
Alorraren jarduerak bi ardatz izan ditu 2023an: batetik, Iruña SF365 proiektuaren onespena Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planen deialdian, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan eta, bestetik, Next Generation funtsak. Turismo Zerbitzuak, hala ere, Turismoko Plan Estrategikoak (2017-2019) zehaztutako lerroak garatzen jarraitu du.
— LAGUNTZAK TURISMO SEKTOREKO ELKARTEEI. Helburua da turismoa dinamizatu eta sustatzeko ekintzak garatu dituzten turismo-elkarteei laguntzea, turismo arloko produktuak gara ditzaten. Sei elkarteri eman zaie laguntza: Restaurantes de Reyno elkarteari, Hotel elkarteari, AHTNi, Restaurantes de Navarra elkarteari eta ANAPEHi. Guztira, 84.580,04 euro.
— HITZARMENA IRUÑEKO TURISMO BULEGOA KUDEATZEKO. Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatu da turismo-bulegoa kudeatzeko. Hitzarmena 2025eko abenduaren 31ra arte izanen da luzagarria. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, zehazki, 80.700 euro eman dizkio Iruñeko Udalari hitzarmenaren xede diren zereginak 2023an gauzatzeko. 2023ko azaroaren 22an, Jarraipen Batzordea bildu da.
— IRUÑEKO UDALARI EMAN BEHARREKO DIRULAGUNTZA ARAUTZEKO HITZARMENA, IRUÑA SF365 HELMUGAKO JASANGARRITASUN TURISTIKOKO PLANA GAUZATZE ALDERA, EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSEK FINANTZATUA. 2023ko azaroaren 22an, Jarraipen Batzordea bildu da. Iruñeko Udalak, zehazki, Nafarroako Gobernuak abian jarritako Nafarroako Turismo Guneak Kudeatzeko Unitateen koordinazio teknikorako bileretan hartu du parte.
— LANKIDETZA-HITZARMENA, IRUÑEKO UDALAREN ETA RENFE VIAJEROS SOCIEDAD MERCANTIL ESTATAL, S.A.ren ARTEKOA, RENFE VIAJEROSko TREN BIDEZKO GARRAIO ZERBITZUAK ETA IRUÑEKO TURISMOA BATERA SUSTATZEKO. Renferekin sinatutako hitzarmena luzatu da 2023an, helburua baita batera sustatzea Renfe Viajerosko tren bidezko garraio zerbitzuak eta Iruña hiria, turismo- eta negozio-helmuga gisa.Baldintzak AHTri eta Distantzia Luzeko trenei soilik dagozkie; ez, ordea, Renfe Viajerosko gainerako zerbitzuei eta/edo produktuei, eta hitzarmenetik kanpo berariaz gelditzen dira Hurbileko, Distantzia Erdiko eta Avlo zerbitzuak, salbu espresuki hitzartzen bada.
— IRUÑEKO UDALAREN ETA DONEJAKUE BIDEAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN (DONEJAKUE ERMANDADEA PADERBORNEN) ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, IRAIZOZ TXALETA ERAIKINA LAGATZEKO DONEJAKUE BIDEKO ERROMES-ATERPETXEA IZAN DADIN: PADERBORN ETXEA (ESPEDIENTEA: 2021/29). Hitzarmena indarrean dago eta 5 urteko iraupena du, 2026ko maiatzaren 28ra arte. Horrekin bat, Iraizoz Txaleta erromes-aterpetxe gisa kudeatzen da.
2023an, Segitur enpresak zehaztutako ekintza-plana gauzatzen hasi da. Beste gauza batzuen artean, Turismoko Plan Estrategikoaren (2023-2029) gauzapena atera da lizitaziora, berrikuntza-plan bat; era berean, Jasangarritasun Plan bat abian jarri eta azterlan bat egin da hiriaren behar teknologikoak atzemateko.
Burgos, Leon, Logroño eta Iruña hiriek udal-elkarte bat eratu dute, turismo-helmugen eta turismo-enpresen digitalizazioa bultzatzeko jarduerak ezartzeko helburu orokorrarekin, bi jarduera-ardatz nagusiren bidez. Proiektuaren berri emate aldera, elkartea FITURen aurkeztu zen, urtarrilaren 18an, asteazkenarekin, Gaztela eta Leongo standean. 2023ko apirilean, laguntzak onartzeko proposamena jakinarazi zen. Behin betiko ebazpena 2023ko uztailaren 7an jaso eta onartu genuen. Gauzapen epea 2024ko irailaren 30era bitartekoa da, eta justifikazio epea, berriz, hiru hilabetekoa data horretatik aurrera; hortaz, 2024ko abenduaren 3ra arte.
Proiektua bi jarduera ildo nagusitan dago egituratua. Batetik, adimen turistikoko sistema bat sortzea, soluzio teknologiko berritzaileak eskuratuz eta ezarriz (turismo-fluxua kudeatzeko sentsore-sareak turismo-informazioan laguntzeko, eta bisitari ibilbideak kudeatzeko; edukieren kontrola; segurtasuna; biometri sarbideetan, kamera-sistemen bidez, NFC sentsoreak, wifi publikoa eta espektro erradioelektrikoko sentsoreak). Hori guztia, datu-base bat lortzea ahalbidetzeko. Datu-base horietarako, datu irekien sistema bat aplikatuko da, datu horien elkarreragingarritasunerako, adimen artifizialaren bidez tratatuko diren norberaren eta hirugarrenen datuak erabiliz.
Gainera, kameren bidezko trafiko-fluxuak denbora errealean aztertzeko plataforma bat izanen dugu, bai eta wifi sentsoreak ere, edukiera, segurtasuna eta instalazioetarako sarbide biometrikoa kontrolatzeko; eta Frantziako Donejakue Bidearen adierazle-sistema bat, Donejakue Bidearen hiri-helmuga semantikoki definitzeko eta helmugen arteko turismo-behatoki elkarreragile bat sortzeko, lau hirietako turismo-sektorea hobetuko duten erabakiak hartzeko eta politikak diseinatzeko.
Beste ardatz nagusia da helmugako edukiak eta online marketina kudeatzeko plataforma bat garatu eta ezartzea, helmugaren izen ona online kudeatzeko, turismo-ibilbideak sentsoreen sarearen eta seinaletika digital eta/edo fisikoko sarearen bidez kudeatzeko, marketin digitalerako kanpainak kudeatzeko tresnak, eduki digitalak sortzeko eta kudeatzeko zerbitzu bat, eta turismo-informazioa panel digitaletan eta web/app-etan erabiltzeko chatbot bat.
Apirilean jarri da abian HJTJP planen parte-hartze plana, eta Jarraipen Batzordea eta talde eragilea sortu ziren. 2 aurkezpen egin dira herritarrendako eta, halaber, sektorekako 2 lan-mahai eta talde eragilearen 7 bilera.
Arreta eta sustapen turistikoko zerbitzuak bi egoitza ditu: Turismo Bulegoa eta, Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa. Zerbitzuak bi xede ditu: lehenik eta behin, jarduerak eta produktu turistikoak jakinarazi eta sustatzea, bai eta Iruñeko Udaleko Turismo Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak eta hiriko turismo-sektoreak garatutako programak ere; eta, bigarrenik, hiriaren komunikazio- eta sustapen-tresnak kudeatzea, hiriaren irudia eta kontakizun turistikoa finkatze aldera. Kudeaketa Dinamic Imizcoz Servicios Culturales SLU enpresak egiten du 232.825,49 euroan.
Kontratua 2023ko abenduaren 31n amaitu denez, urtean batera atera dira lizitaziora turismo bulegoa, San Bartolome gotorlekua eta San Fermin Esperientzia Zentroa. Kontratua Dinamic Imizcoz Servicios Culturales SLU enpresari esleitu zaio.
Iruñeko Udalak San Bartolome gotorlekua du, hau da, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa. Oinarrizko gunetzat jotzen da Iruñeko produktu turistikoa egituratzeko eta, zehatzago, Iruña harresiak dira produktua dinamizatzeko. Iruñeko gotorlekuei buruzko erakusketa dago eta Iruñeko Harresiak ibilbidearen abialekua da, bai eta Iruñeko blokeoa ihes-jokoaren hasiera ere. Gotorlekua kudeatzeko kontratua ITARCA RIOJA enpresari esleitu zaio 2023rako, 23.358,23 euroan.
San Fermin Esperientzia Zentroaren obrak bukatu dira. Aldi berean,edukien programaren diseinuaren eta prestaketaren lizitazioa landu da, bai eta SF365 esperientzia zentroaren hornidura, fabrikazio, instalazio eta funtzionamenduaren gauzapena ere Guardia Gorputzean, Iruñeko Arrotxapeko portale zaharrean kokatua. Proiektua Arena Comunicación Audiovisual – Ostiz Sistemas Audiovisuales – Enrique Kahle Arquitectura (UTE SF365) aldi baterako enpresen elkarteari esleitu zaio 177.023 euroan 2023ko aurrekontuaren kontura eta, 75.867 euroan, 2024ko aurrekontuaren kontura.
Iruñeak parte hartzen du Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteak bultzatutako bileretan. Iruñeko hiriaren ordezkaria da elkarteko presidentea. Iruñea 2018az geroztik da elkarteko kide.
148.527,30 €-an lizatatu eta egin dira Kale Nagusiko 14ko lokalaren obrak, bizikletetarako aparkalekua segurua eta kontsigna izateko. Guneak 20 bizikleta gordetzeko aukera ematen du eta bizikleta elektrikoak kargatzeko entxufeak eskaintzen ditu, nahiz eta kargagailua ez dagoen sartuta. 30 armairuak domotizatuta daude, eta, beraz, NBici-Biziz aplikazioaren bidez irekitzen dira. App horrek aparkalekura eta udal-sareko beste batzuetara sartzeko aukera ematen du. Erabiltzaileei aparkaleku-zerbitzua, leihatila-zerbitzua edo biak erabiltzeko aukera ematen zaie.
2023Ko irailean, Iruñeko Udalak Biosphere ziurtagiriarekiko konpromiso karta sinatu du eta aurkezpen publikoa eginda sektorearendako, bai eta webinar bat ere. Diagnostikoa lantzen hasi da.
Iruñeko Udalak hainbat ekintzatan parte hartu du, erakunde horrek proposaturik. Parte-hartzaren kostua 5.000 euro izan da.
2023ko uztailetik aitzina, Nafarroako Gobernuak INFOTOURIST OFFICE ezarri zuen Nafarroako Gobernuko sarean sarturiko turismo bulegoetan. Sistemak turistaren eta txangozalearen segmentazio handiagoa egiten du turismo bulegora joaten diren bisitarien datuak hartzean.
|
2023. urtea |
2022. urtea |
Aldea % |
|
|---|---|---|---|
|
Bisitari nazionalak, guztira |
54.302 |
46.606 |
+17% |
|
Nazioarteko bisitariak, guztira |
35.432 |
29.844 |
+19% |
|
Bisitariak, guztira |
89.734 |
76.450 |
+17% |
Hilez hileko datuek erakusten dute berriz ere abuztuak jaso dituela bisitaririk gehien, hala nazionalak nola nazioartekoak. Bereziki deigarria da bisitari nazionalen kasua, abuztuko datuak ia bikoitzak baitira bisitaririk gehien dituzten hurrengo hilabeteen aldean: apirila eta uztaila. Bisitari nazionalek zubietan, aste santuan eta abuztuan bidaiatzeko joera mantentzen dute. Nazioarteko turistei dagokienez, urtarotasun txikiagoa nabaritu daiteke une gorenetan, nahiz eta gehienek apiriletik urrira bitarteko hilabeteetan bidaiatzen duten.
Iaz bezala, Katalunia da lehen Autonomia Erkidegoa bisitarien mailari dagokionez eta, gainera, % 18,30 hazi da, aurreko urtearen aldean. Madrilek ere bigarren postuan errepikatu du, baina oso gutxi igota, % 2,81 besterik ez. Bisitarien kopuruari dagokionez, hurrengo erkidegoak Valentzia, Nafarroa eta EAE dira.
Gehien igo diren probintziei dagokienez, Kantabria ageri da, harritzekoa bada ere, % 103,91 igo baita. Ondotik, Murtzia % 62,48rekin eta Gaztela eta Leon, % 54,96rekin. Bestalde, erkidegoen artean Gaztela-Mantxatik bakarrik etorri da turismo bulegora bisitari gutxiago aurreko urtean baino; % 8,21 gutxiago, hain zuzen.
Frantziatik etorri dira turistarik gehien, alde handiz gainera, bisitarien % 36,65ekin. Alemaniatik, berriz, % 11,03 etorri dira. Honatx hurrengo herrialdeak bisitarien kopuruan: AEB, herbehereak, Italia eta Erresuma Batua. Aurreko urtearekiko aldaketei dagokienez, Japonia da nabarmentzekoa, % 185,71 igo baita. Nabarmen igo dira, halaber, Australia, New Zeelanda eta Austria.
Zerbitzurik eskatuena mapak eta planoak eta hiriaren gaineko informazio orokorra dira.
|
2023 |
2022 |
Aldea |
|
|---|---|---|---|
|
Bisitari nazionalak, guztira |
3.357 |
3.238 |
+ 4% |
|
Nazioarteko bisitariak, guztira |
3.479 |
2.835 |
+ 23% |
|
Bisitariak, guztira |
6.836 |
6.073 |
+ 13% |
Hilez hileko datuak bereiziz, ikusten da berriz ere abuztuan jaso direla bisitari gehien bai nazionaletan, bai guztira etorritako bisitarietan. Bestalde, irailean izan dira nazioarteko turistarik gehien. Eta apirilean igo da gehien (% 48), Aste Santuaren eraginez, ziur aski.
Jatorri nazionalekoei dagokienez, Ultreia I.Z.ra etorritako pertsonen % 39,34 Nafarroakoak izan dira. Ondotik, Kataluniakoak eta Madrilgoak, % 14,62 eta % 14,26 izan baitira, hurrenez hurren. Nazioarteko merkatuari erreparaturik, atzerritarren % 24 Frantziakoak izan dira eta, % 20,18, AEBkoak. Hirugarren herrialdea, Alemania, % 10,62rekin eta, gainerakoetatik, egia esateko, inor gutxi etorri da.
Apiril, maiatz eta ekainean, profil mota nagusia Iruñeko familiak izan dira, gehienbat emakumeek osatuak, San Bartolome Gotorlekua goizeko ordutegian bisitatu dutenak. Uztailean, berriz, profil mota nagusia, turistak dira, familiartean, jatorri zehatzik gabeak, gehienbat San Bartolome Gotorlekua bisitatu duten 36-65 urteko emakumeek osatua. Abuztu eta irailean, berriz, profil mota nagusia, turistak dira, familiartean, beste autonomia erkidego batzuetatik etorriak, gehienbat San Bartolome Gotorlekua bisitatu duten 36-65 urteko gizonek osatua, baina oso parekatua. Urrian, profil mota nagusia, turistak dira, Nafarroako bikoteak, gehienbat San Bartolome Gotorlekua bereziki goizeko ordutegian bisitatu duten 36-65 urteko gizonek osatua, baina oso parekatua.
| 2023 |
Bisitariak |
|---|---|
Apirila |
2.285 |
Maiatza |
635 |
Ekaina |
523 |
Uztaila |
1.944 |
Abuztua |
3.213 |
Iraila |
764 |
Urria |
978 |
GUZTIRA |
10.342 |
2023ko irailaren 18an, Jesús eta María udal aretoaren administrazio-emakida gauzatu da, Donejakue Bideko turismo-aterpetxe gisa kudeatu eta ustiatzeko, partaidetza irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezien, gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezien edota gizarteratze- eta laneratze-enpresen eskuetan utzita. Kontratuaren prezioa 1.200,00 euroko kanona da urtean eta, bost urterako da, eta plegu arautzailean ezarritakoarekin bat ordainduko zaio Iruñeko Udalari. Kontratua gauzatzeko epea 2028ko irailaren 17an amaituko da, kontratuaren baldintza berezietan ezarritakoarekin bat.
Jesús eta María aterpetxeak, guztira, 17.368 erromes hartu ditu; haietatik, 13.877 atzerriko turistak.
2023. urtean, aterpetxea zabalik egon da maiatzetik urrira bitarte, eta 3.648 erromesek hartu dute ostatu; gehienbat, alemaniarrak izan dira.
2023an, 11.064 eragiketa izan dira Trinitariosko autokarabanendako eremuan.
Iruñeko Udala Spain Convention Bureau elkartean dago sarturik. Elkartearen xedea da entitate horri lotutako helmugak estatuan eta nazioartean sustatzea bileretako turismoaren segmentuaren barnean. 3.515 euroko kuota ordaintzen da urtean. Udalak, gainera, MICE mahaia izeneko lan-taldea bultzatzen du, kidea baita, biltzar eta bileretako sektorean ari den turismo-sektoreko elkarteek, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Biltzar Jauregiak osatua. Beste lankidetza-ildo garrantzitsu bat da ekitaldi eta jardueretan, eta bisita gidatuak, material turistikoa eta RENFErekiko deskontuak eskaintzen ditu. 2023an, honako ekitaldiotan parte hartu da:
Iruña osasuna arloko kluster-mahaian da partaide, klusterra bera sortu zenetik. 2023an, Iruñeak hainbat sustapen-jarduera bultzatu ditu Estatu Batuetako eta Latinoamerikako merkatuan.
Jasangarritasuna Turismoan Proiektuaren baitan, azterlan bat egin da Argaren Ibai Ekosistema turismo-produktua diseinatu eta ezartzeko. Azterlana urtarriletik otsailera bitarte egin da eta GARRAPO enpresari adjudikatu zaio 16.407,6 €-an.
- — 2023ko Aste Santua
- Dinamizazio-jarduerak egin dira Iruña harresiak dira gaiaren inguruan, bisita gidatuak eta ginkana bat eskainita.
- — 2023ko uda
- Honako jarduera hauek eskaini dira: Familiendako jarduerak: eskaini diren jarduerek San Bartolome Gotorlekua dute ardatz, gune horren inguruan egina dagoen kontratuaren barnean daude kudeatuak. Adeitasunezko bisita gidatuak Iruñeko hoteletan ostatu hartutako turistendako, uztailean eta abuztuan.
NAVARTUR Summit Gastronomia Turismoaren Nazioarteko Biltzarrari esker, Iruña Gastronomia Turismoaren munduko hiriburua izan zen 2 egunez (otsailak 24 eta 25). 9 herrialdetako 20 adituk eztabaidagai izan dute nola txertatu jasangarritasuna gastronomia-turismoan, hala ekonomiari begira, nola gizarte eta kultur arloari zein ingurumenari begira.
Babesletza 5.000 € + BEZa.
Estatuko Diseinu eta Gastronomia Topaketa martxoaren 3an egin da Iruñeko Tres Reyes hotelean. Babesletza 4.000 €, BEZa barne.
2023an, Talentos Gastro Navarra Sarien 2. edizioa egin da ekainaren 21ean, Iruñeko Tres Reyes hotelean. Ekitaldia sektorean lan bikaina egiteagatik aitortza merezi duten 40 urtetik beherako profesionalei dago zuzendua.
Helburu du une honetan ostalaritzari lotutako hainbat diziplinatan nabarmentzen ari diren sukaldaritzako gazteen lana indartu eta aintzat hartzea. Babesletza 3.000 € + BEZa.
Azterlan bat egin da Ekonomia Zirkularra udal eraikinetan aplikatzeko. Arbuniés y Lekunberri enpresari adjudikatu zaio 18.150 €-an. Gainera, azterlanak atera dira lizitaziora 10 udal eraikinetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
Turismoko plan estrategikoa egiteko kontratuaren lizitazioa egin eta Soluciones turísticas del Mediterráneo enpresari adjudikatu zaio 41.291,25 €-an. Azaroan, 8 lan-mahai garatu dira (gaiz gaikoak eta orokorrak) hiriko turismo arloko enpresekin eta kontsulta bat herritarrei, Planaren diagnosiaren emaitzak alderatzeko.
Kontratuaren helburua da Smart estrategia turistiko bat finkatzea, PSTDko 8.2 lerroaren (Big Data eta DTI tresnak) inbertsio-ildoa ezartze aldera. Kontratua MB3 enpresari esleitu zaio 15.759,04 €-tan.
Kontratuaren helburua da nola aplikatu adimen turistikoa sanferminetan. Kontratua MB3 enpresari esleitu zaio 14.517,58 €-tan.
Kontratuaren helburua da fluxu turistikoak aztertzea 2022ko abuzturik 2023ko uztailera, bai eta 2022ko eta 2023ko sanferminen arteko alderaketa ere. Kontratua Optimizadata enpresari esleitu zaio 16.940 €-tan.