Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

Auzoetako foroak

2017an auzoetan 27 foro egin ziren, auzo bakoitzeko zinegotzi espezifikoak parte hartuta. Zinegotziak erumu edo auzo horretan Udalak egiten edo proiektatu zituen proposamenak eta neurriak azaldu zituen. Herritarrek ere hartu zuten hitza, auzoak zer behar zuen azaldu eta eskatzeko. Foro horietara batez beste 48 lagun joan dira urtean zehar: 1.161 pertsona, guztira. Foro guztiak zuzenean eman ziren, Youtuben streaming bidez, bertara joaterik ez zuten pertsonen parte hartzea errazte aldera. Gardentasun-tresna bat ere bada, herritarrek egindako eskariak jasotzeko orduan. Foro guztietan grabatutako materiala eskura dago Iruñeko Udalaren webgunean. Ludoteka-zerbitzua ere izan zuten, 4-12 urte bitarteko umeentzat.

DATA DATA AUZOA Tokia Zinegotzia
2017.01.10 2017.09.26 Milagrosa-Arrosadia / Azpilagaña Milagrosako Civivoxa Edurne Eguino
2017.01.17 2017.10.03 Lezkairu / Santa María la Real Milagrosako Civivoxa Javier Leoz
2017.01.24 2017.05.09 Arrotxapea Arrotxapeko Civivoxa Patricia Perales
2017.01.31 2017.05.30 Mendillorri Mendillorriko Civivoxa Laura Berro
2017.02.07  - Iturrama Iturramako Civivoxa Iñaki Cabasés
2017.02.14 2017.06.13 Alde Zaharra Kondestable Civivoxa Alberto Labarga
2017.02.21 2017.06.06 Txantrea Txantreako liburutegi p. Joxe Abaurrea
2017.03.07 2017.05.23 Etxabakoitz Nicasio Landa IP Armando Cuenca
2017.03.14 2017.10.10 Erripagaña / Beloso / Bidezar Elorri IP Maider Beloki
2017.03.21 2017.09.05 Zabalguneak Zabalguneko Civivoxa Itziar Gómez
2017.03.28 2017.06.27 Donibane / Ermitagaña / Mendebaldea José Mª Huarte IP Esther Cremaes
2017.03.30 2017.09.19 Buztintxuri Buztintxuri IP Mikel Armendáriz
2017.04.04  - Sanduzelai Sanduzelaiko Civivoxa Aritz Romeo