 2021ean, beste 38 etxebizitza batu ziren; 2022an, beste 11 etxebizitza. 2023an, 11 etxebizitza bildu dira.

— HIPOTEKA BITARTEKARITZAKO BULEGOA

2023. urtean, hipoteka-bitartekaritzako 56 eskabide jaso ziren. Hori zela eta, espedienteak abiarazi, eta emaitzak honako hauek izan ziren:

39 espedientea amaitu ziren, eta gainerakoak (17), irekita daude.
Horietako 21 espediente abokatuen aholkularitzaren bidez ebatzi ziren, ez baitzuten zuzeneko bitartekaritzarik behar, aukera posibleak gainbegiratzea baizik. A Fasean kokatutako kasuak dira. Hau da, bezeroak lege-aholkuaren alde egin eta neurri posibleak hark berak bere banku-entitatean zuzenean proposatzea hobesten du.

Gainerako espedienteei dagokienez, kasu bat etxebizitza ordainean emanez amaitu zen, zorra kitatzeko; kasu batean kopurua birnegoziatu zen, abusuzko klausulak ikusirik, eta beste 3 (interesa 2 urtez finkatu zen) luzamendua lortuz eta hipoteka ordaintzeko kontrola berreskuratuz

10 kasutan ez zen akordioa lortzerik izan bankuarekin. 6 kasutan, bezeroak uko egin ziolako, euriborraren igoeraren ahaleginari eustea nahiagoa izan baitzuen entitateak ezarritako baldintzak onartzea baino, ia kasu guztietan gabezia proposatzen zuelako.

 Beste 3 kasuetan, akordiorik gabe bukatu zen, bankuak negoziatzeko borondaterik izan ez zuelako.

Aurreko urtean bezala, kasurik gehien Arrotxapea, Txantrea eta Sanduzelaikoak dira, baina euriborraren igoera izan denez desoreka eragilerik ohikoena, auzo guztietan izan dira kasuak, eta Donibaneko igoera da nabarmentzekoa, Sanduzelairekin parekatu baita.

 

2. HIRIA BIRGAITZEKO BULEGOA (HBB)

Iruñeko Udalaren Hiria Birgaitzeko Bulegoa 1984an hasi zen lanean, MOPUren, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmen baten babesean, hiriaren erdigune historikoko hainbat eraikin birgaitzeko asmoz. Udaleko Plan Orokorraren eskakizunekin bat, une hartan bulego bat sortu zen, udalaren mendean soilik, aipatu Planak hiriaren erdigune historikorako aurreikusten duen hirigintza-garapena kudeatzeko eginkizunak bere gain hartuta. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 1986ko urrian sinatutako hitzarmenarekin bat, bulegoak halaber bere gain hartu zuen Nafarroako Gobernuak foru-lurraldean Eraikinak eta Etxebizitzak Birgaitzeko ezarri zuen Bulego haietako baten eginkizuna.

EGINKIZUNAK

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ezartzen dituzten birgaitze-politikek sortutako lan arlo guztiek gidatzen dute Iruñeko Udalaren Hiria Birgaitzeko Bulegoaren jarduera. Praktikan, Bulegoaren jardueraren zati garrantzitsu bat birgaitze babestuko espedienteen tramitazioan datza, leihatila bakarreko kontzeptura hurbiltzen den kontzeptuarekin bat, Bulegoak bere gain hartuak dituen eginkizunetariko batzuk batera egin nahirik, betiere birgaitze-jarduketekin lotutakoak (hirigintza-legeari eta legeria teknikoari buruzko informazioa, Jabetza Horizontalari buruzko Legea; aholkularitza laguntzei buruz, hirigintza-lizentziak izapidetzeari buruz, Gobernuaren eta udalen laguntzak izapidetzeari buruz, eta MRR funtsetarako deialdiak...).

LEHENTASUNEZ BIRGAITU BEHARREKO EREMUETAKO HIRIGINTZA-ARAUDIA

2023an, 12 hirigintza-kontsultaren ebazpena izapidetu da indarrean den araudiaren aplikazioari buruz hiri guztiko hainbat birgaitze-proiektutan.

Hiriko birgaitze-jarduerak gero eta jarduera profesional handiagoa dakar berarekin; izan ere, gehienbat, teknikari pribatuek edo beste administrazio batzuek denetariko espediente amaituak kontsultatu eta aztertzeko beharra eskatzen dute, HBBko artxiboan gordeak daudenak: 2023an, HBBko artxiboko 89 espediente eskatu dira, hainbat azterlan mota, txosten, analisi eta kontsulta egiteko.

HIRIGINTZA-DIZIPLINA

Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak hainbat hirigintza-izapide egiten ditu, guztiak ere hiriaren erdigune historikoko birgaitze-jarduketei eta jarduketak kontrolatzeari lotuak.

  • — Iruñea osoan birgaitzeko laguntzen espedienteei lotutako obra-lizentziak.
  • Hiriko Hirigune Historikoaren eremuan obrak egiteko lizentziak.
  • HHBk izapidetutako lizentzia duten obren azken berrikuspena.
  • Aurreko jarduketa guztiei buruzko hirigintza-aholkularitza.
  • HHBn ematen diren lizentziekin lotutako espediente osagarriak (zigor-diziplina, bide publikoa okupatzeko baimenak, zangak irekitzea...).

2023an, HHBk honako espediente hauek ebatzi ditu:

  • 636 hirigintza-lizentzia obretarako.
  • Obra-amaierako 407 espediente (obra-amaierako eta lehen erabilerako azterketak)

ERAIKINEN KONTSERBAZIOA - OBRAK GAUZATZEKO AGINDUAK ETA ERAIKINAK EBALUATZEKO TXOSTENEN AURKEZPENA

Birgaitze Bulegoak, Hirigintzako alorrarekin batera, hiriaren erdigune historikoan kokatutako eraikinak kontserbatzeko betebeharrekin lotuta dauden obren gauzapenerako txosten teknikoak eta aginduak izapidetzen ditu.

108/2014 Foru Dekretuak eraikin-jabeendako betebehar berriak ezarri dituen neurrian (Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak egin eta aurkeztearekin lotutakoak), Hiria Birgaitzeko Udal Bulegoak bere gain hartu ditu aipatu txostenak hartu, erregistratu eta aurkezteko lanak.

  • Eraikinak ebaluatzeko 165 txosten hartu eta erregistratzea (135, hasiera batean aurkeztuak eta aurreko ekitaldietan aurkeztutako txostenen 30 eguneratze).
  • Eraikuntza pribatuan aurri-adierazpenaren 2 espedienteren tramitazioan esku-hartzea, eta hirigintza-betebeharrak ez betetzeagatik abiarazitako 9 zehapen-espedientetan, hiriko Alde Zaharrean.

IRISGARRITASUN PLAN BEREZIAK

Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat, Hiria Birgaitzeko Bulegoak bere gain hartzen du Irisgarritasun Plan berezien tramitazioa partikularrek eskatuta, zeinen bidez etorkizunean desjabetzeak ahalbidetuko baitira eraikinetan oztopo arkitektonikoak kendu ahal izateko.

 Aurreko urtealdian (2023) honako jarduketa hauek egin ziren espediente horien gainean:

  • Lehen irisgarritasun Plan Bereziaren behin betiko onespena
  • Desjabetze-espediente batean ukitutako titular eta ondasunen zerrenda baten behin betiko onespena.

ERAIKINAK BIRGAITZEKO LAGUNTZEN KUDEAKETA

NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZAK

Datu orokor gisa, 2023an tramitaziora aurkeztutako espedienteen kopuruak bere horretan dirauela atzeman da, 2022ekin alderatuta.

Hona hemen Nafarroako Gobernuak 2023an hitzemandako laguntzak, Iruñean onetsitako jarduketei dagozkienak (behin-behineko kalifikazioa 2023):

  • • 3.529 etxebizitzak jaso dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntzak (% 4,9 jaitsi da, 2022aren aldean).
  • • Sustatzaileen inbertsio pribatua: 36.620.533€ (% 13,21 igo da, 2022rekin alderatuta)
  • • 13.500.724 € dirulaguntzatan, Nafarroako Gobernuak emanik (% 13,44 igo da, 2022ren aldean)

Aipatzekoa da, halaber, Alde Zaharreko birgaitze-jarduketei laguntzeko neurri gisa, Hiria Birgaitzeko Bulegoak txostena egiten duela inguruko etxebizitzetan bizigarritasun-baldintzak betetzearen gainean. Etxebizitzen jabeek egindako aurrez aurreko kontsultei erantzuteaz gainera, Nafarroako Gobernuak eskatuta, 177 txosten egin ditu, bizigarritasun-zedulen eskaerei loturik.

2023an, HBBko zerbitzu teknikoek Esku-hartze Globaleko 3 proiekturen partaidetza-prozesuetan esku hartu dute hainbat bizitegi-multzotan (240 etxebizitza). 2k HBBren aldeko txostena jaso zuten eta Nafarroako Gobernura igorri dira, eta hirugarren onarpen prozesuan dago.

MRR LAGUNTZAK 2023 (853/2021 ERREGE DEKRETUA)

2021eko urriaren 6an, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua argitaratu zen 239. EAOn, bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak arautzen dituena PRTR planaren baitan. Dekretuak autonomia-erkidegoei zuzeneko dirulaguntzak emateko mekanismo bat ezartzen du MRR funtsak kudeatzeko, bizitegi-eraikinen birgaitze energetikorako laguntza-programetara bideratuak.

Iruñeko Udaleko Birgaitze Bulegoa Nafarroako Gobernuarekin ari da elkarlanean, honako laguntza-deialdi hauek izapidetzeko:

  • • MRR ERAIKINAK PROGRAMA 2023:

    901/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onesten dituena.
    2023ko 4. NAOn, urtarrilaren 5ekoan, argitaratua.

    • AUZOAK PROGRAMA:
    349/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita aldez aurretik Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurune gisa deklaratutako eremuetan dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia, baita dirulaguntza horien oinarri arautzaileak ere.
    2022ko 121. NAOn, ekainaren 20koan, argitaratua.

Bi deialdien indarraldia amaiturik, Iruñean guztira espediente kopuru hau dago: 149 eskaera ERAIKINAK programan, eta 11 eskaera, AUZOAK programan. Eskaera horiek 2.875 etxebizitza ukitu dituzte ERAIKINAK programan, eta 144 etxebizitza, AUZOAK programan.

 

2023 ERAIKINAK

AUZOAK

Eskaera kopurua

149 espedientea

11 espedientea

Espediente berrikusiak dokumentazio guztia

44 espedientea

7 espedientea

Espedienteak G.N.-ri bidalita ORVEk informatuak

24 espedientea

3 espedientea

Nafarroako Gobernuak onetsitako espedienteak

16 espedientea

1 espedientea

UDAL LAGUNTZAK

Eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak arautzen dituen ordenantza

Eraikinak birgaitzeko laguntzen udal lerroa ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO UDALAREN LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAn dago zehaztua, NAOn 2007ko irailaren 5ean argitaratua. Hirian lehentasunez birgaitzeko eremuetan soilik dihardu, hau da, Alde Zaharrean eta Zabalguneetan.

Honako hauek dira Birgaitze Bulegoak bere gain hartzen dituen lanak, birgaitzeko laguntzen espedienteak izapidetzeari dagokionez:

  •  ARP eraikinak birgaitu aurreko txostenak idaztea, eraikinean beharrezkoa den egokitzapen-maila lortzeko beharrezkoak diren obrak sustatzaileei ezagutarazteko.
  •  Eraikinak birgaitzeko espedienteak izapidetzea.
    • • Lehentasunezko Birgaitze Eremuak
      • • 50 urtetik gorako eraikinak hiriaren gainerakoan
     Aldamioen lagapena kontrolatzea fatxadak birgaitzeko.
  •  Espediente horien izapidetzearekin planteatutako edozein gairi buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.
  •  Birgaitze-jarduketen kudeaketa osagarria egitea(hitzarmenak partikularrekin, hirigintza-desegokitzapenak erostea...).
  •  Berrostatatzeak kudeatzea eta kontrolatzea udal-etxebizitzetan, birgaitze babestuko jarduketei lotuta.

2023an, birgaitze-espedienteek ukitutako pertsonei aurrez aurre edo telefonoz etengabe emandako informazioaz gain, HBBk Birgaitze Babestuko 16 txosten eman ditu Lehentasunez Birgaitu beharreko Eremuetako (Alde Zaharra eta Zabalguneak) eraikinetan. Helburua da birgaitze-jarduketei ekiteko interesdunei jakinaraztea zer-nolako behar zehatzak dauden eta zenbateraino egokitu beharko duten araudira eraikinean egin beharreko obrek, aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan aurreikusitako laguntzak kudeatzeari dagokionez esaten da urtero egin beharreko deialdia izapidetu dela.

  •  Bana-banako ebaluazio araubideko laguntzen deialdia, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak osorik birgaitzeko 2023. urterako.
    • • RUS 25-MAY-23 (15/US) ebazpenaren bidez onetsia.
      • • 2023ko 121. NAOn, ekainaren 8koan, argitaratua.

2023ko ekitaldian, Alde Zaharreko eta Zabalguneetako 20 eraikin birgaitzeko proiektuak kalifikatu dira hasiera batez udal laguntzak jasotzeko modukotzat. Espedienteok guztira 175 etxebizitzari eragin diete, 2.422,160 €-ko inbertsio partikularra eragin dute eta Iruñeko Udalak 855.014 €-ko dirulaguntza emanen die.

Udalak babestutako birgaitze-jarduketen ondorioz, halaber, aldamioak laga dira Lehentasunez Birgaitu beharreko Eremuetako eta Auzo Kalteberetako fatxadetan eta estalkietan esku hartzeko. 2023an, 12 eraikinek jaso dute aldamioak lagatzeko laguntza, 91.956,84 euro guztira.

Aipatu behar da, halaber, 2023an zehar, 859.987,77€ eman direla Alde Zaharreko eta Zabalguneetako 9 birgaitze-jarduketa bukaturen laguntzak ordaintzeko.

Udaleko Birgaitze Bulegoak 2007tik indarrean dagoen eraikinak birgaitzeko udal laguntzen ordenantzaren aldaketa kudeatu du. Aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu, eta 2023ko abenduaren 5etik dago indarrean.

  •  Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
    • • Osoko bilkurak hartutako erabakiz onetsia: PLE 05-OCT-23 (13/CU)
      • • 2023ko 251. NAOn, abenduaren 5ekoan, argitaratua.

Honatx onetsitako aldaketaren ezaugarri nagusiak:

  •  Hiri osoan ematen du 50 urtetik gorako eraikinetan birgaitze-jarduerak diruz laguntzeko aukera, ez bakarrik lehentasunezko birgaitze-eremuetan.
  •  Jabekideen erkidegoei emanen zaizkien zuzeneko dirulaguntzak izanen dira oinarri, elementu komunetan obrak egiteko.
  •  Diruz laguntzen dira eraikinaren birgaitze orokorreko espedienteari lotutako etxebizitza-jarduerak (bizigarritasuna eta irisgarritasuna).
  •  Diruz lagungarria den jarduketa berariazkoa izanen da eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduera.
  •  Aurreko ordenantzan bezala, laguntzak eskuratuko badira, ezinbestekoa da eraikin osoan gutxieneko egokitzapen-maila egokia lortzea, egiturari, funtzionaltasunari eta estetikari dagokienez.
  •  2024ko ekitaldian egingo da ordenantza horri lotutako lehen laguntza-deialdia.

HIRIA BERRONERATZEKO JARDUKETAK – EREMU KALTEBERAK

2012. urteaz geroztik, hiriko eremu hondatuenetako hiri-kalteberatasunari buruz aurrez egindako azterlanetatik abiatuta, Hiria Berroneratzeko jarduerak garatzen eta ezartzen ari dira eremu kalteberetan, Esku-hartze Orokorreko proiektuen erredakzioa Esparru Hitzarmenen onespenari lotuz. Hala, hitzarmen horiei esker, eragindako eremuetan informazio- eta kudeaketa-laguntzak eta -neurriak ezartzen ahal dira.

2023an, honela gauzatu da:

  • — Laguntza-lerroa hasi zenetik, hainbat esparru-hitzarmeni lotutako jarduketak amaitu dira Lezkairuko, Agur Maria zeharkaleko, San Migel koloniako eta Trenbide kaleko etxeetan.
  • 4 hitzarmen onartu dira jabekideen erkidegoekin, birgaitze-jarduerak diruz laguntzeko (irisgarritasuna eta inguratzaile termikoa hobetzea).
  • Jabekide-erkidegoekin egindako 14 hitzarmen-aldaketa onetsi dira aipatu eremu kalteberetan, dirulaguntzen ordainketa obren gauzapen erritmora doitzeko.

Aurreko ekintzen garapenak eraginda, eremu kalteberatako 14 erkidegori ordaindu zaizkie laguntzak 2023an; 666.391,19 €, guztira.

Era berean, aipatu behar da eraikinak birgaitzeko 9 proiektu kalifikatu direla hasiera batez aipatu eremuetan (dirulaguntza aurreikusia: 567.025 €).

beste laguntza deialdi batzuk, hala nola birgaitzetarako pizgarriak

2023an, Iruñeko Udalak 3 laguntza-deialdi argitaratu ditu Hiria Birgaitzeko Bulegoaren bidez, hiriko eraikinetan birgaitze-jarduketak laguntzen bidez sustatzeko:

  • — Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an diruz laguntzeko esku-hartze orokorreko proiektuak idatzi eta kudeatzeko lansari teknikoak, banakako ebaluazioaren araubidean, 61/2013 Foru Dekretuaren VI. kapituluaren laugarren atalaren arabera.
    • •  RUS 09-MAY-2023 (5/US) ebazpenaren bidez onetsia.
      • •  2023ko 109. NAOn, maiatzaren 25ekoan, argitaratua.
    Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023. urtean Alde Zaharreko eraikinak zaharberritzeko aurreproiektuak egiteko lansarietarako, banakako ebaluazioaren araubidean.
    • • RUS 09-MAY-23 (9/US) ebazpenaren bidez onetsia.
      • • 2023ko 109. NAOn, maiatzaren 25ekoan, argitaratua.
    Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, uholdeek sotoetan eta behe solairuetan eragindako ondorioak ahalik eta gehien gutxitze aldera, 2023. urterako.
    • • RUS 25-JUN-2023 (3/US) ebazpenaren bidez onetsia.
      • • 2023ko 141. NAOn, uztailaren 6koan, argitaratua.

birgaitzea laguntzeko udal jarduketen laburpena

Hona hemen birgaitze babestuetarako sustapen pribatuarendako udal laguntzen jarduketa nagusien xehetasuna:

  • — 859.987,77 € zuzeneko dirulaguntzetan ordaintzea L.B.E.etako birgaitze-sustatzaileei. (9 birgaitze-jarduketa)
  • 666.391,19 € zuzeneko dirulaguntzetan ordaintzea sustatzaileei hiri kalteberatasuneko arriskua duten eremuetan (14 birgaitze-jarduketa)
  • L.B.E.ko 20 espediente hasiera batez kalifikatzea. Hitzemandako dirulaguntza: 855.014 €
  • Eremu Kalteberetako 9 espediente hasiera batez kalifikatzea. Hitzemandako dirulaguntza: 260.155 €
  • Aldamioak birgaitze-obretarako lagatzea 12 eraikinetan: 91.956,84 €.
  • 4 etxebizitzaren alokairua, birgaitze-jarduketei lotutako berrostatzeetarako.
  • 14 hitzarmen ekonomiko onetsi eta eremu kalteberatako jabekide-erkidegoekiko 14 hitzarmen ekonomiko aldatu dira.
  • Birgaitze babesturako 16 txosten eman dira aurrez.
  • 2 plan berezi izapidetu dira eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko
  • Diruz lagundu dira Alde Zaharreko 5 eraikinetako aurreproiektuak idazteko ordainsariak: 18.997,39 €
  • Diruz lagundu dira 2 bizitegi-multzotako esku-hartze globalerako proiektuak idazteko ordainsariak 34.200,00 €
  • 314 ikuskapen-bisita tekniko egin dira,HBBn izapidetzen ari diren hainbat espediente motarekin lotuta.

RESUMEN tramitación de expedientes de subvenciones en el año 2023

AYUDAS Ma la rehabilitación de viviendas y edificios. gobierno de navarra

HASIERAKO KALIFIKAZIOA

 

Espediente izapidetuen kopurua

412 espediente

Ukitutako etxebizitza-kopurua

3.529 etxebizitza

BEHIN BETIKO KALIFIKAZIOA

 

Espediente izapidetuen kopurua

474 espediente

Ukitutako etxebizitza-kopurua

2.881 etxebizitza

Guztira Aurrekontu Babesgarria

33.373.305 €

Guztira Emandako Dirulaguntza

11.105.729 €

Batez besteko dirulaguntza %

33,27 %

ERAIKINAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK LEHENTASUNEZKO BIRGAITZE-EREMUETAN ETA AUZO KALTEBERETAN. IRUÑEKO UDALA

HASIERAKO KALIFIKAZIOA

 

Espediente izapidetuen kopurua

23 espediente

Ukitutako etxebizitza-kopurua

204 etxebizitza

BEHIN BETIKO KALIFIKAZIOA

 

Espediente izapidetuen kopurua

32 espediente

Ukitutako etxebizitza-kopurua

288 etxebizitza

Guztira Aurrekontu Babesgarria

5.583.805 €

Guztira Emandako Dirulaguntza

1.904.970 €

Batez besteko dirulaguntza %

34,11 %

 

3. PAMPLONA CENTRO HISTÓRICO (PCH) - IRUÑA BERRITZEN

PCH-IBk abiaraziak ziren sustapenetako 5 burutu ditu , eta ia bere osoan eman dira eraiki diren 52 etxebizitzetako gehienak: Descalzos 23 – 25 - 27 (8 etxebizitza + 2 lokal Udalari lagata); Descalzos 47 – 53 (17 etxebizitza + 1 lokal – 20 garaje-leku + 8 trasteleku); Descalzos 24 (6 etxebizitza + 2 lokal Udalari lagatzeko prozesuan), Carmen 25 (14 etxebizitza eta Udalari lagatako lokal 1) eta Descalzos 33-35 (7 etxebizitza eta lokal 1 Udalari lagatzeko prozesuan).

Etorkizunerako diren gainerako 4 sustapenetan, jabetzak erosteko eta proiektuak kontratatzeko kudeaketa-lanak egin dira. Sustapen hauek dira: Jarauta (7tik 21era), Descalzos 55 – 61, Descalzos 42 – 48 eta Jarauta 84 – 86.

PCH-IB, SA, halaber, Iruñeko Udalaren bitarteko instrumentala eta zerbitzu teknikoa da, 150/2003 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako, kalte egin gabe bere estatutuen arabera egokituak dituen jarduerei.

Iruñeko Udalak, zenbaitetan, dela zuzenean, dela beraren mendean dauden beste entitate batzuen bidez, PCH-IB, SAren gizarte-xedeari berez dagozkion jarduerak egiteko enkargua ematen dio PCH-IB, Sari, hala nola:

  • — Aurretiazko azterlanak, birgaitzeko premia berezia duten eremuetako hiri-kalteberatasunari buruz.
    — Udal-obren eta toki-administrazioaren mendeko beste erakunde batzuen jarraipena eta ikuskapena
    — Lan teknikoa eta toki-administrazioaren mendeko beste erakunde batzuei enkargatutako obren jarraipena kudeatzea
    — Txosten teknikoak idaztea
    — Plangintzako figuren idazketan esku hartzea

Era berean, Iruñeko Udalarekin aritzen da lankidetzan hiriko Alde Zaharreko zerbitzu eta ekipamenduen sarea osatzeko, bere jabetzako 2 eraikin Udalak berak ematen dituen zerbitzuetarako baliatuz. Aquavox San Agustin eta Ansoleaga 17ko apartamentu babestuen eraikina dira.

2023ko JARDUKETAK

2022ko abenduaren 19an egindako bileran, enpresaren Administrazio Kontseiluak 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta Jarduera Plana onetsi zituen. Onetsitako dokumentua erabili da udal-enpresak ekitaldi horretan eginen dituen jardueren programazio gisa. Jarduerek bi lan-ildo nagusi dituzte ardatz: Alde Zaharreko Etxebizitza Plana garatzea eta udalak eta haren sozietateek egindako mandatuak.

ALDE ZAHARREKO ETXEBIZITZA-PLANA. JARDUKETAK

2023an, Etxebizitza Planean hasiak diren sustapenak garatzearekin lotutako jarduketa hauek garatu dira.

  • — DESCALZOS 33-35eko ERAIKINA.2023an, etxebizitza bat eman da eta lokal bat Iruñeko Udalari eskualdatu zaio, dibidenduak espezietan banatuz 135.570,31 €-an. 7 etxebizitzetatik bat dago esleitu gabe.
  • DESCALZOS 24ko ERAIKINA. 2023an zehar, bi lokalak Iruñeko Udalari eskualdatu zaizkio, dibidenduak espezietan banatuz, 64.222,47 €-an lokal bat, eta 107.396,68 €-an, bestea.
  • JARAUTA 58ko ESLAVA 26ko RAIKINASustapena geldiarazia dago, jabetza guztiak erosteko baitaude, ezinezkoa izan baita bi jaberekin akordioa egitea (etxebizitza bat eta lokal bat). Sustapen berrirako lizentzia lortu bazen ere, obra hastea ezinezkoa zenez, obra-zuzendaritzako eta Passivhaus aholkularitzako kontratuak deuseztatu ziren, elkarren artean ados jarrita.
  • DESCALZOS 55-61eko ERAIKINA.2023an, sustapen berriaren proiektua idazten jarraitu da, erakunde informazio-emaileei aurrez kontsultak eginez. 2023Aren bukaeran lizentzia eskatu zen.
  • DESCALZOS 42-48, JARAUTA 84-86: Ez da jabetzarik erosi eta trukatu.
  • JARAUTA 7-21. 3 etxebizitza erosi dira sustapen horiek osatzen dituzten eraikinetan, horietako bat trukearen bidez. Aipatu behar da, gainera, Jarauta 11ko eraikin osoa erosi dela; jabe bakar batean zen. Halaber, bi lokal esleitu dira: Jarauta 13 eta Jarauta 15/17. PCH-IB, SA Jarauta 11 eta Jarauta 13 eraikin guztiaren jabea da.

2023. urtearen amaieran, PCH-IBk 14 lokal eta 95 etxebizitza zituen PIG eraikinetan, eta 1 lokal eta 3 etxebizitza PCHIBk gauzatutako sustapen berrietan.

MANDATUA: ERMITAGAÑAKO MERKATUKO MERKATARITZA-GALERIAKO LOKALAK MANTENTZEKO LANAK

2023ko maiatzaren 18an, PCH-IB, SAren Administrazio Kontseiluak COMIRUÑA, SAk PCH-IB, SAri egindako mandatua onetsi zuen, hots, txosten baloratu bat egitea Ermitagañako merkatuko merkataritza-galeriako lokaletan mantentze-lanak egiteko, eta obra eginen duen enpresa hautatze aldera eta obraren gauzapena gainbegiratze aldera behar den laguntza teknikoa emateko. Lan horiek (txostena eta laguntza teknikoa) 2023an zehar egin dira PCH-IB, SA enpresako langileekin.

ENPRESAREN JABETZAKO ERAIKINAK, UDAL EKIPAMENDUETARAKO BIDERATUAK

Enpresa arduratzen da, halaber, Alde Zaharreko ekipamendu-sarearen esku jarritako eraikinak kontserbatzeaz eta mantentzeaz, bere jabetzakoak baitira. (Aquavox San Agustín eta Ansoleaga kalearen 17ko apartamentu babestuak). Descalzos 47-53eko eraikineko sotoan dagoen aparkalekua ere kudeatzen du. Bertan, Alde Zaharrean bizi direnei alokairuan lagatako 20 aparkaleku daude, BOE prezioetan.