Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.913 prentsa-ohar igorri zituen 2017an, aurreko urtean baino % 3,7 gehiago (1.844 udal-informazio igorri zituen orduan). Martxo, maiatza eta azaroan bidali da informazio gehien (180 prentsa-ohar baino gehiago). Kultura Alorrak eragin du prentsa-ohar gehien, igorritako informazioen heren bat zehazki. Urtean, 270 deialdi baino gehiago egin zitzaizkien hedabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.
2013
2014
2015
2016
2017
Prentsa-oharrak
1.606
1.582
1.636
1.844
1.913
Prentsaurrekoak
218
215
187
281
270
OSOKO BILKUREN, BATZORDEEN ETA PRENTSAURREKOEN ZUZENEKO ETA AURREZ GRABATUTAKO EMANALDIETARAKO SARBIDEAK
2017
2016
Zuzenekoa
Aurrez grabaturik
Zuzenekoa
Aurrez grabaturik
Osoko Bilkurak
12.891
816
11.475
3.420
Batzordeak
17.361
1.232
12.913
3.145
Prentsaurrekoak
9.298
9.597
9.042
9.372
Sanferminek erreferente mediatiko eta informatibo bat izaten jarraitzen dute. Mundu osoko 130 komunikabidetako 400 profesional grafiko eta kazetari baino gehiago etorri dira Iruñera 2017an, jaietako entzierroen berri ematera. Freelance argazkilariek, Estatuko zein nazioarteko agentziek, hainbat herrialdetako egunkariek, irratiek, zinema- eta telebista-ekoiztetxeek eta beste zenbaitek interesa agertu dute entzierroen inguruan. Iruñeko Udalak akreditatutako profesionalak hamar herrialdetik etorri dira: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Argentina, Txina, Mexiko, Alemania, Italia, Txekiar Errepublika eta Kroazia.
2017KO SANFERMINETAKO AKREDITAZIOAK: TXUPINAZOA, ENTZIERROA ETA GAIXOA NI