Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

BESTE ZERBITZU BATZUK

OSASUNAREN PREBENTZIOA

Osasunaren prebentzioan, Udalak elikagaien ikuskapena, zoonosia, etab lantzen ditu. Helburua: elikagaien eta uren kalitate sanitarioa zaintzea eta, horrez gain, soinu-kutsadura ere zaintzea, besteak beste.

Elikagaien Ikuskapena

2017ko urtarrilaren 1ean, Iruñeko industrien eta establezimenduen erroldaren arabera, honako hauek zeuden: ostalaritzako 1.105 establezimendu, 1.129 elikagai-establezimendu eta elikagai-produktuekin lotutako bestelako 84 establezimendu edo jarduera iraunkor, bai eta jarduera ez-iraunkor batzuk ere.

Horiei dagokienez, 2.538 ikuskapen-bisita egin dira 2017an, sanferminetan egindakoak kontuan hartu gabe. Halaber, 14 alerta sanitariotan esku hartu da 2017an; Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi ditu horiek, eta elikagai-establezimendu edo farmazietan banatutako elikagai-produktuei buruzkoak ziren. Horrez gain, ostalaritza eta elikadurako 123 jarduera ez-iraunkorren aholkularitza edo kontrola ere egin da zenbait jai edo ospakizunen harira (San Blas, auzoetako jaiak, azokak, eskualde-etxeak eta antzekoak).  Sanferminetan kontrol sanitarioko 108 esku-hartze egin ziren, eta haietariko 42tan gabeziak aurkitu ziren.

Lan horren ondorioz, 2017an 558 espediente ireki dira, ofizioz, elikagaien ikuskapenarekin lotuta. Horietatik, zehapen-espedientea hastea proposatu da 113 kasutan, eta gabeziak zuzentzeko errekerimendua edo ohartarazpena egiteko 428 txosten izapidetu dira.

2013tik 2017ra, ostalaritzan eta elikaduran izandako errekerimendu-espedienteak
Sektoreak 2013 2014 2015 2016 2017
Ostalaritza 262 231 299 281 219
Elikadura 250 201 244 259 209
Guztira 512 432 543 540 428
2013tik 2017ra, ostalaritzan eta elikaduran izandako zehapen-espedienteak
Sektoreak 2013 2014 2015 2016 2017
Ostalaritza 69 48 41 60 61
Elikadura 36 31 33 46 52
Guztira 105 79 74 106 113

Zerbitzuak, 2017an, guztira 588 elikagai-lagin hartu ditu, gehienak urtearen hasieran udal Laborategiarekin batera ezarritako laginketa-programaren barruan. Taula hauetan laburbilduta daude 2017ko laginen kopurua, elikagai moten araberako banaketa, laginketaren izaera eta analisien emaitzak:

Elikagai Ikuskaritzak 2013tik 2017ra bitartean hartutako elikagai-laginak
Sektoreak 2013 2014 2015 2016 2017
Udal Laborategiarekin egindako programa 497 562 538 516 538
Bestelakoak 49 34 59 30 50
Guztira 546 596 597 546 588

Zoonosia

Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroan sartutako zakurren eta katuen eboluzioa.

2012 2013 2014 2015 2016 2017
Zakurrak 283 223 201 172 171 190
Katuak 130 82 63 36 35 37
Guztira 413 305 264 208 206 227

206 animalietatik, 121 jabeei itzuli zaizkie, eta 88 adoptatu egin dira. Udalaren webgunean adopzioak egiteko orri espezifiko bat dago; han dago informazio guztia eta animalien argazkiak ikusteko aukera.

Animaliak Hartzeko Zentroan adoptatutako animaliak (Animaliak Babesteko Elkartea alde batera utzita)

2012 2013 2014 2015 2016 2017
Zakurrak 139 87 79 68 51 64
Katuak 51 52 49 27 25 24
Guztira 190 139 128 95 76 88

Zehapen-espedienteak, animaliekin zerikusia duten arazoengatik

2012 2013 2014 2015 2016 2017
Zakurrak aske eramateagatik 41 51 93 114 62 128
Gorozkiak ez jasotzeagatik 24 21 27 12 15 21
Zakurrak egoera egokian ez edukitzeagatik 9 -- -- 4* 4 6
Txertatze eta identifikazioarekin lotutako arau-hausteengatik 4 4 5 5* -- 8
APP araudia 46 33 32 49* 28* 64
Zakurrekin lotutako bestelako zehapenak 5 2 -- 12* 10* 7
Bestelako animaliekin lotutako beste zehapen batzuk 6 1 7 6 2 1
Zergati guztiak 135 112 164 202 121 235

Ingurumen-ingeniaritza

Ingurumen-kutsatzaileen isuriak kontrolatzen ditu (zarata, usainak, keak eta gasak). Salaketei erantzuteaz gain, ofizioko ikuskapenak ere egiten dira.

2013 2014 2015 2016 2017
Salaketak 192 211 171 174 199
Ikuskapenak 176 104 191 97 175

KUTSADURA AKUSTIKOAK ERAGINDAKO SALAKETAK

2013 2014 2015 2016 2017
Tabernak 58 60 48 46 50
Auzotarrak 71 100 56 66 71
Bestelakoak 49 37 44 42 44
Guztira 178 197 148 154 165

KEAREN ETA USAINEN KUTSADURAK ERAGINDAKO SALAKETAK

2013 2014 2015 2016 2017
Kutsadura atmosferikoak eragindako salaketak (keak, usainak) 14 11 23 20 19

Ofizioko 983 ikuskapen egin ziren titularra aldatu edo lizentzia berria zuten taberna edo establezimenduetan, eta 22 espediente ireki ziren.

2013 2014 2015 2016 2017
Ostalaritzako ikuskapenak 1126 1207 1033 777 833
Bestelako ikuskapenak (merkataritza, industria) 203 184 195 132 150
Guztira 1329 1391 1228 909 983

Ingurumen Osasuna

Osasun eta ingurumen arloko ikuskapen-bisitak egiten ditu, eta haien osagarri, laginak hartzen ditu batzuetan. Udal Laborategiak egiten du lagin horien analisia. Jardueren % 96,7 ofizioz egin zituen, eta % 3,3 baino ez herritarrek eskatuta.
Zaintza sanitarioaren arloan, honako hauekin zerikusia dute 2017an ofizioz eginiko urteko programek: iturriko uraren kalitate sanitarioa (1.469 lagin), ibaien lurgaineko urak (23 lagin), igerilekuak (587 ikuskapen eta 269 lagin-azterketa), haurtzaindegiak (37 ikuskapen), estetika eta norberaren garbitasuneko jarduerak dituzten merkataritza-lokalak (630 ikuskapen) eta merkataritza-lokal berriak (399 ikuskapen).
Ofizioko esku-hartzeak, urteko, zenbat ikuskapen eta lagun izan diren adierazita

Ikuskapenak, guztira Laginak, guztira
2011 1985 1806
2012 1728 1850
2013 1782 1677
2014 1772 1905
2015 1914 1790
2016 1904 1756
2017 1759 1761

UDAL-LABORATEGIA

Iruñeko Udal Laborategiaren eginkizun nagusia elikagaiei eta ingurumenari buruzko laginen analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egitea da; lagin horiek Elikagaien eta Ingurumen Osasunaren Ikuskaritzak hartutakoak dira, hiriko kontrol sanitarioaren parte gisa.
Laginketak eta analisiak gehienbat elikagai galkorrei dagozkie, eta bereziki kontsumitzeko prest dauden produktu landuei. Eskola-jantokietan, haurtzaindegietan eta zahar-egoitzetan eskainitako menuen gaineko laginketak egiten jarraitu da 2017an, eta jakien nutrizio-osaera aztertu da.

Laginak Saiakuntza kimikoak Saiakuntza mikrobiologikoak Guztira
Elikagai mota
Esnekiak 46 112 76 188
Haragikiak 112 465 115 580
Arrainkiak 59 225 32 257
Olioak eta gantzak 2 2 0 2
Gozokiak eta izotzak 24 120 48 168
Plater prestatuak 122 124 227 351
Alergenoak 32 32 0 32
Bestelakoak 146 352 129 481
Guztira 543 1.432 627 2.059

Lorategi, parke eta ikastetxeetako 779 iturri publiko kontrolatu dira 2017an; 1.564 lagin hartu dira. Iruñeko elkarte guztien igerilekuetako uren 269 lagin aztertu dira; guztira, 3.228 determinazio kimiko eta 1.883 determinazio mikrobiologiko egin dira. Arga, Elortz eta Sadar ibaietako urak 23 lagin aztertuz kontrolatu dira; guztira, 253 determinazio kimiko eta 69 determinazio mikrobiologiko egin dira. Horrez gain, laborategiak 490 lagin aztertu ditu beste batzuek eskatuta; 78 lagin partikularrek eta enpresek bidalita, eta 412, erakunde ofizialek.

ZERBITZU SANITARIOAK

Epidemiologia Zerbitzua

Zerbitzu hau zaintza eta analisi epidemiologikoez arduratzen da, bai eta osasuna sustatzeko eta bultzatzeko programak kudeatzeaz eta osasun publikoan ikerkuntza egiteaz ere. 2017an egindako jardueren artean, «Gosaldu, egunero» programa amaitu dela nabarmendu behar da. Programa hori Iruñeko Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxetan egin da (19 publiko eta 22 itunpeko), eta 2.047 ikaslek parte hartu dute (itunpeko ikastetxeetako 1.137, eta ikastetxe publikoetako 910).

Eguneroko gosariaren ezaugarriei buruzko inkestaren joera

2010-11 2011-12 2012-13 2013-14 2014-15 2015-16 2016-17
% % % % % % %
Egunero gosaltzen du 96,7 95,8 96,9 96,0 96,2 94,5 96,2
Berak prestatzen du gosaria 30,2 30,7 30,8 27,0 20,5 30,2 20,0
15 minututik beheiti ematen du gosaltzen 83,5 78,1 80,6 79,8 78,2 78,8 75,8
Jolas-ordurako hamaiketakoa ekartzen du 94,3 95,9 95,8 97,0 97,3 97.8 80,3
Esnekiak eta zerealak gosaltzen ditu 58,2 59,0 57,0 50,5 51,6 48,2 58,5
Gosari osoa hartzen du 30,0 36,1 30,3 31,2 33,5 26,2 24,5

Jardueren beste multzo bat jarduera fisikoa sustatzera bideratua da, osasuna hobetze aldera. Zenbait bilketa nordiko antolatu ziren 2017an. Jarduera horri 2008an ekin zitzaion, eta ordutik 2.338 plaza eskaini dira.
Ibilketa nordikorako hastapen-saioak, 2008an hasi zirenetik

URTEA Egunak Saioen aldia Tokiak Eskainitakoak
2008 17 Iraila-Azaroa 255
2009 10 Martxoa-Maiatza 241
2009 15 Iraila-Azaroa 330
2010 8 Apirila-Ekaina 240
2010 7 Urria-Azaroa 210
2011 6 Apirila-Maiatza 180
2012 7 Apirila-Maiatza 196
2013 4 Maiatza 112
2014 4 Maiatza 112
2014 6 Iraila-Urria 168
2015 4 Maiatza 112
2016 8 Iraila-Azaroa 200
2016 5 Urria 125
2017 18 Iraila-Azaroa 504
Guztira 2.985

Epidemiologia Zerbitzuak, martxotik ekainera, bestalde, hiriko landare-espezie nagusietako polen-mailari buruzko doako argibide-zerbitzua ere eskaintzen du, polen haiekiko sentiberak diren herritarrengan arazoak sor ditzaketelako. 2017an, 1.323 pertsonak bat egin dute alerta-zerbitzu honekin.
Polen-mailari buruzko argibidea jasotzen duen lagun kopuruaren bilakaera

2012 2013 2014 2015 2016 2017
Izena emanda 362 530 846 1.035 1.182 1.323

HIGIENE- ETA DESINFEKZIO-ZERBITZUAK

Iruñeko Udalak arratoi-garbiketa eta desinfekzio-lanak egiten ditu hirian, eta garbitasun arloko zerbitzu publikoak ere eskaintzen ditu bainuetxe eta komun publikoen bitartez, besteak beste.

Desinfekzio Parkea

Desinfekzio-parkeak arratoi-garbiketa, desinfekzio, intsektu-kentze eta usain-kentze lanak egiten ditu lokaletan eta bide publikoan, ofizioz zein partikularrek eskatuta.

2013 2014 2015 2016 2017
Desinfekzioak (partikularrak) 17 9 15 18 11
Autoklabeak 60 79 107 94 117
San Domingoko eta Zabalguneko merkatuak 52 52 104 102 104
Udal Zerbitzuak (bide publikoa) 2.108 2.198 2.082 1.949 2.663
Arropa-garbiketa (zuhurtziazkoa) 175 249 332 254 227
Arropa-garbiketa (udal-egoitzak) 621 652 649 605 626
Guztira 3.033 3.239 3.289 3.022 3.748

Komun publikoak

Hirian 10 komun tradizional daude (obretakoak eta langileek kudeatuta) eta 25 komun automatiko hiriko zenbait gunetan banatuta. Gehien erabilitako komun tradizionalak Gaztelu plazakoak, Basotxokoak eta Foruen plazakoak dira.  Gehien erabilitako garbiketa automatikoko komunak Gaztelu plazakoak, San Frantziskokoak eta Sarasate pasealekukoak dira.

KOMUN TRADIZIONALEN ERABILERAK
Ekainaren 11tik 17ra Azaroaren 19tik 25era Batezbestekoa Urteko estimazioa
Sarasate pasealekua 4.665 4.424 4.545 236.340
Antoniutti parkea 3.336 4.047 3.692 191.984
Basotxoa 5.309 4.210 4.760 247.520
Ziudadela 2.971 2.048 2.510 130.520
Foruen plaza 4.232 4.283 4.258 221.416
Gurutze plaza 3.267 3.796 3.532 183.664
Gaztelu plaza 10.448 7.766 9.107 473.564
Munduaren parkea 1.731 1.503 1.617 84.084
Media Luna parkea 2.372 905 1.639 85.228
Guztira 42.164 31.133 35.660 1.854.320
GARBIKETA AUTOMATIKOKO KOMUNEN ERABILERAK
2013 2014 2015 2016 2017
Gaztelu plaza 37.159 40.333 39.488 42.777 40.299
Sanduzelai 13.758 13.813 14.756 Daturik gabe Daturik gabe
Magdalenako zubia 13.896 13.842 14.120 Daturik gabe Daturik gabe
Runako parkea 13.432 11.077 14.462 15.122 12.975
Maiteminduen parkea 12.593 13.432 10.386 7.977 9.099
Mendillorri ikastetxea 8.869 7.914 8.119 10.093 7.366
Mendillorriko aintzira 4.218 4.111 4.538 4.563 5.617
Karrikiri 4.775 5.307 5.070 4.279 Daturik gabe
Felisa Munarriz plaza 9.947 10.649 6.994 7.401 5.833
Sarasate pasealekua 33.282 33.586 31.447 27.686 34.846
La Olivako Monasterioa 22.371 23.160 23.782 23.568 Daturik gabe
Ibarbidea 17.892 10.319 10.377 9.681 9.041
Gartzia Naiarakoaren pasealekua 21.896 22.398 22.195 12.603 Daturik gabe
Serafín Olave 18.940 23.201 23.147 22.959 23.795
Ilargi-Enea parkea 6.004 4.372 6.900 5.818 7.698
Karlos III.a 15.489 20.034 24.377 31.512 36.427
San Roke 6.844 6.024 3.428 4.463 5.609
Martzilla monasterioa 5.247 5.972 4.436 4.690 4.327
Viñaburu-Ospitaleak 3.736 3.815 2.977 2.867 2.874
Turrillas plaza 4.396 6.368 6.408 6.050 6.914
Gares plaza 4.951 5.583 6.271 5.604 5.846
Erriberri 4.646 6.538 7.200 7.271 7.408
San Frantzisko 25.916 36.901 36.187 41.667
Alfredo Landa-Lezkairuko Zaldua 8.942 12.955 12.779 8.587
Sandua pasealekua 4.938 10.046 9.954
Taxoare 3.871
Guztira 284.341 326.706
345.672
315.996 290.053

Bainuetxea eta Antoniuttiko dutxak

Bainuetxean, Eslava kalean, egunero ematen zaio dutxa-, bainu- edo arropa garbitzearen zerbitzua halakorik eskatzen duen jendeari. Zerbitzuak zortzi dutxa-kabina ditu jendearen eskura, bai eta 6 bainu-ontzi (bi egokituak, desgaituek erabil ditzaten), hiru garbigailu eta hiru lehorgailu ere.

DUTXEN ERABILERA
2013 2014 2015 2016 2017
G. zerbitzuetako dutxen kopurua 809 741 678 768 956
Dutxak, guztira 8.123 7.190 6.963 7.153 6.667
Bainu kopurua 11 4 1 24 19
Dutxak eta bainuak, guztira 8.134 7.194 6.964 7.177 6.686
2013 2014 2015 2016 2017
G. zerbitzuetako garbiketen kopurua 370 571 865 783 905
Garbiketak, guztira 1.095 1.240 1.545 1.615 1.659
Lehorketa kopurua 942 1.142 1.477 1.488 1.565
Garbiketak eta lehorketak, guztira 2.037 2.382 3.022 3.103 3.224

Xiringen bilketa

Bide publikoan utzitako xiringak jasotzea eta deuseztatzea da zerbitzu honen eginkizuna, hondakin sanitarioen bidez ustekabean gaixotasunak transmititzeko aukerarik izan ez dadin. Astean bitan, jasotzeko ibilaldiak egiten dira, eta xiringa gehien Sanduzelain eta Zabalgunean aurkitzen da. 
Bildutako xiringak, sektoreen arabera. Bilakaera

2013 2014 2015 2016 2017
Alde Zaharra 11 3 6 3 8
Arrotxapea 4 15 4 10 18
Sanduzelai 17 2 4 12 5
Donibane 145 63 18 9 15
Txantrea 7 1 0 1 5
Zabalgunea 9 7 10 6 1
Milagrosa 0 0 0 3 0
Landaben 0 0 0 0 0
Etxabakoitz 5 0 0 0 0
Iturrama 0 0 0 0 0
Mendillorri 0 1 0 0 0
Guztira 198 92 42 44 52

UDAL-HILERRIA

Iruñeko San Jose hilerrian gorpuak ehorzten eta errausten dira (eta gorpuak hobitik atera, berriro ehortzi eta gorpuzkiak erraustu), betiere behar bezalako baldintzetan higieneari eta osasunari dagokienez, errespetuz eta garbitasunez.

Iruñeko hilerriko ehorzketak. Bilakaera
Ehorzketa motak 2013 2014 2015 2016 2017
Nitxoak 481 500 457 427 435
Lurra 19 20 15 8 24
Panteoiak 189 234 214 184 183
Gorpu-errausketak 1.568 1.786 1.888 2.078 2.033
Guztira 2.257 2.540 2.573 2.697 2.675
Iruñeko hilerriko desehorzketak. Bilakaera
Desehorzketa motak 2013 2014 2015 2016 2017
Beste hilerri bat 254 84 9 19 25
Hezurtegi bateratua 675 795 681 803 592
Berrehorzketak 139 106 127 136 126
Gorpuzkien errausketak 328 240 277 261 238
Guztira 1.396 1.225 1.094 1.219 981

2017. urtea bukatzean, hilerrian libre zeuden 3.094 nitxo (aurreko urtean baino 172 gehiago), 34 lur-hilobi eta 94 kolunbario. Errauts-kolunbarioen urritasuna gorpuzkietarako kolunbarioez osatzen da, errautsak sartzeko ere erabiltzen baitira.

Iruñeko hilerrian ehortzitako kanpotarrak
Iruñean ehortzitako kanpotarrak 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Iruñerriko herrietakoak 393 384 510 485 520 538 442
Nafarroako beste herri batzuetakoak 343 345 372 397 479 555 543
Beste probintzia batzuetakoak 51 39 60 66 52 80 73
Guztira 787 768 942 948 1.052 1.173 1.058