
Iruñeak Batasunaren Pribilegioa ospatu zuen 2023an. Irun horren bidez, Iruña Erdi Aroan osatzen zuten hiru burgu nagusiak batu egin ziren hiri bakar bat eratzeko. Agiri hori 1423ko irailaren 8an sinatu zuen errege Karlos III.a Nobleak. Egitarau berezia antolatu zen urtemuga hori ospatzeko; besteak beste, musika-emanaldiak, arte-ekitaldiak eta birsortze historikoak. Ekitaldi multzoari amaiera emateko, errege-erreginak iruñera etorri ziren 2023ko irailaren 8an Katedraleko otoitzean parte hartzeko, Kondestableko erakusketa berezi bat bisitatzeko eta Alde Zaharreko Erdi Aroko merkatuan barna paseatzeko. Bestalde, Iruñeko udaletxean harrera egin zitzaien.
Batasunaren Pribilegioaren ospakizunek azaroaren 29ra bitarte iraun zuten, hiriaren egunera arte, alegia. Egun hartan, 4.000 faroltxo askatu baitziren Iruñeko zerura. Ekitaldi berri horrek hiriaren zaindariaren inguruko ospakizunaren egitarau ofizial guztia osatu zuen.
Ez ziren izan 2023ko mugarri instituzional bakarrak. Nafarroako Gobernuak, 2023ko urtarrilaren 25eko bilkuran,Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen Iruñeko Hiri Gorpuztua, ondasun immaterial gisa. Izendapen horrek udal-egutegiaren egun seinalatu batzuetan egiten den kultur adierazpen horren balioa aitortzen du.
Hiri Gorpuztua Iruñeko ordezkaritza-sistema tradizional bat da, Batasunaren Pribilegioaz geroztik bilakatu eta ondorengo mendeetan osatu dena. Protokolo bat eta segizio bat daude barne, tradizioak eratuak. Hiriaren izenean egiten den Hiri Gorpuztuak, berez, Iruña protokoloz ordezkatzeko erabilera soziala du, bai eta erritu- eta festa-erabilera bat ere, urteko festa-zikloan hiria ordezkatzeko.
Bere osoan, honatx Hiri Gorpuztuko kideak, segizioan duten kokapen-hurrenkeraren arabera, hasieratik bukaerara, zerrendatuak eta, gaur egungo moldean. Segizioak festa girotik giro solemne edo instituzionalera jotzen du nabarmen: buruhandiak, kilikiak eta zaldiko-maldikoak; erraldoiak (europarrak, asiarrak, afrikarrak eta amerikarrak), bakoitzak bere gaitari taldea daramala, erregina amerikarrak -azkenak- izan ezik, txistularien doinuen ariora joaten baita; makilariak, dantzariak, gorriak eta banderariak; txistulariak; tinbalak eta turutak; Iruñeko bandera eta borladunak; mazolariak; libreak; udalbatza galaz jantzirik; alkatea eta alkateordeak; udaltzainburua; udaltzainak galaz jantzirik; La Pamplonesa banda.
Udalaren Hiri Gorpuztuak honako ekitaldi instituzional hauetan parte hartu zuen, 2023an:
2023an, alkatea buru izan zuten 12 harrera-ekitaldi egin ziren, eta Udalbatzak ere haietan parte hartu zuen.
|
Urtea |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|---|---|---|---|---|---|---|
|
Harrera-ekitaldi kop. |
26 |
22 |
15 |
17 |
17 |
13 |
Harrera-ekitaldiez gain, alkatea eta Udalbatzako kide batzuk hainbat edukitako beste 23 ekitalditara ere joan ziren (sari-banaketak, jardunaldiak, etab). Haien artean nabarmentzekoak dira Urrezko Baba Gota de Leche fundazioari eman izana; Iruñeko Zapia, Donibaneko Adinekoaren aldeko Itunari; eta Txondorra saria, Aurelio Sagaseta apez eta konpositoreari.
Urtean zehar, 97 taldek bisitatu zuten Udaletxea; hori horrela, urte osoan zehar, modu egonkorrean eta doan eskainitako zerbitzu horren bitartez, 2.107 pertsonak bisitatu zituzten udaletxeko aretoak. Udalak kalitatea neurtzeko sistema bat ezarria du, gogobetetzeari buruzko inkesten bidez, bisitaren edukia, erreserba-sistemaren funtzionamendua eta jasotako tratua neurtzeko, besteak beste.
|
Urtea |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|---|---|---|---|---|---|---|
|
Talde kop. |
147 |
172 |
63 |
40 |
107 |
97 |
|
Pertsonak, guztira |
3.700 |
4.547 |
1.413 |
748 |
2.225 |
2.107 |