«Zentro. Elkarlaneko gunea» partaidetzako zentroak, Kondestablearen jauregiko bigarren so-
lairuan kokatuta, elkarteei eta herritarrei oro har informazioa, baliabideak eta prestakuntza eman nahi dizkie, hirian banakako eta taldeko partaidetza garatzearren. Espazioak honako
hau eskaintzen du:
Partaidetzako informazio- eta baliabide-zerbitzuak: Zerbitzu honen xedea da Udalak eskaintzen dituen baliabide, deialdi, prozesu eta abarrei buruzko informazioa eskaintzea halakorik eskatzen duen herritar zein elkarte orori. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuak (PIBZ) elkarteei haien jardunean lagunduko dien banakako laguntza eskaintzen die, haien eguneroko errealitatearekin zerikusia duten gai guztietan. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuaren (PIBZ) ordutegia honako hau izan da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Uztailean eta abuztuan, berriz, hau izan zen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Honako hauek izan dira: 2.406 jarduketa, 2.012 informazio-eskaera, erreprografia-zerbitzuaren 204 jarduketa (fotokopiagailua, eskanerra, gillotina, orriak josteko makina eta tolesteko makina), 97 baliabide-mailegu (3 proiektagailu eta 8 eramangarri).
Liburutegia eta dokumentazio-zentroa:
Liburutegiko funtsa: 1.244 dokumentu
Maileguak: 250etik gora (abuztutik aurrera Nafarroako Liburutegi Publikoen sarearen barruan)
Kontsultak: 85
Erreserbak: 27
Liburu-aurkezpenak: 1
Aholkularitza teknikoa eta legala: Partaidetzako aholkularitza juridikoak 9 ikastaro eman ditu eta 630 kontsulta baino gehiago jaso ditu.
Ahalduntze eta Partaidetzako Eskola (APUE): Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskola informazio, topaketa eta gogoetarako esparruak sortzeko beharraren ondorioz sortu zen, herritarrak parte hartzeko ahalduntzea helburu. Herritarrei oro har zuzenduta dago, eta bereziki Iruñeko Udaleko Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda dauden sozietate zibileko erakundeei. APUEko ikastaroen hiruhilekoko programazioa hiru gai-ardatz hauetan sartuta daude:
Taldeen eta erakundeen ahalduntzea. Ikaskuntzaguneak, talde-jarduna bideratzeko, kudeaketa asoziatiborako, gure erakundeen barneko eta kanpoko komunikaziorako, tal deak dinamizatzeko, eta abarrerako.
Gizartearen eta komunitatearen ahalduntzea. Ikaskuntzako guneak, sarean lan egite ko, elkarteen arteko koordinaziorako, ekintza komunitariorako eta gizartea eral datzeko metodologia, teknika eta teknologien garapenerako.
2017an, hiru programazio-hiruhileko egin ziren: urtarrila – martxoa (3 ikastaro), apirila – ekai-
na (13 ikastaro) eta urria – abendua (19 ikastaro), eta 350 ikasle inguruk parte hartu zuten.