PARTAIDETZA SUSTAPENA POLITIKA PUBLIKOETAN
AUZO-EXTABAIDAGUNEAK
2023an, Auzo Eztabaidagune guztiak antolatu ziren (14, guztira), nahiz eta haietako bi garatzea aurreikusita egon.
- — Erripagaña-Beloso-Bidezar, 2023/11/21ean egina, 18:30etik 20:00etara, Elorri I.P.ko ekitaldi aretoan. Cristina Ibarrola alkatea eta Clara García-Valiño auzo-zinegotzigoa izan ziren buru.
- — Zabalguneak, egun batzuk lehenago bertan behera utzia, 2023/12/19an egitekoa zenean, 18:30etik 20:00etara, Iruñeko Arte eta Diseinu Eskolan. Cristina Ibarrola alkatea eta Carlos Salvador auzo-zinegotzia izatekoak ziren bilera-buru.
Eztabaidagunea zuzenean eman zen (streaming) Parte hartu Iruña Youtubeko kanalaren bidez, eta entzumen irisgarritasuna izan zuen, eta haur ludoteka zerbitzua kontziliaziorako.
KONTSEILUAK ETA SEKTORE-FOROAK
2023an zehar, sektorez sektoreko kontseilu eta foro hauek jardun zuten:
- — Emakumeen Kontseilua
- — Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Kontseilua
- — Adinekoen Udal Kontseilua
- — Gazteriaren Mahaia (Gazteriaren Udal Mahaia)
- — Haurren Mahaia
- — Sanferminetako Mahaia (foroa eta lan taldeak)
PARTAIDETZA PROZESUAK
2023an zehar, partaidetzako alorrak honako alor eta gaiei lotutako partaidetza prozesuetan parte hartu zuen hein handiagoan edo txikiagoan, haien berri izan ondoren:
- — Hirigintza eta etxebizitza
- • San Pedro PEA/HGP
- • Sanduzelaiko biribilgunea gaia jorratzeko proposamen bilketa.
- • PCH; Santa Ana Plazarekin lotutako HGP plana
- — Garapen Jasangarria eta Proiektu Estrategikoak
- • Energia-komunitateak:
- • Mendillorri
- • Arrotxapea
- • Ermitagaña-Mendebaldea
- • Gurutzeko plazarekin lotutako Herritar Kontsulta
- • Irisgarritasun plana eta irisgarritasun kontseilua
- —Turismo eta Merkataritza Sustapena
- — Herritarrekiko Harremana eta Adinekoak
- • Drogei buruzko Udal Plana
- • Haur eta Nerabeendako plana
- • Adinekoen Sareak
- • Haurren sareak
- — Hezkuntza, Berdintasuna eta Kultur Aniztasuna
- — Gobernu Estrategikoa eta Hiri Kontserbazioa
HERRITARTASUN AKTIBOA, GIZARTE EHUNA ETA KOMUNITATEA BABESTU ETA INDARTZEA (GIZARTE ETA KOMUNITATE PARTAIDETZA)
- — Herritar erakundeen udal errolda Errolda Herritarren Partaidetzako Erregelamenduan dago arautua. 2023an zehar, 24 elkarte berri inskribatu ziren.
- — Herritartasun aktiborako erregistroa Errolda Herritarren Partaidetzako Erregelamenduan dago arautua. 2023ko abenduaren 31n, 212 pertsona zeuden inskribaturik.
- — Gizarte ehunaren analisia auzoz auzo pandemia ondoko testuinguruan 2023an, Gizarte Ehuna Auzoz auzo pandemiaren ondoko testuinguruan aztertzeko proiektua abiatu zen, Iruñeko gizarte ehunaren erakundeen kopurua eta egoera eguneratze aldera eta auzoetako komunitateekin harremanak izateko tresna gisa, bai eta elkarren arteko loturak eta ezagutza eragiteko ere. Proiektua otsailean geldiarazi zen, beste udal alor batzuen jarraibide politikoen ondorioz, partaidetzazko saioak hastera zihoazenean, hain zuzen ere. Proiektuak bazuen Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza; horrenbestez, hainbat lan egin behar izan ziren egoera justifikatzeko, txostenak prestatzeko eta gastatu ez ziren zenbatekoak itzultzeko.
ZENTRO
“Zentro. Elkarlaneko gunea” Kondestable Jauregiko bigarren solairuan dago kokatua eta informazioa, baliabideak eta prestakuntza eskaini nahi dizkie hiriko herritar zein elkarte orori banakako nahiz taldekako partaidetza garatzeko.
- — Partaidetzarako argibide eta baliabide zerbitzua:
-
2023ko urtarriletik abendura arte, 11.158 arreta izan dira guztira. Aurreko urtean, berriz, 9.189 izan ziren; beraz, igoera nabarmena izan da. Baliabideen lagapenak (proiektagailuak eta eramangarriak) gora egiten jarraitzen du, aurreko urteetako erabilerarekin alderatuta, eta aurten 481 lagapen izan dira. 2022an, berriz, 368 izan ziren. 2023a amaitzean, 285 elkarte, kolektibo eta herritar aktibo erregistratuak zeuden erregistroan. 2022an, berriz, 268. Aurten, ZENTROko aretoen erabilerak gora egin du berriro, eta 976 erabilera izan dira guztira, iaz baino 100 erabilera gehiago (840, 2022an).
Partaidetzarako prestakuntza ikastaroen koordinazioan, 2023an 2.386 izen-emate egin ziren, guztira: 1.201 emakumeen eta 1.185 gizon. 11 partaidetza prozesutarako lankidetza teknikoa eman zen.
- — Aretoen lagapena:
- Partaidetzako alorrak kudeatutako aretoen lagapena, atezaintzan enkargatutako orduen arabera:
| SALA CALDERERÍA |
Urtarrila |
8 |
| Otsaila |
30,5 |
| Martxoa |
0 |
| Apirila |
0 |
| Maiatza |
0 |
| Ekaina |
60,5 |
| Uztaila |
0 |
| Abuztua |
0 |
| Iraila |
18 |
| Urria |
46,62 |
| Azaroa |
44 |
| Abendua |
23,5 |
| Guztira |
231,12 |
| DESCALZOS 56 |
Urtarrila |
13,5 |
| Otsaila |
31 |
| Martxoa |
63,35 |
| Apirila |
43 |
| Maiatza |
53,5 |
| Ekaina |
85 |
| Uztaila |
7,5 |
| Abuztua |
0 |
| Iraila |
37,5 |
| Urria |
43,5 |
| Azaroa |
85 |
| Abendua |
3 |
| Guztira |
465,85 |
- — Biblioteca y centro documental. Zentroko liburutegiak 3.109 dokumentuz osatutako liburutegi-funtsa du 2023an. Liburuen funtsa 162 aletan handitu da, eta 2.489 liburu dira guztira, aldizkarietarako 5 harpidetza berriez gain.
- 2023an, 1.778 liburu mailegatu ziren. Gainera, 2023an, 826 arreta eta iradokizun izan ziren.
- — Komunikazioa. 2023 honetan, webak 38.717 ikustaldi izan ditu http://participa.pamplona.es. Partaidetzak profilak ditu Twitter, Facebook, Youtube eta Flicker sareetan, euskaraz zein gaztelaniaz.
- Elkarteen webgunearen bidez, Iruñeko Elkarteen Erregistroan izena emanik dagoen elkarte orok doan izan dezake bere webgunea. 2023an, webgunean 98 elkarte daude ostatatuta.
- Decide.pamplona Iruñeko Udalaren partaidetzarako plataforma digitala da hiri demokratikoagoa eraikitzeko. Plataforman aldez aurretik erregistratu diren 16 urtetik gorako pertsonek parte har dezakete. 2023ko abenduaren 31n, 6 partaidetza prozesu berri irekiak zeuden plataforman. Guztira, 10.403 parte-hartzaile zeuden alta emanik, eta 631 proposamen aurkeztuak ziren.
- Zentroko buletina telematikoki banatzen zaie 4.110 pertsonari. Informazio buletina hilero bidaltzen da, alorreko hainbat gairekin eta elkarteentzat eta herritar aktiboentzat interesgarriak diren gaiekin.
- — Lege aholkularitza Aholkularitza Juridikoak arreta, aholkularitza, orientazioa eta bitartekaritza eskaintzen ditu herritarren parte-hartzearen eta ahalduntzearen eremuan, bai banaka, bai elkarteen bidez. 2023an, 546 kontsultari erantzun zaie aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz. Gaien arabera, 175 (% 32) kudeaketa gaiekin lotuta (zuzendaritza batzordeen erregistroa, estatutuen aldaketak, etab.); 109 (% 20) giza baliabideen, boluntariotzaren eta arriskuen babesaren inguruko gaiekin lotuta; 98 (% 18) fiskalitateari eta kontabilitateari buruz; 87 (% 16) proiektu eta dirulaguntzei buruz; 40 (% 7) datuen babesari buruz; eta 37 (% 7) elkarteak eratzeari buruz.
Partaidetzarako Aholkularitza Juridikoak, gainera, 7 prestakuntza ikastaro eman ditu, eta 2 tailer bikoitz ematen parte hartu da (2 saio, dirulaguntzen deialdia aurkezteko eta, beste 2, dirulaguntzen justifikazioari buruz).
HERRITARREN PARTE-HARTZEA DINAMIZATZEKO ZERBITZUA
Herritarren Partaidetza Dinamizatzeko Zerbitzuaren xedea da herritarren parte-hartzea sustatzea, Udalaren zerbitzu, organo, prozesu, mekanismo eta kanal parte-hartzaileen bidez.
Zerbitzuak 7.578 jarduera egin ditu maila instituzionalean, eta ikaskuntza-zerbitzuarekin lotutako udalaz gaindiko esparruko salbuespenen bat izan ezik, funtsean hiru udal alorrekin egon dira lotuta: Hezkuntza, partaidetza eta gazteria; Gizarte Zerbitzuak, Komunitate Ekintza eta kirola (adinekoen sareak eta haurren sareak): eta Proiektu Estrategikoak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna (energia-komunitateak eta irisgarritasun unibertsalerako plana).
PARTAIDETZARAKO PRESTAKUNTZA
Prestakuntza, topaketa eta gogoetarako guneak sortu beharrak eraginda sortu da Partaidetzarako prestakuntza, herritarrak partaidetzarako ahaldundu ahal izan daitezen Oro har, herritarrei dago zuzendua, bai eta elkarteei ere. 2023an, 3 programazio-hiruhileko egin ziren: urtarrila – martxoa (17 ikastaro eta 323 eskaera), apirila – ekaina (16 ikastaro eta 242 eskaera) eta urria – abendua (17 ikastaro eta 553 eskaera). Guztira, 1.118 aurreinskripzio 2023ko ikastaroetan. Parte-hartzaile gehienak emakumeak dira, izena emandakoen ia % 79 baitira. Adinari begira, bana beste, izena emandako gehienak 40-49 urte artekoak dira.
DIRULAGUNTZAK
— ENTIATE ETA HERRITAR KOLEKTIBOENDAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA PARTAIDETZAREN ARLOAN
2023an, 123 elkartek aurkeztutako 134 proiektuk 500.000 euro jaso zituzten herritarren partaidetzaren arloko laguntza deialdiaren bitartez. Deialdiarekin bat, bost epigrafe zeuden dirulaguntza banatzeko, bakoitzak bere zenbatekoa zuela:
- — A epigrafea: auzoetako festak, jai herrikoiak zein unean uneko izaera komunitarioko gizarte eta kultur ekitaldiak. Zenbatekoa 50.000 euro. 19 proiektu lagundu dira diruz Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek (auzo- eta kultura-elkarteak, jai batzorde eta kultur koordinakundeak, etab.) aurkeztutako proiektuak, honako hauek gauzatzeko: auzoetako festak, jai herrikoiak edo unean uneko izaera komunitarioko ekitaldi soziokulturalak (inauteriak, Olentzero, Erregeak, kauteroak, auzoetako egunak, etab.), betiere kultura herrikoia eta gertukoa sustatu, sortu eta hedatzearen bidez auzoetan sareak eta gizarte-lotura sortze aldera.
- — B epigrafea: Herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten proiektuak. Zenbatekoa 325.000 euro. 61 proiektu lagundu dira diruz Epigrafe honen barruan sartzen dira lurraldeko irabazi-asmorik gabeko entitateek gauzatutako jarduerak eta programak egoera berezietan dauden pertsonak eta kolektibo zaurgarriak lagundu eta zaintzeko (gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak, gizarte-zailtasunean dauden adinekoak, errefuxiatuak, egoera zailean dauden haurrak eta gazteak, gizarte-zailtasunean dauden emakumeak, adimen-osasun arazoak dituztenak, etab.). Halaber, COVID-19a dela-eta abian jarritako berariazko jarduerak laguntzen jarraitzen da. Halaber, herritarrei oro har zabalik dauden eta honako hauek sustatzen dituzten proiektuak barne hartzen ditu: gizarte-partaidetza, herritartasun aktiboa eta boluntario-lana; gizarte-ehunaren koordinazioa eta sare-lana; lurraldeko bizilagun, talde eta elkarteen arteko informazioa eta komunikazioa. Horretarako, ekintza berritzaileak abian jarriko dituzte, garapen teknologikoak aplikatuta, eta baita gizarte-ehunetik gizartea eraldatzeko praktika onak ere.
- — C epigrafea: Kultur aniztasuna bultzatzen duten jarduerak. Zenbatekoa 40.000 euro. 21 proiektu lagundu dira diruz Herri-kultura sustatzeko, sortzeko eta hedatzeko proiektu eta jarduerak, Nafarroaren eta eskualdeko nahiz nazioarteko beste komunitateen kultur aniztasunaren ordezkari diren entitateek aurkeztuak, hori dena topaketa kulturala eta elkarbizitza lortzeko, aisialdiaren eta denbora librearen arloan (gizarte eta kulturakoa, gizarte eta hezkuntzakoa eta gizarte eta komunitatekoa), lurraldeko gizarte-ehunaren parte-hartzetik abiatuta eta herritar guztiei irekia. Partaidetza, harrera, sentsibilizazio, sustapen, sormen eta hedapen proiektu eta jarduerak, kultura- eta jatorri-aniztasuna sustatzekoak, elkarrizketa, elkarbizitza eta ezberdintasunaren errespeturako estrategia gisa, jatorri ezberdinetako pertsonen eta kolektiboen parte hartzea eta ahalduntzea bultzatzeko udalerriaren bizitzan.
- — D epigrafea: Herritarren partaidetza eta adinekoen ahalduntze soziala sustatzen dituzten jarduketak. Zenbatekoa 80.000 €. 31 proiektu lagundu dira diruz Aisialdiaren eta denbora librearen arloan (gizarte eta kulturakoa, gizarte eta hezkuntzakoa eta gizarte eta komunitatekoa) adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteek aurkeztutako proiektuak eta jarduerak.
- — E epigrafea: Prestakuntza-ekintzak, partaidetza eta gizartearen ahalduntzea sustatzeko: Zenbatekoa 5.000 €. 2 proiektu lagundu dira diruz Hezkuntza ez-formalaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek aurkeztutako prestakuntza proiektuak, jendearen eta taldeen ahalduntzea gaitzeko, dela antolamendukoa, dela soziala, dela komunitarioa (animazio soziokulturala, asoziazionismoa, partaidetza eta garapen komunitarioa, sormena eta adierazpena, dibertsitate funtzionala, sentsoriala eta intelektuala, kultura, hezkidetza, gizarte komunikazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, gazteen dinamizazioa eta informazioa, gizarte berrikuntza eta zeharkako beste ikuspegi batzuk).
IKASKUNTZA-ZERBITZUA
Iruñeko Udala erreferentziazko udala da estatuan, ikaskuntza-zerbitzua sustatu eta bultzatzeko lanean, herritarren parte-hartzeari lotutako metodologia gisa, Iruñeko ikastetxeetatik abiatuta maila eta esparru guztietan. Horren emaitza da 2030eko Hiri Agendan sartzea izan da eta 2022an bultzatutako lan dinamika bat, Ikaskuntza-Zerbitzurako Udal Bulegoa sortu baita Hezkuntzako eta Herritarren Partaidetzako alorren aartean, eta, besteak beste, lankidetza hitzarmen bat sinatu da Iruñeko unibertsitateekin: UNED, NUP eta UN.
Esparru horren ondorioz, 2023an, herritarren partaidetzako alorrean garatu diren jarduera hauek nabarmenduko ditugu:
IKASKUNTZA ETA ZERBITZU SOLIDARIOA.NAFARROAKO SAREA
Iruñeko Udalak nabarmen parte hartzen du sare horretan, zuzendaritza batzordeko kidea baita (talde txikia izenekoa), bai eta talde handia izeneko Batzarreko kidea ere. 2023ko Batzar Nagusia 2023an urtarrilaren 10ean egin zen. Talde txikiaren bilerak beharren araberakoak dira, eta online formatuan egiten dira eta, zenbaitetan, aurrez aurre. 2023an, talde txikiaren jarduera garrantzitsua izan zen, eta udalak ere jarduera-mugarriotan parte hartu zuen;
- — Ikaskuntza-Zerbitzuari buruzko Nafarroako Jardunaldiak, urtarrilaren 31tik otsailaren 15era.
- — Elkarteentzako ikaskuntza-zerbitzuari buruzko ikastaroa, otsailaren 7an eta 9an, alorrak antolatutako partaidetza ikastaroen baitan.
- — Nafarroako Ikaskuntza-Zerbitzu Sarien I. Lehiaketa, maiatzean erabakia. Sariak ekainaren 1ean banatu ziren.
ATXIKIMENDUA ESPAINIAKO SAREARI
Udalek (toki erakundeak) 2023an izan dute lehen aldiz estatuko sarean sartzeko aukera, eta Iruñeko Udala izan da sare horretan sartzen lehena otsailean, egin beharreko urras administratiboak egin eta gero.
UNIBERTSITATEEKIKO HITZARMENA
Iruñeko unibertsitateekin sinatutako hitzarmenaren baitan, jarraipena egin zitzaion eta unean uneko bi lankidetza ezarri ziren:
- — UNEDekin, 10 ikasleri aholkua eta laguntza emanez, haien TFG eta TFM lanak APS metodologiarekin eta udal beharren esparruan garatu ahal izateko. Otsailaren 17an hasierako aurkezpena egin ondoren, bost ikaslerekin egin zen bitartekaritza xede horrekin, baina ikusi zen komenigarria zela prozesu hori ikasturte hasieran hastea, arrakasta handiagoa izan zezan.
- — NUPekin, Nemos proiektuaren bidez. Lankidetza horren hasierako harremana ekainaren 5ean egin zen, baina gerora ez zuen aurrera egin, datak zirela eta.
IRUÑEKO UDALAREN APS SARIAK
2022ko udazkenean, Iruñeko Udalaren Ikaskuntza-Zerbitzu Sarien 6. edizioa egin zen. Iruñeko sariak maiatzaren 17ko galan banatu ziren. Galan, partaidetzako alorra hezkuntzako alorrarekin aritu zen elkarlanean.
OPEN LAB ETA IKASKUNTZA-ZERBITZUA
Herritarren partaidetzako alorra kide den oPEN Lab proiektu europarraren baitan, Arrotxapea auzoko lehen hezkuntzako ikastetxeak energiarekin eta bere auzoarekin lotutako ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetan inplikatzea bultzatu zen. Zehazki, bi proiektu sortu dira Cardenal Ilundain eta Escolapios Compasión ikastetxeetan, eta jarraipena egin zaie 2022-2023 ikasturtean. Apirilaren 4an, komunitatearendako zerbitzu saio batean parte hartu genuen, Cardenal Ilundaineko 5. eta 6. mailako ikasleek auzorako emana: Implícate, Ponte al corriente.
IKASTETXEENDAKO AHOLKULARITZA – LAGUNTZA (APS Udal Bulegoa)
Nahiz eta alorrean kudeatutako apspamplona@pamplona.es postaren bidez horri buruzko hainbat gairi erantzun bazaie ere, ikastetxeren batera ere joan gara aholkularitza-laguntza lana egiteko, APS proiektuak bultzatze aldera; adibidez, San Cernin ikastetxera.
LOVERS PROIEKTUA
Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareko (RECE) lan talde batek topaketa egin zuen Sevillan, 2022ko abenduaren 16an, Hiri Hezitzaileak Gorrotoaren Kulturaren aurrean izenburuarekin. Iruñeko Udalak konpromisoa hartu du Lovers proiektua garatzeko. Proiektuak gorrotoaren kulturari aurre egiteko dekalogo bateratu bat sortu nahi du, APS metodologia erabiliz. Konpromisoaren ondorioz, urtarriletik martxora, lan bat egin genuen elkarrekin Iruñeko Navarro Villoslada Institutuarekin eta Polizia Komunitarioarekin. Lanari bukaera emateko, saio bat egin zen martxoaren 21ean institutu horretako ekitaldi aretoan, arraza-diskriminazioaren aurkako nazioarteko egunaren karira, institutu horretako ikasleek garatua. Lan hori Estatuko Sareko gainerako udalek egindakoari gehitu zitzaion, ekainean egindako azken saioan.