Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

ZIRKULAZIOA ETA MUGIKORTASUNA

SEMAFORO-INSTALAZIOA ETA CCTV KAMERAK

2018an, 500 semaforo konpondu ziren istripuen eta instalazioetako matxuren ondorioz (semaforoak, CCTV kamerak, zutoin pneumatikoak, zinemometroak eta neurgailuak). Urtarrilean eta maiatzean egon zen intzidentzia gehien (72 eta 86, hurrenez hurren).

Jarduketa nagusiak, besteak beste:
  • Komunikazio-sistema zuntz optikora aldatzea Buztintxuri – Sanduzelai pasabideko hiru kameratan, eta komunikazio-sistema aldatzea Sanduzelaiko eta Fleming Doktorearen kaleko erreguladoreetan.
  • Hiru semafororen instalazioa Katalunia Kalean (bi, Mutiloabeiti kalearen gurutzean, eta, bat, Down-en Sindromearen elkartearen ondoan).
  • Semaforo-instalazioa pultsadorea sakatuz eragiten diren oinezkoendako lau pasabidetan, Sadar kalean (Sadar estadioaren eta Nafarroa Arena pabilioiaren aurrean).
  • Kamera instalatzea, Nafarroa Behereko etorbidean (Apaiztegia), segurtasun-uhalaren erabilera kontrolatzeko etc.
  • Katalunia kalearen eta Mutiloabeiti kalearen arteko erreguladorearekin komunikatzeko zuntz-linea.
  • Sanduzelaiko etorbideko erreguladoreen komunikazio-sistema zuntz optikora aldatzea, eta Landaben-Orkoiengo erreguladorea zentralizatzea.

SARBIDE MURRIZTUKO EREMUKO IZAPIDEAK (ALDE ZAHARRA ATSEGINAGO EGITEA)

Hiriko Alde Zaharreko sarbideak matrikulak irakurriz kontrolatzeko ezarritako sistema (zutoin pneumatikoen ordez) nabarmentzen da. Erabat eraginkorra izan dadin, kamerak ezarri ziren auzoko sarrera eta irteera guztietan. Kontrolgune hauek daude: Nagusia-Basotxoa (sarrera-irteera), Nueva (sarrera), San Anton-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-San Ignazio (sarrera), Espoz y Mina (sarrera), Estafeta (sarrera), Labrit-Mesedeetakoa-Artzapezpikutza (sarrera), San Agustin (irteera), Karmen (sarrera-irteera), Santo Domingo (sarrera) eta Hezkuntzako aparkalekua (irteera).

Udalak TOK TOK izeneko aplikazioa ezarri zuen sarbide horiek erregistratzeko.

SARBIDE MURRIZTUKO EREMUKO IZAPIDEAK 2017 2018
Izapide informatikoak 38.604 105.591
Sarbide iraunkorrerako baimena 13.172 5.080
Unean uneko eta aldi baterako sarbiderako baimena 10.425 82.754
Tratatutako erregistro-eskaerak 351 146
Izapidetutako zinegotzi-ebazpenak 165 49

APARKATZE ARAUTUKO TXARTELAK ETA TAO PLAZAK

TAOk araututako aparkatze-tokien kopurua: 22.706. Horietatik, 9.259 urdinak dira, 338 gorri-berdeak, 28 gorriak eta 10.007 laranjak.
2018an, 28.198 bizilagun-txartel eta 724 jarduera-txartel egin ziren.

SEKTOREA Bizilagun-txartelak Jarduera-txartelak
1 ( Alde Zaharra) 2398 1
2 (Zabalgunea) 5099 53
3 (Arrosadia-Azpilagaña) 3945 55
4 (Iturrama) 6728 250
5 (Mendebaldea-Erripagaña-Etxabakoitz Iparraldea) 5196 180
6 Donibane 4832 185
TOTAL 28.198 724