
Udalak honako erakunde-ekitaldi hauetan parte hartzen du urtean zehar:
2017an, 220 ezkontza zibil egin dira Iruñeko Gotorlekuan; horietatik 23 bi hizkuntzatan izan dira, eta 7, sexu bereko pertsonen artean. Ezkontza zibilak ostiraletan (18:30etik 20:00etara) eta larunbatetan (12:00etatik 13:30era) izaten dira, baina maiatzetik urrira bitartean zerbitzuak txanda bikoitza du larunbatetan, 18:30etik 20:00etara ere ezkontzeko aukera dago.
| Urtea | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
|---|---|---|---|---|---|
| Ezkontza kopurua | 200 | 204 | 255 | 223 | 220 |
Urtean zehar, 145 taldek bisitatu dute udaletxea (ikastetxeetatik datoz gehienbat); hori horrela, herritarrei doan eskainitako zerbitzu horren bitartez, 3.600 pertsonak bisitatu dituzte udaletxeko aretoak.
Udalak kalitate-sistema bat ezarri du, gogobetetzeari buruzko inkesten bidez, bisitaren edukia, erreserba eta hartutako tratua neurtzeko, besteak beste.
| Urtea | 2016 | 2017 |
|---|---|---|
| Talde kopurua | 124 | 145 |
| Pertsonak guztira | 3.200 | 3.600 |
2017an, alkatea buru izan den 12 harrera-ekitaldi egin dira, eta udalbatzak ere hartu du parte horietan.
| Urtea | 2016 | 2017 |
|---|---|---|
| Harrera-ekitaldi kopurua | 14 | 12 |
Iruña eta Paderborn hiriak senidetu zireneko 25. urteurrena ospatu zen. Nabarmendu beharreko ekitaldien artean, udaletxean harrera ofiziala egin zitzaion Paderboneko udalbatza senidetuari. Paderboneko alkate Martin Pantke ordezkatu zuen, eta senidetzea sendotu zuen Iruñeko Udaleko Ohorezko Liburuan sinatuz. Iruñeko alkateak Paderboneko hiria uztailean bisitatu zuen, San Liborio jaiak zirela eta; Aritz Romeo alkateordeak abenduan programatutako urteurreneko ekitaldietan parte hartu zuen, gainera.