Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

ERAKUNDEEN EKITALDIAK ETA PROTOKOLOA

Udalak honako erakunde-ekitaldi hauetan parte hartzen du urtean zehar:

  • Bost Zaurien funtzioa
  • San Ferminen bezperak
  • San Ferminen prozesioa
  • San Ferminen Zortziurrena
  • Batasunaren Pribilegioa
  • San Saturnino

EZKONTZA ZIBILAK

2018an, 210 ezkontza zibil egin dira Iruñeko udaletxean; horietatik 22 bi hizkuntzatan izan dira, eta 24, sexu bereko pertsonen artean. Ezkontza zibilak ostiraletan (18:30etik 20:00etara) eta larunbatetan (12:00etatik 13:30era) izaten dira, baina maiatzetik urrira bitartean zerbitzuak txanda bikoitza du larunbatetan; 18:30etik 20:00etara ere ezkontzeko aukera dago.

Urtea 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Ezkontza kopurua 200 204 255 223 220 210

BISITA GIDATUAK UDALETXERA

Urtean zehar, 147 taldek bisitatu dute udaletxea (ikastetxeetatik datoz gehienbat); hori horrela, herritarrei doan eskainitako zerbitzu horren bitartez, 3.700 pertsonak bisitatu dituzte udaletxeko aretoak.

Udalak kalitate-sistema bat ezarri du, gogobetetzeari buruzko inkesten bidez, bisitaren edukia, erreserba eta hartutako tratua neurtzeko, besteak beste.

Urtea 2016 2017 2018
Talde kopurua 124 145 147
Pertsonak guztira 3.200 3.600 3.700

HARRERA-EKITALDIAK

2018an, alkatea buru izan den 26 harrera-ekitaldi egin dira, eta udalbatzak ere hartu du parte horietan.

Urtea 2016 2017 2018
Harrera-ekitaldi kopurua 14 12 26