Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA

Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.891 prentsa-ohar igorri zituen 2018an, aurreko urtean baino % 1,2 gutxiago (1.913 udal-informazio igorri zituen orduan). Martxoan, maiatzean eta urrian bidali da informazio gehien (170 prentsa-ohar baino gehiago hilabete horietako bakoitzean). Kultura da prentsa-ohar gehien egin dituen alorra; igorritako informazioen heren bat, zehazki. Urtean, 287 deialdi baino gehiago egin zitzaizkien hedabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.

  2014 2015 2016 2017 2018
Prentsa-oharrak 1.582 1.636 1.844 1.913 1.891
Hedabideen deialdiak 215 187 281 270 287

OSOKO BILKUREN, BATZORDEEN ETA PRENTSAURREKOEN ZUZENEKO ETA AURREZ GRABATUTAKO EMANALDIETARA SARTZEA

  2017 2018
Zuzenekoa Aurrez grabaturik Zuzenekoa Aurrez grabaturik
Osoko Bilkurak 12.891 816 22.054 1.651
Batzordeak 17.361 1.232 15.772 2.602
Prentsaurrekoak 9.298 9.597 12.303 15.322

Sanferminek erreferente mediatiko eta informatibo bat izaten jarraitzen dute. Mundu osoko 130 komunikabidetako 400 profesional grafiko eta kazetari baino gehiago etorri dira Iruñera 2018an, jaietako entzierroen berri ematera. Freelance argazkilariek, Estatuko zein nazioarteko agentziek, hainbat herrialdetako egunkariek, irratiek, zinema- eta telebista-ekoiztetxeek eta beste zenbaitek interesa agertu dute entzierroen inguruan. Iruñeko Udalak akreditatutako profesionalak hamar bat herrialdetatik etorri dira: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Argentina, Txina, Mexiko, Alemania, Italia, Txekiar Errepublika eta Kroazia.

2018KO SANFERMINETAKO AKREDITAZIOAK: TXUPINAZOA, ENTZIERROA ETA GAIXOA NI

  2018
Akreditatu kopurua Hedabide kopurua
Txupinazoa 160 45
Entzierroa 400 130
Gaixoa ni 90 35