
Zahartze-prozesu aktiboa eta osasungarria sustatzen duten inguruneak eta zerbitzuak sortzea du helburu Hiri Adeitsuak Adinekoekin izeneko proiektuak; bultzatzailea, berriz, Osasunaren Mundu Erakundea (OME) da. Proiektuaren garapenak, berriz, lau fase ditu, eta sei-hamar urte iraun dezake. Lehen faseak urte batetik bira bitarte irauten du, eta lau urrats ditu. Fase horretan dago orain Iruñeko Udala. Bi ekintza egin ziren adineko pertsonek foku-taldeen bitartez sareko zikloan parte har zezaten. Horrez gain, hasierako diagnostiko bat ere egin zen, hiria adineko pertsonekin zer neurritan den adeitsu eta dagoen egokituta jakiteko. Guztira, foku-taldeen 10 bilera egin ziren, eta 97 pertsonak parte hartu zuten (61 emakume eta 36 gizonezko); honako ezaugarri hauek zituzten: auzoetako adineko pertsonen elkarteak, 65-74 urte bitarteko pertsonak, 75 urtetik gorako pertsonak, boluntarioak, GKEak, zaintzaileak eta hornitzaileen taldea.
Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea Alorrak Adineko Pertsonen I. Foroa abian jarri zuen, parte hartzeko espazio modura, Iruñeko adineko pertsonen elkarte eta kolektiboei zuzenduta. Lehen bilera ekainaren 26an egin zen Juslarrotxa Civivoxeko ekitaldi-aretoan.
Haur eta Nerabeendako I. Udal Plana prestatzea xede horretarako «ad-hoc» sortutako alorrarteko batzorde batek bultzatu du, non alor hauetako teknikariek parte hartu duten: Gizarte Ekintza, Komunitate Garapena, Kultura eta Hezkuntza eta Herritarren Partaidetza. Gizarte Ekintza alorrak egin du koordinazio-lana. Era berean, udaleko eta kanpoko langileez osatutako talde eragile bat arduratu da plangintza, ebaluazioa eta jarraipena egiteko lanez. Herritarren Partaidetza Alorrak hiriaren dimentsioari buruzko diagnostikoaren zatia garatu du, eta haurren eta nerabeen esparruan, hiri osoari begira, lan egiten duten elkarteekin batera egin du diagnostikoa.
Aniztasunaren Foroak gehienbat hiru ildo estrategiko hauek lantzen ditu: erabateko herritartasuna, arrazakeriaren aurkako edo zurrumurruen aurkako kanpainak eta kultur aniztasuna. Pertsona guztiak herritar gisa aitortzearen alde lan egiten da, haien jatorria edo administrazio-egoera edozein izanik ere, bai eta jende guztiarentzako hiri bidezkoagoa eraikitzen laguntzearen alde ere. Erabateko herritartasuna, honako hau da: eskubide politiko, sozial, zibil, ekonomiko eta kulturalak erabiltzea. Kultur aniztasunean elkarrekintzan, elkarren arteko aitortzan eta zurrumurruen zein arrazismoaren kontrako kanpainetan oinarritutako kulturarteko elkarbizitza eredu baten aldeko apustua egiten da. Foroa bitan bildu da 2017an, martxoaren 15ean eta maiatzaren 3an. Foroarekin batera 3 lantalde garatu dira (zurrumurruen aurkako estrategia, kultur aniztasunaren balioa nabarmentzea eta erabateko herritartasuna), bai eta Mazedonia Kalejiraren tankerako jarduerak ere.
Iruñeko DPTBren helburu nagusia udalerrian partaidetza bultzatzea da, eta, horretarako, partaidetza-esperientziak harremanetan jar daitezen erraztea, bai eta haien azterketa, hainbat eremu eta ikuspegitatik, egin dadin ere, era horretan lehendik dauden praktikak aberasteko eta izaera inklusibo eta integrala duten esperientzia berriak sustatzeko. 2017ko ekainaren 19an egin zen Behatokiaren proposamena aurkezteko lehen Partaidetza Foroa, eta urte bereko azaroaren 27an izan zen bigarrena.
Komunitatea Dinamizatzeko Zerbitzuaren xedea da Iruñeko auzoen toki-garapen integrala, eta, horretarako, gizartea eta komunitatea eraldatzeko prozesuak bultzatzen ditu, gizartearen parte-hartzea baliatuta komunitatearen bizi-baldintzak hobetze aldera. Zerbitzuaren helburua komunitatea garatzeko jarduerak programatu, antolatu, lagundu eta ebaluatzea da, herritarren parte-hartze eta inplikazio aktiboa indartzen duten komunitate-prozesuak eratzen dituzten gizarte-eragile eta erakundeekin lankidetzan.
Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea Alorrak, 2017an, hiriko elkarte- eta erakunde-ehunaren gaineko azterketa egin du. Zer baliabide dauden aztertu, eta haien mapaketa egin du, hainbat datu-basetan eta Komunitatea Dinamizatzeko Zerbitzuak egindako landa-lanean oinarriturik. Otsailetik azarora bitartean, Komunitatea Dinamizatzeko Zerbitzuak auzo bakoitzean eta hirian oro har dauden elkarteen eta baliabideen zerrenda egin zuen. Zenbait iturriren bitartez 1.925 baliabide identifikatu ziren, honako hauek, besteak beste: erakundeen baliabideak, irabazi asmorik gabeko baliabide arautu eta erregistratuak (elkarteak, fundazioak, klubak eta abarrak), bai eta araututa egon ez arren kokatuta dauden tokian gizarte-, kultura- eta/edo komunitate-lana egiten duten kolektiboak ere.
Alorrak www.participa.pamplona.es/eu webgunea, bai eta www.erabaki.pamplona.es/?locale=eu parte hartzeko online plataforma ere, kudeatzen du, gaztelaniaz eta euskaraz. Informazio hori Alorraren sare sozialen bitartez jakinarazten da. Horretarako, sare sozialetako honako profil hauek sortu dira:
Zenbat bisita izan diren webgunean: Webgunean, 2017ko abenduaren 31ra arte, 10.588 bisita izan dira, guztira, urte horretako ekainean abian jarri zenetik. Gehien bisitatutako atalak: Webgunerako bisita kopurua kontuan harturik, gehienak APUEko ikastaro-eskaintzarekin eta #CreaKomun jardunaldiekin lotuta daude. «Hartu parte» atalean izandako 595 bisitak ere nabarmendu behar dira, hor dago Newsletterrerako harpidetza.
2017ko abenduaren 31n, profilak 678 jarraitzaile ditu guztira, eta 1.065 txio egin ditu.
2017ko abenduaren 31n, profilak 51 jarraitzaile ditu guztira, eta 109 txio egin ditu.
2017ko abenduaren 31n, profilak 191 atsegite ditu guztira.
104 harpidetza, 26.223 erreprodukzio eta 105 bideo.
21 album, 7.960 bisita
http://participa.pamplona.es/eu
Webgunea 2017ko ekainean ireki zen erabiltzaileentzat, eta atalak gehitzen joan zen pixkanaka. Urteko lehen bost hilabeteetan, webgunea diseinatzeko eta egituratzeko lana egin zen.
Webgunean, 2017ko abenduaren 31n abian jarri zenetik, 10.588 bisita izan dira guztira.
Webgunean gehien bisitatutako atalak APUEko ikastaro-eskaintzarekin eta #CreaKomun jardunaldiekin lotutakoak izan dira. «Hartu parte» atalean izandako 595 bisitak ere nabarmendu behar dira, hor dago Newsletterrerako harpidetza (aktibatu gabe oraingoz).
https://erabaki.pamplona.es/?locale=eu
Maiatzean erabaki.pamplona Iruñeko Udalaren plataforma digitala abian jarri zen, parte hartzeko plataforma bat, hiri demokratikoagoa eraikitzeari begira sortua. Hiri ireki, garden eta kolaboratibo bat sortzeko erreferentziazko gunea da, non hiriko bizilagunak izanen baitira protagonista. Urteko lehen hilabeteetan, irekitzeari begira, softwarea koordinatzeko, ostatatzeko, kudeatzeko eta euskaratzeko lanak egin ziren ANIMSA, Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzu eta Planea Soluciones enpresarekin.
Erabaki.pamplona parte hartzeko plataforma bat da. Kode irekikoa da, eta, hortaz, edozeinek ikus dezake plataforma nola sortu den, eta plataforma berrerabil edo hobetu dezake.
Plataformaren printzipioak.
Nork hartzen ahal du parte?: Erabaki.Pamplona plataforma herritar guztiei dago zabalik. Hackerren, herritarren, elkarteen eta era guztietako erakundeen komunitate ireki eta kolaboratiboa sortzeko tresna bat da.
Sarbide irekia. Pertsona oro modu librean eta anonimoan sar daiteke plataformara, eta bertan nabigatu.
Parte hartzeko erregistroa. Pertsonak.
Parte har dezake 16 urtetik gorako pertsona orok, betiere erabaki.pamplona plataforman erregistratu bada, aurrez.
2017ko abenduaren 31n, parte hartzeko 8 prozesu eta herritarren galdeketa argitaratu dira, 1.250 erabiltzaile daude alta emanda eta 1.634 bozketa izan dira.