
|
2023-2024 ikasturteko matrikula |
|
|---|---|
|
Udalaren haur-eskolak |
963 |
|
Joaquín Maya musika-eskola |
1.129 |
|
Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskola |
336 |
HAUR-ESKOLETAKO MATRIKULA. 2023/2024 IKASTURTEA
|
Printzearen Harresi haur-eskola |
102 haur |
|
Donibane haur-eskola |
Itxita, berrikuntzengatik |
|
Hello Egunsenti haur-eskola |
58 haur |
|
Izartegi haur-eskola |
82 haur |
|
Mendebaldea haur-eskola |
82 haur |
|
Haurtzaro haur-eskola |
82 haur |
|
Mendillorri haur-eskola |
102 haur |
|
Goiz Eder haur-eskola |
96 haur |
|
Hello Azpilagaña haur-eskola |
123 haur |
|
José María Huarte haur-eskola (egonaldi murriztua) |
44 haur |
|
Hello Buztintxuri haur-eskola |
82 haur |
|
Lezkairuko haur-eskola |
110 haur |
0-3 urte bitarteko 11 udal-eskoletan, 963 haur daude guztira matrikulatuta.
IRUÑA, HIRI HEZITZAILEA - GIDA
Iruña hiri hezitzaileen nazioarteko sarean dago sarturik. Premisa horren pean, zeharkako udal-gida bat prestatu zen, hezkuntza ardatz harturik. Gidan bildu, antolatu eta sailkatu dira Iruñeko Udalak ikastetxeei eta herritarrei oro har eskaintzen dizkien munta handieneko ekintzak eta baliabideak, Iruñeko herritar guztien prestakuntza handitze aldera. Bi sailkapen daude: ikaskuntza-eremuen araberakoa eta programak zer biztanleria-sektorerendako diren kontuan hartzen duena. Tresna erabilgarri bat eskaini nahi da, hiriko herritar edo talde orok ezagutu eta parte har dezaten Iruñeko Udalak bere herritarren eskura jartzen dituen hezkuntza-programa askotariko eta zabalean.
Gida formatu digitalean dago pamplonaciudadeducadora.es helbidean eta aldizka eguneratzen da.
Datuak: 20 ikaskuntza-eremu: eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak; ikaskuntza eta zerbitzua (APS); artea; zientzia; bide-hezkuntza; enplegagarritasuna; euskara; familia; genero-berdintasuna eta sexu-aniztasuna; gizarteratzea; kulturartekotasuna; irakurketa eta literatura; ingurumena eta jasangarritasuna; musika; parte-hartzea; ondare historiko eta artistikoa; prebentzioa eta hezkuntza zibikoa; osasuna eta kirola; antzerkia; IKTak.
70 programa edo ekintza. Munta handieneko 9 baliabide: civivox; Joaquín Maya Musika Eskola; Catalina de Oscáriz Arte Eskola; Gazteria Etxea; haur-eskolak; liburutegiak; kiroldegiak; Ingurumen Heziketarako Museoa; haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak.
Nabarmentzekoa da ikaskuntza- eta zerbitzu-programak garapen berezia izan duela, unitate pedagogikoak eman nahi dion bultzadaren ondorioz.
21 biztanleria-sektoreri dago zuzendua, bi atal handitan elkartuak: ikastetxeak (haur-hezkuntzatik unibertsitatera bitarte) eta herritarrak, oro har (0-6 urte; 6-12; 12-18; 18-30; gurasoak; herritarrak, oro har; emakumeak; LGTBI biztanleak; adinekoak; gizarteratzeko programaren erabiltzaileak; langabeak; espetxean dauden pertsonak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak).
2023an zehar pamplonaciudadeducadora.es weba 5.925 erabiltzaile desberdinek bisitatu dute eta, guztira, 9.458 bisitaldi egin dituzte.
IRUÑA EZAGUTU Ikasleek gure hiria ezagutzea bultzatzen du, Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz. Ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei dago zuzendua.
Abuztuaren 8an, JOBek programa kudeatzeko kontratu berri bat esleitu zion OUIPLAY, S.L. enpresari, 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arte gauzatzeko, lau aldiz luzatzeko modukoa. Bada, 2023ko abuztuaren 4an, kontratuaren lehen luzapena formalizatu zen eta 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arte iraunen du.
ANTZERKI-LANTEGIAK. Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa da. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko. Programa Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat da, dramatizazioa eta jolas dramatikoa landu ditzaten; halaber, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzat da, txotxongiloen bidezko dramatizazioa landu dezaten. Saioak astean behin egiten dira, ikasturte osoan zehar.
2023/2024 ikasturtean parte hartu duten ikastetxeen kopurua programazio osoa egiteko aurreikusitako kopuru gehienekoa da. Nafarroako Antzerki Eskolak kudeatzen du programa.
IRAKUR DEZAGUN. Irakurzaletasuna bultzatzeko programa da, hiriko ikastetxe publiko eta itunduek idazleekiko topaketak eta ahozko narrazioei buruzko programak txerta ditzaten, ikastetxeetako irakasleei aholkularitza emateaz gainera.
Programa FOMENTO DE INICIATIVAS RECREATRIVAS Y ARTÍSTICAS enpresak kudeatzen du.
LECXIT. Hezkuntza-arrakastarako irakurketa programa Lehen hezkuntzako ikasleen irakurmena hobetzeko programa da, boluntarioengan oinarriturik. Boluntarioak, izan ere, astean ordubetez aritzen dira irakurtzen programan izena emandako ikastetxeek aukeratzen dituzten ikasleekin. Hala, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.era bitarteko ikasleek elkarrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituzte boluntarioekin, eta horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen laguntzen die.
EN MUDANZA-IBILTARI:Programa honek arte garaikidea Iruñeko ikastetxeetara eramaten du, hau da, ikasleen bizi- eta ikas-lekura, beraientzat pentsatutako arte- eta hezkuntza-proposamen baten bidez.
Horrela, honatx programaren helburuak:
Ekimen honen bidez diziplina anitzeko erakusketa txiki eta kolektiboak egiten dira, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko bildumaren jatorrizko lanak erabiliz; erakusketa horiek ikastetxez ikastetxe doaz ikasturtean zehar; zehazki, bi aste egiten dute ikastetxe bakoitzean.
2022-2023 ikasturtean, erakustea ibiltaria Idazten dudan hitzari soinua dario izan da eta hiriko 8 ikastetxetan jarri da ikusgai: Mendillorri IP, Plaza de la Cruz BHI, García Galdeano IP, Buztintxuri IP, Cardenal Ilundain IP, Doña Mayor IP, Iruñeko Sagrado Corazón Ikastetxea eta Hizkuntza Eskola Ofiziala.
Programaren gastua 6.535.50 € izan da, ikastetxe horietako ikasle eta irakasleekin egindako lantegiak direla eta.
LANTEGIAK NAFARROAKO UNIBERTSITATEAREN ARTE GARAIKIDEKO ARTE MUSEOAN:Nafarroako Unibertsitatearen Museoak eskaintzen dituen lantegietako bat egitea proposatzen die programak Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, LHko eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe guztiei.
Xedea da Arte Garaikidea Iruñeko ikasleengana hurbiltzea, museoan bertan esperimentatuz, integraltasunaren eta diziplina artekotasunaren aldeko apustu garbia eginez, sormena sustatuz eta Pentsatzen ikastea gaitasunaren garapena bultzatuz.
IRUÑEKO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK IKUSTEKO BISITA GIDATUAK Bisiten bidez, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa osatzen duten irudien gaineko azalpenak ematen zaizkie haurrei: haien historia, ohiturak, bidaiak, etab.
Nafarroako ikastetxeetako haur eta lehen hezkuntzako haurrei daude zuzenduak.
MALETA PERIODIKOA ZURE IKASTETXEAN BISITAN. Zientzia, zehazki kimika, modu atsegin eta bisualean hurbildu eta metodo zientifikoa esperimentatzeko programa da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Ordubeteko saio batean, doktoretza egiten ari diren bi ikaslek 12 esperimentutatik 3 edo 4 aukeratu eta kimikako hainbat kontzeptu lantzen dituzte. Ikasleek talde txikietan egiten dituzte esperimentuak, metodo zientifikoari jarraituz.
MANYAREN SEKRETUA. Programa DBHko 4. mailako ikasleei dago zuzendua kontzeptu kimikoetan sakontzeko, emakumeek zientzian duten garrantzia ikusarazteko eta bokazio zientifikoak sustatzeko. Ordu eta erdiko saioan, ikasleek, taldeetan banaturik, asmakizun teoriko eta praktiko batzuen emaitzak bilatu beharko dituzte, jarduera interaktiboak errealitate areagotuarekin eta esperimentazioarekin txandakatuz. Jokoaren haria Marie Curieren bizitza da.
IBILBIDE MATEMATIKOAK IRUÑEAN ZEHAR. KALEMATH. Matematiken ikaskuntza ikasleengan sustatzeko baliabidea da, zeinen erabilgarriak diren ikasiz ikasleen beraien auzoan edo hirian. 2022an, NUPeko talde batek sei ibilbide diseinatu ditu hiriko auzo hauetan: IIturraman, Donibane-Ermitagañan, Mendillorrin, Txantrean, Sanduzelai-Buztintxurni eta Arrotxapean. Beraz, Alde Zaharrekoarekin batera (aurrez egina), hiria osatuko lukete. Ibilbideetan hainbat matematika-problema daude, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako nahiz Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek lekuan bertan ebatzi behar dituzte. Problemek auzo bakoitzeko kokaleku interesgarri jakin batzuekin dute zerikusia. Informazioa edo pistak ematen dira, bai grafikoak, bai testualak, problemak ebazteko. Materialak gaztelaniaz eta euskaraz daude. Honatx: ikasleendako koadernoa eta irakasleendako gida, 6. Mailako ikasleendako, hala formatu digitalean nola fisikoan; eta ibilbideak Mathcitymaps mugikorrendako APPean, DBHko 2. mailarako prestatuak. Era berean, tutorial bat prestatu da, irakasleek APP nola erabili jakin dezaten. Guztira, jarduera-koadernoaren 2.200 ale eta irakasleendako gidaren 700 argitaratu ziren, betiere Iturramako, Donibane-Ermitagañako, Mendillorriko eta Txantreako ibilbideei dagozkienak.
Material hori Iruñeko ikastetxeek eskatu ahal banatzen da. 2023an, Iruñeko hainbat auzotako 365 koadernotxo banatu dira.
XXX. Literatur Lehiaketa, gaztelaniaz eta euskaraz, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat.
Ipuina modalitatea, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleentzat, lau kategoriatan banaturik, ikasmailen arabera; eta, Komikia modalitatea, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, bi kategoriatan ere banaturik adinen arabera. 2023an, 582 lan aurkeztu dira.
IKASKUNTZA ETA ZERBITZUKO PROIEKTU DIDAKTIKOEN SARIETARAKO DEIALDIA. Iruñeko ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egin eta ezartzeko, eta hiri osoan ikastetxeen konpromiso solidario eta zibikoa ikusarazteko, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetarako lehiaketaren hirugarren deialdia egin zuen Iruñeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko eta itunpeko ikastetxeendako eta Iruñeko herritarren elkarteendako.
Hezkuntza-etapa guztietan curriculum-eskakizun berak ez daudenez, eta proiektuak curriculuma ikastea eta elkartasunezko zerbitzua lotu behar dituela kontuan harturik, parte hartzeko kategoria hauek ezarri ziren euskaraz edo gaztelaniaz egin eta ezarritako proiektuetarako, ikastetxearen hizkuntza-ereduaren arabera:
Lehiaketako kategoria bakoitzerako, sari hauek ezarri ziren, proiektua hirian ezartzea ahalbidetzeko:
Aurtengo edizioan 17 proiektu aurkeztu dira; 5, Haur eta Lehen Hezkuntzako kategorian; 7, DBH eta Batxilergoko kategorian; 1, irabazi-asmorik gabeko Erakunde eta Elkarteen kategorian, eta 4, Lanbide Heziketakoan.
GABON TXARTELAK. Lan plastikoen lehiaketa, gai librekoa eta txartel-formatukoa, Iruñeko Eguberrien ospakizunari buruzko motibo erlijioso edo laikoekin. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua. 2023ko edizioan, 742 lan lehiatu ziren.
Eskola-liburutegiak eta ikasmaterial suntsikorraren gastuak. Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako laguntzen urteko deialdia, liburutegien funtsa handitzeko eta ikastetxeek egoera ekonomiko txarrean dauden ikasleei familiek eman ezin dieten materiala eman ahal izateko. Ikastetxe publikoetan guztira 8.950 ikasle egon ziren matrikulatuta 2022-2023ko ikasturtean, hau da, aurreko ikasturtean baino % 4 gutxiago (beheranzko joera baieztatuta), eta banaturiko dirulaguntzen zenbatekoa 110.330 eurokoa izan zen guztira: 38.175 euro, eskola-liburutegietarako, eta 72.155 euro, ikasmaterialerako.
|
Adierazlea |
|
|---|---|
|
2.1. ikastetxe eskatzaileen %, deialdiaren xede diren ikastetxe guztien aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 95etik gora. |
96% 25 |
Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskolaz kanpoko jarduera eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzak, eskola-eskaintzaren kalitatea hobetzen laguntze aldera. 175.760 euro bideratu ziren. 2023an, eskolaz kanpoko jarduerengatik, 165.981,71 euro eman ziren dirulaguntzetan, eta 43 ikastetxeren artean banatu ziren. Deialdia Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxeei zuzendua dago eta, haietan, Iruñeko 17.225 ikasle ari dira Haur eta Lehen Hezkuntzan, hau da, aurreko ikasturtean baino % 4 gutxiago; horiei Hezkuntza Bereziko 2 ikastetxe eta helduendako oinarrizko hezkuntzako 1 gehitu behar zaizkie.
|
Adierazlea |
||
|---|---|---|
|
1.1. |
Ikastetxe eskatzaileen %, deialdiaren xede diren ikastetxe guztien aldean. Helburua: % 90etik gora |
98% 43 |
|
1.2. |
Egindako gastuaren %, deialdiaren zenbatekoaren aldean. Helburua: % 85etik gora |
94% 165.981,71 |
|
1.3. |
Emandako gastuaren %, berdintasunerako zuzkidura ekonomiko partzialaren aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 40tik gora |
100% 8.788,00 |
|
1.4. |
Emandako gastuaren %, APSrako zuzkidura ekonomiko partzialaren aldean |
84,43% 4.959,42 |
Halaber, 2023ko azken hiruhilekoan Dirulaguntzetarako deialdia onetsi zen 2023-2024 ikasturterako, tramitazioa hiruhileko bat aurreratuta, dirulaguntzaren erritmoa haren xede diren jardueren benetako gauzapenera egokitze aldea.
Gurasoen Elkarteetarako dirulaguntzak gurasoek Haur eta Lehen Hezkuntzan antolatutako programa eta jarduerak gara daitezen errazteko. 2022-23ko ikasturteko deialdira 38 entitate aurkeztu ziren (33 elkarte eta 5 federazio), eta hasierako 80.000 euroetatik 68.231,05 euro eman zitzaizkien guztira.
|
Adierazlea |
2021 |
|
|---|---|---|
|
3.1. |
Erakunde eskatzaileen %, deialdiaren xede diren erakunde guztien aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 60tik gora |
77,5% 38 |
|
3.2. |
Egindako gastuaren %, deialdiaren zenbatekoaren aldean. Gutxienezko betetze-maila: % 80tik gora |
68.231,05 85% |