
Iruñeko Udalak Iruñeko Instrukzio Epaitegian kereila bat aurkeztu zuen 2017ko martxoaren 17an, non Gerra Zibilean eta frankismoan hirian izandako 309 heriotza eta 1.000 kartzelaratze baino gehiago ikertzeko eskatu duen. Kereilak 17 kasu zehatzetan jartzen du arreta, eta Iruñeko Udalak NUPi enkargatutako peritu-txostenean oinarritzen da, garai horretan izan ziren giza eskubideen urraketei buruzkoan. Ekimen horrekin, Iruñea Estatuko lehen hiria da frankismoan hiri batean egindako gizadiaren aurkako krimenak ikertzeko eskatzen duena.
2017ko apirilaren 14an plaka berri bat jarri da udaletxeko atarian, aldi horretan hildako zinegotzien eta udal-langileen oroimenez, haien zerrenda, lehen zegoen akatsa zuzentzeko, eguneratuta.