Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

GIZA BALIABIDEAK

UDAL-PLANTILLA

PLANTILLAREN BILAKAERA
2013 2014 2015 2016 2017
IRUÑEKO UDALA
Funtzionarioak 987 936 901 890 877
Aldi baterako langileak 259 315 372 369 411
HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA
Lanaldi osoa 117 117 150 149 ?
Lanaldi murriztua 16 16 32 33 ?
HIRIGINTZAKO GERENTZIA 30 30 33 33 33
GUZTIRA 1409 1414 1488 1474

2017an, Iruñeko Udalaren langileria organikoa nabarmen handitu da udalak etxez etxeko arreta-zerbitzua bere gain hartu zuenetik, Etxez Etxeko Laguntzako Udal Taldea bertan sartzea ekarri baitu. Honako langile hauek ditu: 1 zuzendari tekniko, 1 erdi-mailako tituludun, 6 gizarte-langile, 1 administrari eta 187 familia-langile (horietatik 109 lanaldi osoan, eta 78 lanaldi partzialean).

2013 2014 2015 2016 2017
IRUÑEKO UDALA
Funtzionarioak 987 936 901 890 877
Aldi baterako langileak 259 315 372 369 411
HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA
Lanaldi osoa 117 117 150 149
Lanaldi murriztua 16 16 32 33
HIRIGINTZAKO GERENTZIA 30 30 33 33 33
GUZTIRA 1409 1414 1488 1474

Aurten egindako hautaketa-prozesuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Merkataritza eta Turismoko zerbitzuburua
  • Giza Baliabideetako eta Antolamenduko teknikaria, 2016an hasita
  • Euskara-teknikaria
  • Familia-langilea
  • Estrategiako eta proiektuetako goi-mailako teknikaria
  • Albaitaria
  • Gizarte-enpleguko jantokiko arduraduna
  • Txistu-irakaslea
  • Soldadura-irakaslea
  • Comunity Manager
  • Kontrabaxu-irakaslea
  • Biolontxelo-irakaslea
  • Abesbatza-irakaslea
  • Comiruñarako koordinatzaile-dinamizatzailea
  • Udaltzaingoaren lehiaketa
  • Gizarte-enpleguko pintura-lantaldeko ofiziala
  • Soziologoa
  • Informatika-sistemako arduraduna

Halaber, deialdi hauek 2017an hasi eta 2018an amaituko dira:

  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduduna
  • Gizarteratze eta laneratzeko ibilbideetako enplegu-programen arduraduna
  • Gizarteratu eta laneratzeko programen koordinazio-arduraduna
  • Emakumeei, haurrei eta familiei laguntzeko programen arduraduna
  • Garbiketa-lantaldeko ofiziala
  • Elikagaien industriako goi-mailako teknikaria
  • Ingurumeneko goi-mailako tituluduna
  • Udaltzaingoko agentea (sarrera eta 2017ko LEPa betearaztea)
  • Administrazioko laguntzaile eta ofizialen lekualdatzeak
  • Arkitekto teknikoa
  • Goi-mailako arkitektoa
  • Mantentze- eta desinfekzio-lanen arduraduna
  • Laneko Arriskuen Prebentzioko ofiziala
  • Nominak, erdi-mailako tituluduna
  • Abesbatza-irakaslea
  • Flauta-irakaslea

LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA

Udalak 2017. urterako lan-eskaintza publikoa onartu du, Estatuko aurrekontu-araudiarekin bat etorriz, horren barruan honako hauek sartuta:

  • Udaltzaingoko 11 udaltzain lanpostu
  • 10 kabo (3, txanda irekikoak; eta 7, barne-igoerakoak)
  • 11 gizarte-langile 
  • 2 ekonomista
  • 2 itzultzaile
  • 1 partaidetza-teknikari
  • 1 gazteria-teknikari 
  • 1 berdintasun-teknikari

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Lan-kontratudun langileen hitzarmen kolektiboaren negoziazioei ekin zaie, eta 2018an amaitzea aurreikusten da.
Aurten ere hasi dira jardunean Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazioko langile kontratudunen 2017-2019 bitarteko lan-baldintzei buruzko hitzarmenaren ondoriozko lantaldeak. Administrazioaren eta ordezkari sindikalen artean hitzarmenak egin, neurriak hartu eta/edo irizpideak ezartzeko eratu dira talde horiek, izena eman dieten gaietan, honako hauetan zehazki:

  • LEP eta irizpideak
  • Bigarren jarduera
  • Erregulazioa
  • Aparteko orduak
  • Egutegiak eta jardunaldiak
  • Absentismoa

ANTOLAKETA ETA GIZA BALIABIDEAK

Antolaketako eta Giza Baliabideetako goi-mailako teknikariak sartzea bereziki garrantzitsua izan da udal-zerbitzu batzuen berrantolaketaren azterketari ekiteko (udal-artxibategia, ikastetxeak, hilerria, Herritarrendako Arreta Bulegoa, informazio eta ordenantzen ofizialak, giza baliabideak eta ibilgailuak, besteak beste).

Udal-alorren eta/edo -zerbitzuen antolaketa aztertzeko dinamika horri datozen urteetan eutsiko zaio, antolaketa etengabe hobetzeko jarduera modura, eta zerbitzuak emateko egiturak errealitate berriei (lege- zein teknologia-arlokoak, besteak beste) eta herritarren eskariei egokitzea du helburu.

Antolaketa-prozesu bakoitzaren emaitzei esker, halaber, Giza Baliabideak kudeatzeko oinarrizko tresna batzuk (lanpostuen deskribapenak, adibidez) edukiko ditugu, eta horien bitartez errazagoa izanen da prozesu hauek behar bezala kudeatzea: langileak aukeratzeko prozesuak, prestakuntza-planak egitekoak, langileak lanpostura egokitzea eta, oro har, pertsonei bideratutako politikak, lanaren eta norberaren bizitza uztartzera bideratutakoak barne.