
Energia Berdeko Zerbitzuak udal eraikin eta lursailetako instalazio berriztagarrien jarraipen teknikoa egiten du hilero, behar bezala dabiltzala ziurtatzeko. Horien artean daude 25 ikastetxe publiko, Ingurumen Hezkuntzako museoa eta Gaztediaren Etxeko instalazioak. Behin-behineko kalkuluen arabera, 218.482 kWh-ko ekoizpena eta 61.854,96 euroren diru-sarrerak daude.
2017ko bigarren seihilekoan, energia-azterketak eta pleguak prestatzeari ekin zitzaion, eguzki-energia panel fotovoltaiko bidez sortzeko 3 instalazio gehiago, autokontsumo moduan, lizitatzeko:
Lizitazio-zenbatekoa: 121.000 € (BEZa barne)
2017ko bigarren seihilekoan, eguzki-plakei lotutako 2 panel didaktiko gehiago lizitatzeko prozesua hasi zen, 2 ikastetxetan matxuraturik zeuden sistemen ordez:
Azken zenbatekoa: 14.269,49 €
Instalazio horiez gain, honako hauek ere badaude: etxeko ura berotzeko eguzki-instalazio termikoak udalaren kirol-ekipamenduetan, Buztintxuri HEn eta Milagrosako babespeko apartamentuetako eta geotermia edo biomasa bidezko instalazioak.
«Energia ezagutu, eta konta ezazu» programak lortu nahi du ikasleek are kontzientzia handiagoa izan dezaten energia-kontsumoaren gainean, energia aurrezteko norberaren zein taldeko ohiturak sustatzea, bai eta energia berriztagarrien eta fosilen artean zer alde dagoen modu egokian jakin dezaten ere. Lehen Hezkuntzako (5. eta 6. mailak) eta Bigarren hezkuntzako (3. eta 4. mailak) ikasleendako dira lantegiak, eta ikastetxean bertan egiten dira, gaztelaniaz edo euskaraz. 2017an, 11 lantegi egin ziren, guztira, 10 Lehen Hezkuntzan eta 1 Bigarren Hezkuntzan. Orotara, 240 ikaslek parte hartu zuten (210 Lehen Hezkuntzan eta 30 Bigarren Hezkuntzan).
Energia Berdeko Zerbitzuak laguntza teknikoa lizitatu zuen 2016an 39 udal-eraikinetan energia-ziurtagiria eskuratzeko. Nogawatio ESE SLU enpresak irabazi zuen, eta 2016ko azaroan hasi zituen lanak. Laguntza teknikoa 2017ko otsailean amaitu zen, eta 39 energia-ziurtagiri lortu ziren; horiek guztiak ontzat eman eta aurkeztu zituzten Nafarroako Gobernuaren erregistroan.
2014an, Europako Batzordeak FIESTA proiektua onartu zuen. Proiektu horren bidez 121.536 euroko laguntza eman zen (aurrekontu osoa: 162.084 euro), Iruñeko etxebizitzetan 150 ikuskapen energetiko egiteko eta infoenergiari buruzko erakusmahai bat sortzeko, besteak beste. Proiektua 2014ko urrian jarri zen abian, eta 2016ko irailaren 30ean amaitu. Ekintza teknikoak helburu guztiak beteta amaitu ziren.
Proiektuaren Iruñeko garapen teknikoari dagokionez, lan hauek egin ziren 2017an:
Honako lan hauek egin dira 2017an: