
Hiriko turismoari buruzko plan estrategikoa garatu da 2017an, etorkizuneko politika eta inbertsio publikoak zuzendu behar dituzten ikuspegia eta ildo estrategikoak garatzeko, eta horietan oinarrituta, epe laburrerako esparru operatiboa zehaztu ahal izan dadin, gobernamendu eta kudeaketaren arloko gaiak zein turismo-produktua garatzearenak bereziki nabarmenduta.
Plan estrategikoak bultzatzen duen hiriko turismo-garapenerako ereduak Iruñeko errealitatean txertatu behar du turismo-jarduera, eta sektorearen eta herritarren arteko elkarrizketa izan behar da horretarako lanaren zutabeetako bat. Sektore osoak parte hartuta zehaztutako helburu estrategikoetan oinarritzen da garapena, honako hauetan zehazki: turismo jasangarria garatzea, haren hiru alderdiak aintzat hartuta (ekonomia, ingurumena eta gizartea); Iruñeko turismo-eredua definitzea, bai helmuga beregain gisa, bai Nafarroako turismoaren irudi orokorraren barnean; Iruñeari nortasun bereizia ematea, berezko nortasun-ezaugarrietan oinarrituta; gobernamenduaren zein lankidetza publiko eta pribatuaren mailak hobetzea; baliabideen eta produktuen kudeaketa optimizatzea; eta hiriko okupazioa eta gastua handitzea.
Ekintza-lerroak honako alderdi hauei lotutako bost lan-programatan banatuta daude: gobernamendua, helmuga egituratzea, helmugako informazioa, jasangarritasuna eta produktua. Plan Estrategikoaren barruan Sanferminak sanferminetatik kanpo izeneko azterketa egin da sanferminei lotutako produktu bat abian jartzeko.
Turismoko marketin eta marka berriaren plana egin da 2017an, hiriaren bestelako turismo-kontakizun bat duena. Pertsonak jartzen ditugu Iruñeko Turismoko estrategiaren kontzeptu nagusi eta ardatzean, haiek baitira hiriaren balio nagusia. Pertsonek eta horien adeitasun, hurbiltasun eta egiazkotasunak egiten dute Iruña hiri berezi. Beraz, markaren helburua izanen da Iruñearen alderik gizatiarrena transmititzea.
2017ko urrian, turismo-ostatuen eta egoiliarren arteko harremanaren arteko azterketa bat egin zen hirian, bertan zer-nolako turismo-presio dagoen zehazteko, eta haren garapenak hirian izanen lituzkeen eraginak kudeatzeko. Hirigintzako alorrarekin koordinazio-lana egin zen Udal Plana eta Alde Zaharreko Babes eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia aldatzeko proposamena garatzeko.
Turismo-seinaleak: seinale eredu berri bat jartzea, ohiko seinale fisikoak eta turismo-aplikazio geokodetua uztartuta, irisgarritasuna ardatz hartuta. «Harresien ibilbidea eta Donejakue Bidea» garatu da.
Jacob@ccessProiektua, irisgarritasun-sistema integrala garatzeko. Sistema hori lantzen ari gara «Ultreia» Donejakue Bidea ezagutzeko zentroa irekitzeari begira.
2017ko uztailean Trinitarioseko eremua ireki zen autokarabanendako. Eremu honek % 38,67ko batez besteko okupazioa izan du, eta abuztuan eduki du okupazio handiena, % 72,34 batez beste.
| BILKETA | ERAGIKETAK | TOKIAK: 33 | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| TELPARK | KUTXAZAINAK + TC | GUZTIRA | TELPARK | KUTXAZAINAK + TC | GUZTIRA | OKUPAZIOA | ||
| UZTAILA | 52 | 4.100 | 4.152 | 280 | 280 | %31,42 | ||
| ABUZTUA | 72 | 6.698 | 6.770 | 740 | 740 | %72,34 | ||
| IRAILA | 80 | 4.450 | 4.530 | 459 | 459 | %44,87 | ||
| URRIA | 64 | 3.812 | 3.876 | 375 | 375 | %36,66 | ||
| AZAROA | 40 | 2.030 | 2.070 | 204 | 204 | %19,94 | ||
| ABENDUA | 46 | 2.744 | 2.790 | 7 | 267 | 274 | %26,78 | |
| GUZTIRA 2017 | 354 | 23.834 | 24.188 | 7 | 2.325 | 2.332 | ||
2017an turismoko sei erakundek Udalaren diru-laguntza jaso dute Iruñeko hiria turismo-helmuga gisa sustatzeko ekintzak egin zitzaten (52.299,63 euro guztira, 60.000 euroko hasierako partidatik). Guztira 23 jarduera egin dituzte.
Iruñearen, Baionaren eta Hondarribiaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako Creacity proiektuaren barruan, turismo-programazioko zenbait proposamen egin dira. Honako hauek nabarmentzen dira:
Hiriko turismo-zerbitzuen eskaintza osoa biltzeko helburuarekin ateratako turismo-txartela. 2017ko abenduan 20 saltoki daude bat eginda: turismo-ekitaldien 5 gune, 6 saltoki eta gidatutako bisiten 9 enpresa eta bidaia-agentzia hartzaile.
Ardo-dastatzeen hamaikagarren edizioa izan da 2017an. Guztira, 9 ardo-dastatze izan dira (360 pertsonak parte hartuta), Reyno Gourmet marka, kontseilu arautzaile eta parte hartzen duten upategiekin lankidetzan. Aurten, abuztuan, olio-dastatzeen hirugarren edizioa ere egin da. 120 lagunek parte hartu dute.
Turismo-bulegoaren lizitazio berria, langile gehiagorekin, hiriko sektorearekiko harremana areagotu eta emandako informazioa hobetzeko. Lizitazio horren barruan San Bartolomeko gotorlekuaren kudeaketa ere sartuko da; turismo-informaziogunea izanen da 2018tik aurrera.
2017an 142.108 turistari eman zaie arreta (2016an baino % 9,7 gutxiago) 58.055 kudeaketatik gora izan dira (aurreko urtean baino % 8,8 gutxiago). Estatukoak dira artatutako gehienak, gehienbat Katalunia (16.356 bisitari) eta Madrilgoak (15.658 bisitari). Nafarroako Foru Komunitateko turisten kopurua nabarmentzen da berriz; 10.621 izan dira 2017an. Hala, 2017an Estatuko turistak guztien % 62,8 izan dira, 2016ko ehunekoa baino 1,3 puntu gutxiago, hortaz.
| BISITARIAK, GUZTIRA | 2017 | 2016 | % | 2015 |
|---|---|---|---|---|
| Estatukoak | 89.206 | 100.976 | ?%11,7 | 82.179 |
| Atzerritarrak | 52.902 | 65.378 | ?%19,1 | 51.769 |
| Arreta eskaini zaien turista kopurua | 142.108 | 157.354 | ?%9,7 | 133.948 |
| Zenbat jarduketa egin diren | 58.055 | 63.655 | ?%8,8 | 49.904 |
| ESTATUA | HELMUGA | JATORRIA | |
|---|---|---|---|
| Jatorria | Eskatzailea | Eskariak | Eskatz.=Eskar. |
| A Coruña | 963 | 304 | 16 |
| Araba | 1270 | 477 | 42 |
| Albacete | 716 | 184 | 9 |
| Alacant | 2649 | 816 | 36 |
| Almería | 495 | 126 | 11 |
| Asturias | 1657 | 487 | 20 |
| Ávila | 344 | 79 | 2 |
| Badajoz | 488 | 169 | 7 |
| Bartzelona | 12515 | 4219 | 191 |
| Burgos | 1023 | 325 | 11 |
| Cáceres | 438 | 122 | 3 |
| Cádiz | 817 | 258 | 9 |
| Kantabria | 809 | 299 | 15 |
| Castelló | 1061 | 386 | 19 |
| Ceuta | 17 | 7 | |
| Ciudad Real | 493 | 169 | 6 |
| Kordoba | 821 | 223 | 14 |
| Cuenca | 430 | 109 | 3 |
| Girona | 1436 | 424 | 22 |
| Granada | 999 | 301 | 16 |
| Guadalajara | 645 | 183 | 4 |
| Gipuzkoa | 2630 | 1029 | 109 |
| Huelva | 247 | 65 | 3 |
| Huesca | 556 | 215 | 12 |
| Balear Uharteak | 840 | 251 | 11 |
| Kanaria uharteak | 1214 | 382 | 14 |
| Jaén | 501 | 188 | 12 |
| Errioxa | 970 | 380 | 40 |
| León | 531 | 219 | 5 |
| Lleida | 978 | 297 | 15 |
| Lugo | 159 | 73 | 3 |
| Madril | 15658 | 4823 | 353 |
| Málaga | 1619 | 379 | 20 |
| Melilla | 27 | 9 | |
| Murtzia | 1993 | 533 | 26 |
| Nafarroa | 10563 | 6949 | 1377 |
| Ourense | 160 | 72 | 2 |
| Bestelakoak | 51 | 2 | 42 |
| Palentzia | 281 | 108 | 2 |
| Pontevedra | 343 | 143 | 6 |
| Salamanca | 616 | 200 | 9 |
| Segovia | 422 | 120 | 8 |
| Sevilla | 2118 | 559 | 40 |
| Soria | 403 | 106 | 3 |
| Tarragona | 1427 | 444 | 16 |
| Teruel | 345 | 142 | 3 |
| Toledo | 1080 | 273 | 12 |
| Valentzia | 6043 | 1887 | 63 |
| Valladolid | 1087 | 345 | 12 |
| Bizkaia | 3550 | 1257 | 120 |
| Zamora | 234 | 64 | 2 |
| Zaragoza | 2472 | 834 | 49 |
| S U B T O T A L A | 89206 | 32015 | 2846 |
| NAZIOARTEKOAK | HELMUGA | JATORRIA | |
|---|---|---|---|
| Jatorria | Eskatzailea | Eskariak | Eskatz.=Eskar. |
| Alemania | 5193 | 2062 | 18 |
| Andorra | 86 | 36 | |
| Argentina | 2333 | 1040 | 6 |
| Australia | 1591 | 726 | 1 |
| Austria | 308 | 122 | 1 |
| Belgika | 1100 | 488 | 8 |
| Brasil | 494 | 260 | 4 |
| Kanada | 826 | 470 | 4 |
| Txile | 305 | 138 | |
| Txina | 190 | 117 | 2 |
| Kolonbia | 405 | 178 | 1 |
| Korea | 565 | 292 | |
| Danimarka | 258 | 129 | 1 |
| AMERIKAKO ESTATU BATUAK | 4489 | 2032 | 20 |
| Frantzia | 16649 | 6626 | 203 |
| Grezia | 93 | 32 | |
| Herbehereak | 2686 | 1144 | 6 |
| Hungaria | 83 | 56 | |
| India | 41 | 18 | 1 |
| Irlanda | 861 | 405 | 4 |
| Israel | 253 | 101 | |
| Italia | 4110 | 1776 | 37 |
| Japonia | 660 | 359 | 4 |
| Mexiko | 661 | 328 | 3 |
| Zeelanda Berria | 191 | 114 | |
| Bestelakoak | 2 | 1 | 1 |
| Europako iparraldeko herrialdeak | 533 | 264 | 1 |
| Polonia | 404 | 212 | 1 |
| Portugal | 621 | 214 | 1 |
| Erresuma Batua | 3419 | 1618 | 26 |
| Txekiar Errepublika | 224 | 60 | |
| Afrikako gainerakoak | 44 | 29 | |
| Amerikako gainerakoak | 663 | 311 | 2 |
| Asiako gainerakoak | 296 | 106 | 1 |
| Europako gainerakoak | 831 | 297 | 1 |
| Ozeaniako gainerakoak | 4 | 2 | |
| Errusia | 361 | 134 | 2 |
| Hegoafrika | 118 | 67 | |
| Suitza | 475 | 265 | |
| Turkia | 58 | 17 | |
| Ukraina | 50 | 20 | |
| Uruguai | 207 | 89 | 1 |
| Venezuela | 163 | 77 | 1 |
| S U B T O T A L A | 52902 | 22832 | 362 |
Jesus eta Mariaren aterpetxea (Compañia kalea 4) 2007an ireki zuten. Aspace Fundazioak kudeatzen du, eta 112 toki eskaintzen ditu.
| Urtea | Erromes kopurua |
|---|---|
| 2013 | 21.555 |
| 2014 | 20.890 |
| 2015 | 20.534 |
| 2016 | 20.198 |
| 2017 | 20.208 |
Halaber, beste aterpetxe bat ere badago 2006tik aurrera, Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea-Paderborneko Donejakue Ermandadearekin egindako lankidetza-hitzarmenaren bidez kudeatutakoa. Horretarako bigarren hitzarmena, gehienez bost urtekoa, aurten sinatuko da. 2017an 5.042 erromes ostatatu dira aterpetxe honetan.
Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa / San Bartolomeko Gotorlekua 4.010 pertsonak bisitatu dute 2017an; % 38 gehiago, alegia. Instalazio horretara abuztuan joan da pertsona gehien (793), eta gutxien, urtarrilean (92). Bisitarien % 69,5 espainiar nazionalitatekoak dira; Nafarroatik bertatik eta Madril eta Bartzelonatik etorri dira gehienbat. Aurten, nazioartetik etorritakoen artean, kopuru handiena estatubatuarrena izan da, etorritako 1.223en % 6,8 izan dira, eta, ondoren, frantsesak (% 3,59) eta alemaniarrak (% 3,27).
| Urtea | Bisitari kopurua |
|---|---|
| 2013 | 3.461 |
| 2014 | 3.921 |
| 2015 | 3.476 |
| 2016 | 2.602 |
| 2017 | 4.010 |