Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

KULTUR ETXEAK

II. ZABALGUNEKO CIVIVOXA ERAIKITZEA

­— Aurrekontua: 2.144.684,93 euro.
­— Azalpena: 2023an, II. Zabalguneko Civivoxa eraikitzeko lanek jarraitu zuten, 2022ko azaroan hasiak.

CENTROS EDUCATIVOS

KANPOKO ZURAJEAK ALDATZEA AZPILAGAÑAKO IPn, NICASIO LANDA HLHIPN ETA SAN FRANTZISKO IPN

­— Aurrekontua: 422.817,56 euro.
­— Azalpena: Aipatu ikastetxeetako zurajeak aldatzeko lanak bi sortaren bidez lizitatu ziren. 1. sortako lanak uztailaren 17an hasi eta abenduaren 17an bukatu ziren, gauzatzeko epea 5 hilekoa izan baitzen. 2. Sortako lanak uztailaren 24an hasi eta uztailaren 31n bukatu ziren.

HAUR ESKOLAK

DONIBANEKO HAU ESKOLA ZAHARBERRITZEA

Aurrekontua: 680.000 euro.     
Azalpena: Uztailaren 17an, Donibaneko haur eskola zaharberritzeko lanak hasi ziren, eskola araudira egokitze aldera. Haur Eskolen erakunde autonomoarekin aritu ginen lankidetzan lanen jarraipena egiteko.

KIROL INSTALAZIOAK

BUZTINTXURIKO KIROLDEGIA ERAIKITZEA

Aurrekontua: 4.992.431,95 euro.
Azalpena: 2023an, Buztintxuriko kiroldegia eraikitzeko lanek jarraitu zuten, 2022ko irailean hasiak.

 

KIROL INSTALAZIOAK

FUENTE DEL HIERRO BERDEA (1. FASEKO 2. ETA 3 EREMUAK), EUROPAR BATASUNAK NEXT GENERATION EU FUNTSEKIN FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN

Aurrekontua: 281.848,43 euro.         
Azalpena: Kontratuaren xedea da egungo urbanizazioa berrantolatzea, honako lan hauek eginez:

  • • Euri-lorategi gisa diharduten berdeguneak sortzea Fuente del Hierro kaleak Pedro I.a eta Iturrama kaleekin duen elkarguneko biribilguneetako errepideen artean.
  • • Fuente del Hierro kaleko biribilguneen arteko erdibitzailea zabaltzea eta galtzadako erreiak mehartzea.

IRUÑA ETA BURLATA BELOSOKO ALDAPAN BARNA LOTUKO DITUEN OINEZKOENDAKO ETA BIZIKLETENDAKO IBILBIDEA, EUROPAR BATASUNAK NEXT GENERATION EU FUNTSEKIN FINANTZATUTAKO SURPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILENTZIA PLANARE ESPARRUAN

Aurrekontua: 3.655.604,90 euro.

— Azalpena: 2023ko abenduaren 18an, Iruña eta Burlata lotuko dituen oinezkoendako eta bizikletendako ibilbidea egiteko lanak esleitu ziren. Lanak egite aldera, hitzarmena sinatu zen Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Burlatako Udalaren artean, 2023ko apirilaren 4an. Nafarroako Gobernuak obra guztia finantzatuko du, dagokion BEZa izan ezik, NEXT GENERATION funtsen bitartez. Obrak gauzatzeko proiektua Nafarroako Gobernuak egina da. Lanak martxoaren 15ean hasi ziren. Lanak egiten hasi aurreko hilabeteetan, obrek ukitutako jabetza pribatuko lurrei dagozkien desjabetzeak egin ziren.

ETXEBIZITZAK

SAN PEDRO MULTZOKO 11 ETA 12KO ETXEBIZITZAK BERRITZEA - OPEN LAB PROIEKTUA

Aurrekontua: 500.000 euro
Azalpena: 2023Ko ekainaren 16an, San Pedro Multzoko 11 eta 12ko etxebizitzak birgaitzeko lanak hasi ziren, OPEN LAB Europar Proiektuaren baitan.

BESTE ZENBAIT JARDUKETAK

HARRESIAK MANTENTZEKO LANAK

Aurrekontua: 300.000 euro.
Azalpena: 2020ko urritik, Ziudadelako kanpo-harresi guztietan jardun da. Horma-atal eta bastioietako 11.600 m2-ko eta kontraezponda eta errabelinetako 1.585 m2-ko landaredia garbitu da, harlanduetako 230 m2 juntura pikatu eta horiek berriz bete dira eta barneko erakusketa aretoetako, guardia-gorputzeko eta poternen aurrealdeko landaredia kendu da.

zoladura aldatzea urdanoz multzoko zaldainean

Aurrekontua:155.458,69 euro.
Azalpena:: Lizitazioaren xedea da Urdanoz Multzoko hiri-igogailuko zaldaineko zola eta albo-estaldurak aldatzea, udal-teknikarien idatzitako proiektuarekin bat.