Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

BIDE-SEGURTASUNA

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

2018an, Iruñean 2.759 auto-istripu gertatu ziren. Horietatik, 154 harrapatze-istripuak izan ziren. Istripu gehienetan kalte materialak baino ez ziren izan (2.109), baina bostetatik batean zaurituak ere izan ziren. Hildakoak izan ziren bost istriputan. Istripuetan, guztira, 679 zauritu izan ziren; gehienak arinak (637), baina 40 larri ere izan ziren, 5 hildakoez gain.

Harrapatze-istripuei dagokienez, izandako 154 horietatik 97 semafororik gabeko oinezkoendako pasabideetan gertatu ziren, 22, galtzadan, 20, espaloian eta oinezkoendako bideetan, 13, oinezkoendako pasabide semaforodunetan eta 2, txirrindulariendako bideetan.

2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Istripuak, guztira 3.004 2.786 2.585 2.757 2.557 2.273 1.928 2.123 2.257 2.554 2.722 2.753
Harrapatze-istripuak 166 165 171 143 153 146 141 144 142 145 164 154
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Hildakoak 4 3 0 6 3 5 2 1 2 3 5 5
Zauritu larriak 71 69 61 33 26 22 31 37 31 45 43 40

BESTE DATU BATZUK

ETILOMETRIA- ETA ESTUPEFAZIENTE-KONTROLAK

2018an, 188 etilometria-kontrol egin ziren, zirkulazioko arau-hausteetan, istripuetan zein prebentzio-kontroletan. Guztira, 23.090 proba egin ziren, eta horietatik 490etan emaitza positiboa izan zen bide administratiboan, eta 80, auzibidean. Halaber, 165 droga-proba egin ziren; 51 kasutan emaitza positiboa izan zen, eta bide administratiboaren bitartez zehatu ziren.

Bestalde, alkohol-tasa ezagutzeko Atestatu Taldeak egindako probetatik, eraginpean egoteagatiko delitua dakarren tasako 228 emaitza positibo izan ziren eta, 278, arau-hauste administratibokoak. Egindako droga-probetan, 37k emaitza positiboa eman zuten administrazio-bidean, eta 2 delitu gisa izapidetu ziren eraginpean egoteagatik.

BIDE-SEGURTASUNAREN AURKAKO DELITUAK

2018an, Iruñean bide-segurtasunaren aurkako 347 delitu izan ziren; hau da, 2017an baino 29 gehiago.

2016 2017 2018
Abiadura 3 1 2
Etilometria judizialak 179 205 232
Gai estupefazienteen eraginpean gidatzea 67 76 77
Ausarkeriaz gidatzea 16 15 14
Alkoholemia-proba egiteari uko egitea 8 11 11
Baimena: ez edukitzea, epaileak kendu izana, iraungia 5 4 4
Zuhurtziagabekeriak eragindako lesioak 3 5 5
Zuhurtziagabekeriak eragindako homizidioa 1 1 2
Guztira 282 317 347
ZIRKULAZIO-KONTROLAK

2018an, 2.423 zirkulazio-kontrol egin ziren honako hauei dagokienez: abiadura radarrekin kontrolatzea (1.311), dokumentazioa (53), eskola-garraioa (45), hainbat arau-hauste (250), etilometriak (188), telefonoa (133), segurtasun-uhala (133), oinezkoendako pasabideak (66) eta bizikleta (187).

RADAR MUGIKORRAK ETA KABINAK

Zirkulazio alorreko talde teknologikoak radar mugikorrarekin 318.720 ibilgailu kontrolatu zituen 1.311 kontroletan, eta 2.761 salaketa izan ziren horietan. Horrez gain, kabina finkoetan dauden radarrek 4 milioi ibilgailu baino gehiago kontrolatu zituzten, eta horietako 4.860 salatu.

VISUAL CAR

«Visual car» tresnaren bidez (ibilgailu ofizial batean ezarritako ekipoa, ibilgailuen matrikulak irakurtzea ahalbidetzen duena) asegururik gabeko 55 auto, lapurtutako 1 eta gaizki aparkatutako 92 atzeman ziren, baita salaketa jarri ere. Halaber, semaforoetan jarritako argazki-gorri izeneko sistemaren bidez, 6.817 irudi aztertu eta 706 salaketa egin ziren. Autobus-geltokiaren aurrean, badago aldi baterako aparkatzeko moldatua dagoen eremu bat, bidaiarien joan-etorria errazteko; bada, eremu horretan 175 salaketa jarri ziren.